Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2018ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1373

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Informatika Fakultateko Zuzendaritzak egindako txostena ikusita, eta lanposturako proposatutako pertsonak 2018ko urtarrilaren 12ko Ebazpenean (2018ko urtarrilaren 22ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita, –ebazpen horretan Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakia, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenen eskuordetzeko dena (2017ko otsailaren 3ko EHAA) erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Belén Anabitarte Gorrochategui izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko:

– Izena: Administrazio burua.

– Erref.: F 392.

– Eskala: Gestio teknikaria.

– Taldea: A.

– Zenbatgarrena: 10.

– Maila: 26.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.a ; derrigorrezko data: 2017ko azaroaren 30a.

– Langunea: Informatika Fakultatea.

– BE:

– Campusa: Gipuzkoa.

Bigarrena.– Izendapena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2018ko martxoaren 1a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala