Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2018ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

TXINGURRI, S.COOP.
1389

IRAGARKIA, Txingurri S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegiteari buruzkoa.

Txingurri S. Coop. kooperatiba-sozietateak batzarra egin zuen 2017ko abenduaren 26an, hartarako deia behar bezala egin ondoren, kooperatibak Zumaiako (Gipuzkoa) Geltoki kaleko 25. zenbakian duen egoitza sozialean. Batzar horretan, aho batez, erabaki hauek hartu ziren, besteak beste:

– Kooperatiba desegitea onartzea.

– Likidatzaileak izendatzea.

– Likidatzaileei ahalmena ematea, erabaki horiek Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko egin beharreko gestioak egin ditzaten.

Erabaki horiei buruzko agiriak eskuragarri dituzte interesdunek egoitza sozialean.

Zumaia, 2018ko otsailaren 26a.

Likidatzailea,

ALFONSO SANTIAGO GARCÍA MÁRQUEZ.


Azterketa dokumentala