Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2018ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1525

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 7koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen 2017ko ekainaren 28ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Diru-laguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, 2017ko ekainaren 28ko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, diru-laguntza guztiak emandakoan onuradunen eta emandako diru kopuruaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera, zeini eman zaien argitara ematea. Onuradunen zerrenda eta emandako diru kopurua ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 7a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala