Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2018ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1377

AGINDUA, 2018ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) «Ángel Ganivet-Izarra-Santa Lucía» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) «Ángel Ganivet-Izarra-Santa Lucía» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Ángel Ganivet-Izarra-Santa Lucía» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Ángel Ganivet-Santa Lucía» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea izango du izena. Ikastetxe hori Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) dago, Jacinto Benavente kaleko 25ean, eta 01002971 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzakosailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala