Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2018ko martxoaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1460

AGINDUA, 2018ko martxoaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkaria kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea sortzeko eta arautzeko den abuztuaren 21eko 161/2012 Dekretuaren 3.a) artikuluak dioenez, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko burua edo hark izendatutako ordezkoa izango da aholku-batzordeko lehendakaria. Era berean, artikulu horren f) letrak dioenez, idazkaria lehendakariak hautatuko du, unibertsitate-arloan eskumena duen sailburuordetzako funtzionarioen artean. 7.d) artikuluak dio, bestalde, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko sailburuak izendatutako kideak kargutik kenduko direla «haiek hautatzea edo izendatzea eragin zuen egoera desagertzen denean».

Egungo idazkaria jubilatu denez, bidezkoa da hura kargutik kendu eta beste bat jartzea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkariaren kargua betetzeko.

Horregatik, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Miguel Ortega Abad jauna Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkariaren kargutik kentzea.

2. artikulua.– Unibertsitateetako arlo-burua den Leire Azkona Murua andrea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkari izendatzea, Hezkuntzako sailburuak hala izendatuta.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala