Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1428

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 31koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 18ko Aginduaren babesean emandako laguntzen 2018ko onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaile eta teknologoak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten zen, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 18ko Aginduaren bidez, nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaile eta teknologoak prestatzeko laguntzetarako deialdia egin zen, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Deialdiko laguntzak esleitu egin dira, eta ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie. Hortaz, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituen urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 13. artikuluko 4. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da xedapen horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 18ko Aginduaren babesean emandako laguntzen 2018ko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaile eta teknologoak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten zen 2018rako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 31.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala