Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1437

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 177/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, behin betiko neurriak aldatzeko 177/2017 prozedura bideratu da, Khadja Ait Bella-k eskatuta, Mostafa El Bakkal-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

20/2018 EPAIA

Eibar, bi mila eta hamazortziko otsailaren hamahirua.

Nik, Gonzalo Martín Vázquezek, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu titular naizen honek, ikusi ditut behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 177/2017 auto hauek. Judizio horretan, hauek izan dira alderdiak: demandatzaile gisa, María Jesús Ronda García epaitegietako prokuradorea, Khadija Ait Bella andrearen izenean eta ordez aritu dena; eta demandatu gisa, Mostafa El Bakkal jauna, auzi-iheslari deklaratua. Fiskaltzak parte hartzen du.

XEDAPENAK

Baiesten dut behin betiko neurriak aldatzeari buruz demanda, María Jesús Ronda García andreak Khadija Ait Bella andrearean izenean eta haren ordez aurkeztua, Mostafa El Bakkal jaunaren aurka. Horrenbestez, aldaketa hauek egin behar dira:

Ebazpen hau irmoa den egunetik aurrera, partez kentzen zaio XXXXX alabaren gaineko guraso-ahala El Bakkal jaunari. Murrizketa hori adingabeari eragiten dioten ekintza juridiko hauetara mugatzen da: pasaportea eta NAN agiria egin edo berritzea, lurralde nazionaletik irteteko baimena eta alabaren aldeko nazionalitate espainiarra izapidetzea. Bertan behera geratzen da Mostafa El Bakkal jaunak XXXXX alabari bisitaldiak egiteko aukera. Nolanahi ere, aurrerago El Bakkal jaunaren inguruabar pertsonalak aldatuz gero, justifikatuta egon liteke bisitaldiak berriro baimentzea, eta, are, lehengo guraso-ahala berriz indarrean jartzea.

2013ko apirilaren 8ko epaian judizialki onartu ziren gainerako neurriek (dibortzioari buruzko 193/2012 prozeduran eman zen epai hori), zeinei ez baitie eragiten ebazpen honek, ondorio erregulatzaile guztiak izaten jarraituko dute alderdiei eta haien seme-alaba adingabeei dagokienez.

Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Legeak agindu bezala jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta Fiskaltzari, aditzera emanez ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, 20 eguneko epean, epai jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Apelazio-errekurtsoa aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta behar bezala egiaztatu beharko da zenbateko hori zainpean jarri dela epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, hala ezarrita baitago BJLOko 15. xedapen gehigarriarekin bat etorriaz Botere Judizialari buruzko 1/2009 LOko 15. xedapen gehigarrian (xedapen hori azaroaren 3ko 1/2009 LOren bidez sartu zen).

Horrela, bada, epai honen bidez, erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako magistratu titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Mostafa El Bakkal demandatuari behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko otsailaren hamaseian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala