Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2018ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1386

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 4101/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak.

Maitane Carro Merino andreak 4101/2017 prozedura laburtuaren bidez administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 1218/2017 Ebazpenaren aurka; ebazpen haren bidez ezesten da jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Bilbao-Basurto ESIan duen plaza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2014-2015erako lan-eskaintza publikoan sartzeko jakinarazpenaren aurkakoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren balizko interesdunak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria Gasteiz, 2018ko otsailaren 27a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala