Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2018ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1545

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita turismo-erabilerarako etxebizitza partikularretako gelei aplikatzekoa den udaleko araudia bete ez izana (Erregistro-zk.: LBI83).

Ezinezkoa izan da pertsonalki jakinaraztea turismo-erabilerarako etxebizitza partikularretako gelei aplikatzekoa den udaleko araudia bete ez izanari buruzko txostena, zeinak dakarren deklaratutako turismo-jarduerarekin ezin jarraitu ahal izatea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

EGINTZAREN LABURPENA

Luis Mariano Moar Montoriari jakinaraztea, jardueraren titular baita, aurkako udal-txosten bat dagoela turismo-erabilerarako bere etxebizitza partikularretako gelei dagokienez.

Luis Mariano Moar Hontoriari 15 egun balioduneko epea ematea txostenaren eduki osoa ikusi eta bere eskubide eta interesen aldeko alegazioak aurkez ditzan, sail honen lurralde-bulegoan (Concha Jenerala, 23 Bilbao).

Eranskinean aipatzen den pertsona jakitun jartzeko ematen da argitara hau.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala