Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2018ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1380

EDIKTUA, 7447/2014 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu Maria Dublang Cabrera naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 7447/2014 espedientea bideratzen ari da Carlos Darwin Vaca Mendez zigortuaren aurka (AIZ: 3870508; eta helbide ezezaguna du gaur egun). Espediente horretan autoa eman zen 2017-05-23an, eta honako hau diote haren xedapenek:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 23a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2014-10-15ean, espediente honi dagokionez jakin da Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiak 2365/13-2 auzian Carlos Darwin Vaca Mendez zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 270 lanaldiko betearazpen-planaren berri.

Bigarrena.– 2016-12-02an, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena bidali du, non esaten baita zigortuak, 147 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi duela egitekoa, ez dakigu zergatik eta nolatan.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horretan, beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak dekreta dezakeela zigorra ez duela bete; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, ezin izan baitzaio zigortuari jakinarazi, auzi-ihesean dagoelako. Era berean, ezin izan zaio helarazi Getxoko Ertzain-etxeak 2017ko martxoaren 31n emandako jakinarazpena, zeinetan adierazten baita 2016-06-09an baja eman zitzaiola Getxoko udal-erroldatik (jakinarazpen hori atzerrira bidali zen, Boliviara hain zuzen ere). Horiei ediktu bidezko jakinarazpen- eta errekerimendu-balioa ematen zaie, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan ezartzen dira.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, haren erantzuna izan da Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu izatea.

ERABAKIA

Bete gabetzat jotzea Carlos Darwin Vaca Mendezi gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 270 eguneko zigorretik 123 egun. Zigor hori gizartearen alde bideratutako Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 2365/-2 betearazpenetan ezarri zitzaion.

Bidal bekio lekukotza Getxoko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.

Carlos Darwin Vaca Mendez zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazortziko otsailaren hamalauan; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala