Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2018ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
1371

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 13koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, zeinen bidez aldatzen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskina «Titulazioen eta espezialitateen taula»; agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez (EHAA, 2012-09-11koa) onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia; II. eranskinean, Espezialitateen eta Irakasgaien zerrenda biltzen da, eta III. eranskinean, irakaskuntza-maila ezberdinetan espezialitateen zerrendetan sartzea ahalbidetzen duten titulazioen taulak.

Agindu horren azken xedapenetatik bigarrenaren bidez, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari gaitasuna ematen zaio, premia badago eta dagokion ebazpenaren bidez, ordezkaritza sindikalarekin dagokion negoziazioa egin ondoren, ikasturtean zehar eta bereziki birbarematze-prozesu bakoitza hasi aurretik, taulan jasotako espezialitateren bat emateko gaitzen duten titulazio berriak sartzeko, edo lehendik daudenak aldatzeko, akatsak aurkitzen badira edo dagokion txostenaren ondoren. Horretarako, batzorde bat eratuko da, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako teknikari batek, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako teknikari batek, Unibertsitate Zuzendaritzako teknikari batek eta Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari batek osatua. Batzorde horrek aztertuko ditu sartze berriak, aldaketak eta baliokidetzak, eta dagozkion proposamenak egingo dizkio Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari.

Adierazitakoaren arabera, zenbait espezialitatetako zerrendetan sarbidea ematen duten titulazio berriak gehitu beharra ikusi da aipatu batzordeak titulazio horietako ikasketa-planei eta titulazio horietan jaso gabe zeuden zenbait espezialitate emateko egokierari buruzko azterketa egin ostean.

Halaber, Ile Apainketa espezialitatearen (1564) zerrendan sartzeko aukera ematen duten titulazioen taulan antzemandako akatsa zuzentzen da. Ile Apainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako goi-mailako teknikariaren tituluak agertu behar baitu zerrenda horretan: izan ere, goi teknikariaren titulu hori Ile Apainketako Teknikari Espezialistaren tituluaren baliokidea da eta azken hau espezialitate horretan irakasteko baliokidetzat jotako titulu bat da, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.

Bestalde, Nekazaritza Produkzioko Eragiketak (1544) espezialitatearen izenean akats bat oharturik, zuzendu egiten da.

Azkenik, Arkitektura ikasketak dituztenen Matematikako zerrendan eta/edo Curriculum desberdinak eratzekoa: zientzia eta teknologia zerrendan sartzeko kidetasuna aldatu egiten da.

Horretarako eratutako batzordeak egin dituen aldaketak ebaluatu ditugu, eta sindikatuen ordezkariekin negoziatu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Honako aldaketa hauek egitea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. «Titulazio eta espezialitateen taulak» eranskinean –agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia–:

– Titulazio berriak sartzea irakaskuntzarako espezialitateak emateko gaitzen dutenak, ebazpen honen I. eranskinean adierazitakoaren arabera.

– Arkitektura ikasketak dituztenen Matematikako zerrendan eta/edo Curriculum desberdinak eratzekoa: zientzia eta teknologia zerrendan sartzeko kidetasuna aldatu egiten da, behar diren kasuetan, 2. kidetasunetik 1. kidetasunera, ebazpen honen II. eranskinean adierazitakoaren arabera.

– Titulazio eta espezialitateen tauletako espezialitate baten izenean oharturiko akatsa zuzentzea, ebazpen honen III. eranskinean adierazitakoaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

1. kidetasuna emango zaie Arkitektura ikasketak dituzten eta Matematika espezialitatearen zerrendan 2. kidetasunarekin eta/edo Curriculum desberdinak eratzekoa: zientzia eta teknologia zerrendan 2. kidetasunarekin sartuta dauden pertsonei, behar diren kasuetan: kidetasun berriaren esleipena 2018-2019 ikasturterako zerrenden birbarematze-prozesuaren barruan egingo da.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zerrendak irekitzeak

Ebazpen honetan aurreikusten diren aldaketak ez zaizkie berau indarrean sartu aurretik zerrendak irekitzeko deitutako prozedurei aplikatuko.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zerrendak irekita mantentzea.

Ebazpen honetan aurreikusten diren aldaketak ez zaizkie berau indarrean sartu aurretik zerrendak irekita mantentzeko prozeduretan egiten diren eskaerei aplikatuko.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zerrendak birbarematze-prozesua.

2018-2019 ikasturterako zerrendak birbarematze-prozesuari aplikatuko zaizkio ebazpen honetan aurreikusten diren aldaketak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

2018ko irailaren 1etik aurrera ekarriko ditu ondorioak ebazpen honek.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 13a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala