Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1427

AGINDUA, 2018ko martxoaren 8koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzetarako deialdia egiten duen 2018ko urtarrilaren 2ko Agindua aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Halako hutsak atzeman dira honako agindu honen testuan: Agindua, 2018ko urtarrilaren 2koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzetarako (2018ko urtarrilaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 13. zenbakia). Bada, jarraian zuzendu egiten dira aipatu hutsak:

2018/262 (32/9) orrialdean, 10. ebazpen–zatiaren 4. zenbakian, taulan, Proiektua/Bideragarritasun-planaren balorazio irizpideei buruzko "Oharrak" zutabean,

honela dio:

«Finantzazioa > % 60. 15 puntu.

Finantzaketa % 30 eta % 60 artean:10 puntu.

Finantzaketa < % 30: 5 puntu».

baina honela esan behar du:

«Finantzazioa >% 75: 20 puntu.

Finantzazioa % 51 eta 75 artean: 15 puntu.

Finantzazioa % 25 eta 50 artean: 10 puntu.

Finantzazioa <% 25: 5 puntu.»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 8a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala