Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1451

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 3582/2017-A administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Espediente-zenbakia: PCA-1039/2017-VII (REC-PER-003/2017-VII).

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuaren 2017ko apirilaren 25eko Aginduaren kontra jarri zen. Agindu horren bidez, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko abenduaren 20ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen; ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioak –oinarrizko eskalako agente kategorian– izendatzen dira (2017ko urtarrilaren 2ko EHAA, 1.zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, agertu ahal izateko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 12a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala