Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
1439

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, telefonia finko eta mugikorreko eta Interneteko konexioko zerbitzuaren kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2018ko martxoaren 6ko Erabakia).

(06-400-18 esp.)

Kontratu-mota: zerbitzuak.

Helburua: iragarkiaren idazpuruan adierazten dena.

Izapidea: ohikoa.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 609.918,00 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 128.082,00 euro. Guztizko zenbatekoa hau da: 738.000,00 euro.

1. multzoa: Telefonia finko zerbitzua: 123.966,94 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 26.033,06 euro. Guztizko zenbatekoa hau da: 150.000,00 euro.

2. multzoa: Telefonia mugikorreko zerbitzua: 396.695,00 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 83.305,00 euro. Guztizko zenbatekoa hau da: 480.000,00 euro.

3.1 multzoa: Interneteko sarbideko zerbitzu korporatiboak eta ez-korporatiboak: 59.504,13 euro BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 12.495,87 euro. Guztizko zenbatekoa hau da: 72.000,00 euro.

3.2 multzoa: Interneteko sarbideko zerbitzu korporatiboak: 29.752,05 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 6.247,95 euro. Guztizko zenbatekoa hau da: 36.000,00 euro.

Burutzeko epea: 3 urte.

Luzapena: urte bat.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00etara. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z/g, 01005 Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z/g, 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazitako moduan.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2018ko maiatzaren 10era arte; ordutegia, 9:00etatik 14:00etara.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, eta aldez aurretik eta nahiko denborarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko dira data eta ordua eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala