Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2018ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA Nº 19 DE SEVILLA
1379

EDIKTUA, 104/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Sevillako Lehen Auzialdiko 19 zenbakiko Epaitegian, 104/2016 hitzezko judizioa bideratu da, Jose Maria De Juan Rodriguezek eskatuta, Fuente Atlanterra S.L.ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

132/2017 EPAIA

Sevillan, 2016ko ekainaren 9an; Rafael J. Páez Gallego jaunak, hiri honetako Lehen Auzialdiko 19 zenbakiko Epaitegiko magistratuak, ikusi eta aztertu ditu epaitegi honetan bideratutako 104/2016 hitzezko judizio zibilaren autoak, alderdiak honako hauek izan direlarik: demandatzaile, José María de Juan Rodríguez jauna, Vega Alcaide letraduak lagunduta, eta, demandatu, Fuente Atlanterra S.L., auzi ihesean dena.

EPAITZA

Baiesten dut José María de Juan Rodríguez jaunak Fuente Atlanterra S.L.ren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez:

– suntsitutzat deklaratzen dut bi alderdiek izenpetutako kontratua, demandatuak kontratuan ezarritakoa ez duelako bete.

– demandatua kondenatzen dut 600 euro itzultzera, erreserba gisa.

– demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari kalte-ordain gisa 600 euro ordaintzera, ordaindutako zenbatekoa itzultzen izan duen bidegabeko atzerapenagatik.

– demandatua kondenatzen dut 3. oinarri juridikoan aipatzen diren legezko interesak ordaintzera, baita eragindako kostuak ordaintzera ere.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Fede ematen dut.

Fuente Atlanterra S.L. demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Sevillan, 2018ko otsailaren 6an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala