Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2018ko martxoaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1477

IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 19ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, eranskinean agertzen den zerrendakideak irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrendan jarraitzen duela adierazten da.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, ebazpen horren testu osoa jasotzeko. Horretarako, Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara jo beharko du (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, 08:00etatik 14:30era bitarteko ordutegian), edo ordezkari baten bidez agertu beharko da.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 26a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala