Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2018ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1533

29/2018 DEKRETUA, otsailaren 27koa, Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, onartu egin behar dira, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521. artikuluak dioenez, onartzen diren lanpostu-zerrenden bidez antolatuko dira langileak, bulego judizialen egitura osatzen duten unitateetan sartuz. Lanpostu-zerrendak publikoak izango dira.

Lege organiko horren 522. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arlo horretan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek hasierako onarpena emango diete beren jarduera-eremuko bulego judizialetako lanpostu-zerrendei, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren txostena jaso ondoren eta ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatu eta gero.

Aipatutako Legearen 523. artikuluaren bigarren apartatuak ezartzen duen bezala, hasierako lanpostu-zerrendetan egiten diren aldaketek kontuan hartu beharko dituzte langileak berriro banatu eta antolatzeko lege honek biltzen dituen irizpideak.

Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren arabera eta Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuari jarraituz, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Donostiako Bulego Judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko lanpostu-zerrenda prestatu du.

Hori dela eta, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez –hala jasota baitago Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 3. artikuluan–, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko otsailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT

Artikulu bakarra.- Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzea, zeinak Eranskinean jasota baitaude.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko otsailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala