Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2018ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1382

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako garbiketa-zerbitzua kontratatzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 08/18).

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.

c) Espediente-zenbakia: 08/18.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitza.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide erabiliko dira.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: bi milioi, hirurehun eta lau mila (2.304.000,00) euro, BEZa barne, urteka honela banatuta:

– 2018. urtea: 528.000,00 euro, BEZa barne.

– 2019. Urtea: 1.152.000,00 euro, BEZa barne.

– 2020. Urtea: 624.000,00 euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5, BEZa kanpo.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.

c) Udalerria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Telefonoa: 945 77 33 53.

e) Telefaxa: 945 28 23 62.

f) E-maila: contratacionappv@seg.euskadi.eus; jrodriguez@seg.euskadi.eus;

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2018ko apirilaren 10a.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak. Lizitatzaileak gaitasun teknikoa eta ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatu beharko ditu. Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, amaitutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetatik negozio-bolumen handieneko ekitaldian, kontratu honi dagokion arloan izandako urteko negozio-bolumena gutxienez 1.428.099,00 eurora iritsi beharko da.

Gaitasun teknikoa egiaztatzeko, kontratua kalitate-maila egokiarekin gauzatzeko behar diren esperientzia, langileak eta baliabide materialak eduki beharko dira. Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien –kontratu honen antzeko helburua dutenen– zerrenda aurkeztu beharko da, non horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziko baitira. Organo eskudunak ikus-onetsitako edo emandako ziurtagirien bitartez egiaztatuko dira egindako zerbitzuek, baldin eta jasotzailea sektore publikoko erakundea bada. Hartzailea sektore pribatuko subjektua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez edo enpresaburuaren deklarazioaren bidez. Enpresaburuak aipatu aldiko bolumen handieneko urtean gauzatu izana egiaztatu behar duen urteko zenbatekoa 666.446,00 eurokoa izango da.

Halaber, eskatzen da gutxienez honako ziurtagiri hauetakoren bat izatea: ISO 9001 ziurtagiria edo baliokidea, kalitatearen kudeaketari buruzkoa; ISO 14001 ziurtagiria, EMAS edo baliokidea, ingurumenaren kudeaketari buruzkoa; ISO 18001 ziurtagiria, OSHAS edo baliokidea, laneko osasun eta segurtasunari buruzkoa; IQNet SR10, ISO 26000 edo baliokidea, erantzukizun sozialaren kudeaketari buruzkoa.

8.– Esleipen-irizpideak.

1) Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak:

– Eskaintzarik merkeena (salneurririk txikiena): 70 puntu.

– Doako lan-poltsa: 5 puntu.

2) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

– Proposamen teknikoa: 25 puntu.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilaren 10a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», berariazko klausula administratiboen pleguan ezarritako edukiarekin eta moduan.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

2) Helbidea: eskura aurkeztuko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan N-104 errepidea, 356. kilometro-puntua; edo postaz bidaliko dira, aipatutako onarpen-epean. Bidalketa posta-bulegoan zer egunetan egin zen justifikatu beharko da, eta kontratazio-organoari iragarri beharko zaio eskaintza bidali zaiola Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ezarritako moduan. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitu ondoren jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete.

e) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) «C» gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

2) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

4) Eguna: 2018ko apirilaren 18a.

5) Ordua: 12:00ak.

b) «B» gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

2) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

4) Eguna: 2018ko maiatzaren 7a.

5) Ordua: 12:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Bestelako argibideak.

Argibide administratiboak: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

Informazio teknikoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 23a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.


Azterketa dokumentala