Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2018ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1538

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita geltokietako eta geralekuetako mantentze elektrikoaren lanei buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: mantentze-lanak.

b) Xedearen deskribapena: geltokietako eta geralekuetako mantentze elektrikoaren lanak.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko abuztuaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 153. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: milioi bat hirurehun eta hogei mila (1.320.000,00) euro, BEZa kanpo.

5.– Esleipena.

a) Data: 2017ko azaroaren 9a.

b) Esleipenduna: Montajes Eléctricos San Ignacio, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat hogeita hamasei mila eta laurehun (1.036.400,00) euro, BEZa kanpo.

e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: lau (4) urte.

Bilbao, 2018ko martxoaren 12a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala