Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2018ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1536

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 407/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratu den 407/2017 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Fatima Zlif-ek eskatuta hasi da, Rachid Trassin-en aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

32/2018 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez jauna.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Fatima Zlif.

Abokatua: Isabel Ramos Alvarez.

Prokuradorea: Ana Maria Idocin Ros.

Alderdi demandatua: Rachid Trassin.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioko gaia: dibortzioa.

Julio Luis Gallego Martínezek, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratu diren 407/2017 autoak ikusi ditu. Autoak bideratu dira Fatima Zlif andreak eskatuta –Idocin Ros epaitegietako prokuradoreak ordezkatu du, eta Isabel Ramos letraduak lagundu–, Rachid Trassim jaunaren aurka, zeina auzi-ihesean baitago.

EPAITZA

Desegindakotzat jotzen dut Rachid Trassim jaunaren eta Fatima Zlif andrearen arteko ezkontza, dibortziorako legezko arrazoiak daudelako; beraz, adierazpen honek dakartzan legezko ondore guztiak izango ditu, besteak beste ezkontzaren ondasun-eraentza desegitea. Honako neurri hauek hartuko dira:

1.– XXXXX adingabeko alabaren zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, eta guraso-ahala guraso biek partekatuko dute.

2.– Gurasoen eta alabaren arteko bisita- eta komunikazio-erregimen bat ezartzen da, modu subsidiarioan aplikatuko dena, bi alderdien artean adostasunik ez badago:

– Aitak larunbat eta igandeetan ikusiko du alaba, goizeko 11:00etatik arratseko 20:00ak arte, asteburu batean bai eta hurrengoan ez, eta ez du eskubiderik izango alabarekin gaua igarotzeko. Aitak gutxienez astebete lehenago abisatu beharko du.

3.– Familia-etxebizitzaren erabilera eta gozamena (Padura kalea 1, 2. B Elorrio) bien alaba XXXXXri eta amari ematen zaie, altzariak eta etxeko hornidura barne direla.

4.– Rachid Trassim jaunak 400 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, demanda jartzen den unetik. Rachid Trassim jaunak dagoeneko ordaindu dituen diru-zenbatekoak kenduko dira. Demandatzaileak adierazitako kontuan sartuko da ordaindu beharrekoa, hileko lehen bost egunen barruan. Zenbateko hori urtero eguneratu ahal izango da, urte bakoitzeko urtarrilaren batean, Estatistika Institutu Nazionalak urtero argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizeak dituen aldaketekin bat etorriz.

Aparteko gastuei dagokienez, eta arlo horretan sor litezkeen eztabaidei aurrea hartuz, halakotzat hartuko dira salbuespenez sortutakoak izanik ohiko kontribuzio gisa hartu behar ez direnak; beraz, honako hauek sartzen dira: gizarte-segurantzak edo dagokion mutuak estaltzen ez dituen medikuak edo, estali gabe egonik, oso garestiak direnak, tratamendu psikikoak, aparatuak (lentillak, betaurrekoak, ortodontzia...) eta dagozkion mediku-sariak. Horiek erdibana ordainduko dituzte bi gurasoek, eta zaintza duenak agiri bidez justifikatu beharko du beharrezkoak direla eta zein den haien zenbatekoa eta, desadostasuna badago, onarpen judiziala eskatuko da.

Kontratatu aurretik, jagoletza-eskubidea duen gurasoak (edo, hala badagokio, jagoletza-eskubiderik gabeak) fede emateko eran arrazoitu beharko dio jagoletza-eskubiderik gabekoari (edo jagoletza-eskubidea duenari) gastua ohiz bestekoa eta beharrezkoa dela eta zenbatekoa den; adostasunik ez badago, 10 eguneko epean edo emandako epe handiago batean (gastua jaso zenetik) kontra egin duelako, epailearen baimena beharko da (Kode Zibilaren 156. artikulua).

Horrela jokatu beharko da presako gastu bati aurre egin behar zaionean edo gastu hori atzeratzeak kalte handia eragiten dionean adingabeari; kasu horretan, nahikoa izango da epaileak onartzea beste gurasoak uko egiten diola dagokion proportzioan ordaintzeari.

Ez da berariaz kosturik ezartzen prozedura honetan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4762000033040717. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Rachid Trassin demandatuari behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeita seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala