Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2018ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1374

349/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenean dauden hutsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, onartu ziren medikuen kategorian (Hainbat lanpostu funtzional) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria Mediku-Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenean, 2018ko otsailaren 19ko 35. zenbakiko EHAAn argitaratutakoan, izaera horretako akatsak detektatu ditugunez, zuzendu ditugu eta Haurren Psikiatriako Mediku Fak. Esp. eta Psikiatriako Mediku Fak. Esp. lanpostu funtzionalen IV. eranskinak berriz argitaratu ditugu.

IV. ERANSKINA
HAURREN PSIKIATRIAKO MEDIKU FAK. ESP.

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Haur eta nerabeen psikiatriaren iturri teoriko nagusiak.

2.– Bularreko haurren, haurren eta nerabeen garapena. Zientzia psikosozialen ekarpena giza-jokabidean.

3.– Bularreko haurraren, haurraren eta nerabearen azterketa psikopatologikoa eta psikiatrikoa. Normala eta patologikoa.

4.– Sailkapen-sistemak eta ebaluazio-eskalak haurren psikiatrian (0-3 urte bitarteko sailkapena, DSM-V, CIE-10, sailkapen frantsesa).

5.– Elkarrizketa klinikoa haur eta nerabeekin. Familia-elkarrizketak.

6.– Ebaluazio neurologikoa.

7.– Oinarrizko proba psikologiko eta neuropsikologikoak.

8.– Garapen psikomotor eta kognitiboaren nahasmenduak eta hizkuntza eta ikaskuntzaren nahasmenduak.

9.– Mugimenduaren nahasmenduak eta tikek eragindakoak.

10.– Ahoko elikaduraren inguruko psikopatologia. Elikadura-jokabidearen trastornoak (anorexia, bulimia).

11.– Kanporatze-nahasmenduak.

12.– Loaren nahasmenduak.

13.– Espektro autistaren nahasmenduak. Garapenaren Nahasmendu Orokortuak.

14.– Trastorno psikotikoak eta eskizofrenia.

15.– Nortasunaren nahasmenduak.

16.– Gogo-aldartearen nahasmenduak.

17.– Trastorno neurotikoak haurtzaroan eta nerabezaroan: antsietatea, estres post-traumatikoa, egokitze-nahasmenduak, fobiak, trastorno obsesibo-konpultsiboa...

18.– Somatizazio- eta konbertsio-nahasmenduak eta nahasmendu psikosomatikoak.

19.– Arreta-defizitaren nahasmenduak, hiperaktibitatearekin edo gabe.

20.– Jokabide erasokorren psikopatologia. Portaeraren nahasmendua eta nahasmendu disozialak.

21.– Adimen-atzeratasuna eta desgaitasun intelektuala.

22.– Haurraren epilepsia eta bestelako trastorno neurologiko eta organikoak.

23.– Autoagresibitate- eta heteroagresibitate-egoerak. Arrisku eta jokabide suizidak.

24.– Substantziek eta bestelako adikzioek eragindako nahasmenduak.

25.– Traumei loturiko egoerak eta estres larriko faktoreak (tratu txarrak, zabarkeria eta abusu sexualak barne).

26.– Haurra bere inguru sozialean. Familia-krisiak. Eskola. Migrazio-egoerak.

27.– Haurra eta medikuen mundua. Egoera kliniko espezifikoak: prematuritatea, sortzetiko gaixotasunak, ospitaleratzea.

28.– Prebentzioa eta osasuna sustatzea. Koordinazioa Lehen Mailako Arretarekin.

29.– Haur eta nerabeen psikofarmakologia.

30.– Esku-hartze psikoterapeutikoak (indibidualak, familiakoak eta taldekoak).

31.– Testuinguru terapeutiko espezifikoak: zentroak eta eguneko ospitaleak.

32.– Esku-hartze psikosozialak eta eskolakoak, komunitate-esparruan.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– A.P.A. DSM-5. Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales (5. edizioa). Médica Panamericana argitaletxea. 2014.

2.– Clasificación diagnóstica: 0-3. Clasificación diagnóstica de la salud mental y los desórdenes en el desarrollo de la infancia y la niñez temprana. Paidós. 1999.

3.– Clasificación Francesa de los Trastornos Mentales del Niño y del Adolescente (CFTMEA-R-2000). Polemos argitaletxea. 2004.

4.– Clasificación Multiaxial de los trastornos psiquiátricos en niños y adolescentes. Clasificación de la CIE-10 de los trastornos mentales y del comportamiento en niños y adolescentes. Médica Panamericana argitaletxea. 2010.

5.– Houzel D, Emmanuelli M, Moggio F. Diccionario Akal de Psicopatología del niño y del adolescente. Akal argitaletxea. 2006.

6.– Kaplan & Sadock. Sinopsis de psiquiatría (9. edizioa). Ovid Technologies. 2016.

7.– Marcelli D. Manual de psicopatología del niño (7. edizioa). Masson argitaletxea. 2007.

8.– Marcelli D, Braconnier A. Psicopatología del adolescente (2. edizioa). Masson argitaletxea. 2005.

9.– Mazet P, Stoleru S. Manual de psicopatología de la primera infancia. Masson argitaletxea. 1990.

10.– Soutullo C. Guía Esencial de Psicofarmacología del Niño y del Adolescente. Médica Panamericana argitaletxea. 2011.

11.– Wiener JM. Dulcan MK. Tratado de psiquiatría de la infancia y la adolescencia. Elsevier España. 2006.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun-lanbideetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betekizunak. Estatutupeko langile finko izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betekizunak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betekizunak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Aurretiazko borondateak osasun-eremuan.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.

16.– Jardun-eremuak eta euskararen erabilera normalizatzeko neurriak Osakidetzan: 2013-2019 Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Aurretiazko Borondateena.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko: Xedapen orokorrak. Datuen babesaren prìntzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020:

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020:

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020:

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016:

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak:

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019:

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf

IV. ERANSKINA
PSIKIATRIAKO MEDIKU FAK. ESP.

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Medikuaren eta pazientearen arteko harremana, elkarrizketa psikiatrikoaren teknikak eta egoera mentalaren miaketa: historia psikiatrikoa eta miaketa psikopatologikoa.

2.– Psikiatriaren historia.

3.– Neuronaren biologia zelularra eta molekularra.

4.– Genetika.

5.– Neuroanatomia.

6.– Giza garapena eta bizi-zikloa.

7.– Zientzia psikosozialek eta soziokulturalek giza jokabideari eginiko ekarpenak.

8.– Epidemiologia psikiatrikoa. Bioestatistika. Ikerlanen diseinua.

9.– Nortasunaren eta psikopatologiaren teoriak.

10.– Ebaluazio psikologikoa eta neuropsikologikoa.

11.– Laborategiko teknikak eta irudi-probak psikiatrian.

12.– Sailkapena psikiatrian eta ebaluazio-eskala psikiatrikoak.

13.– Nahasmendu neurokognitiboak.

14.– Adikzio-nahasmenduak eta substantziekin loturikoak.

15.– Eskizofreniaren espektroa eta bestelako nahasmendu psikotikoak.

16.– Gogo-aldartearen nahasmenduak.

17.– Antsietate-nahasmenduak.

18.– Trastorno obsesibo-konpultsiboak eta antzeko nahasmenduak.

19.– Egokitze-nahasmenduak eta estresarekin loturikoak.

20.– Medikuntza psikosomatikoa: trastorno somatoformeak, trastorno faktizioak eta minak eragindakoak.

21.– Disoziazio-nahasmenduak.

22.– Giza sexualitatea eta disfuntzio sexualak.

23.– Sexu-identitatearen trastornoak eta parafiliak.

24.– Loaren nahasmenduak.

25.– Hasierako nahasmenduak haurtzaroan eta nerabezaroan.

26.– Elikadura-jokabidearen nahasmenduak.

27.– Nortasunaren nahasmenduak.

28.– Nahasmendu disruptiboak, bulkaden kontrolaren nahasmenduak eta jokabidearen nahasmenduak.

29.– Egoera fisikoan eragina duten faktore psikologikoak.

30.– Larrialdiak Psikiatrian.

31.– Psikofarmakologia.

32.– Tratamendu somatiko ez-farmakologikoak.

33.– Psikoterapia laburrak.

34.– Psikoterapia psikodinamikoa.

35.– Sostenguko psikoterapia.

36.– Pertsona arteko psikoterapia.

37.– Terapia kognitibo-konduktuala.

38.– Taldeko terapia.

39.– Familia- eta bikote-terapia.

40.– Terapia konbinatua.

41.– Haur eta nerabeen tratamendua.

42.– Adinekoen tratamendua.

43.– Suizidioa.

44.– Indarkeria eta arriskuaren balorazioa.

45.– Errehabilitazio psikiatrikoa. Bilakaera kronikoa duen trastorno mental larria sendatzea.

46.– Auzitegi-psikiatria.

47.– Alderdi kulturalak psikiatrian.

48.– Legea eta psikiatria.

49.– Etika psikiatrian.

50.– Oinarrizko osasun-legeak EAEn. EAEko osasun mentaleko estrategia.

51.– Kudeaketa klinikoa psikiatrian.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Hales R.E. Tratado de psiquiatría clínica (5. edizioa). Elsevier. 2009. ISBN: 978844581965-4.

2.– CIE 10. Trastornos mentales y del comportamiento (1. edizioa). Meditor. 1996.

3.– Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. DSM-5 (5. edizioa). Médica Panamericana argitaletxea. 2014.

4.– Kaplan & Sadock: Sinopsis de psiquiatría (11. edizioa). 2015. ISBN: 9788416004805.

5.– Kaplan & Sadock: Tratado de Psiquiatría VI (6. edizioa). Inter-médica. 2000. ISBN: 9789505551958.

6.– EAEko osasun mentaleko estrategia.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun-lanbideetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betekizunak. Estatutupeko langile finko izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betekizunak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betekizunak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Aurretiazko borondateak osasun-eremuan.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.

16.– Jardun-eremuak eta euskararen erabilera normalizatzeko neurriak Osakidetzan: 2013-2019 Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Aurretiazko Borondateena.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko: Xedapen orokorrak. Datuen babesaren prìntzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020:

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020:

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020:

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016:

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak:

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019:

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala