Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2018ko martxoaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1357

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 5ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita kirol lehiaketetan eta jarduera fisikoari loturiko ekitaldietan dopinaren aurkako kontrolen inguruko zerbitzuak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituen agindu-proiektua.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak agindu-proiektu bat prestatu du, kirol lehiaketetan eta jarduera fisikoari loturiko ekitaldietan dopinaren aurkako kontrolen inguruko zerbitzuak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzeko; Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean zehazten denaren arabera izapidetu behar da proiektu hori.

Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Halaber, 8/2003 Legearen 8.4 artikuluaren arabera, nahikoa izango da hogei egun balioduneko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Gobernu Kontseiluaren 2010eko abenduaren 28ko Erabakiaren bidez onartu ziren xedapen orokorrak izapidetzeko jarraibideak. Bada, erabaki horren lehenengo apartatuko 8. zenbakian xedatzen denez, hala eskatzen denean, jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarriko da, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuz osatuko, 8/2003 Legea betez.

Azaldutakoaren ondorioz, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuaren 8. artikuluan xedatuarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta, honako agindu-proiektu hau: kirol lehiaketetan eta jarduera fisikoari loturiko ekitaldietan dopinaren aurkako kontrolen inguruko zerbitzuak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzekoa.

2.– Agindu horren eraginpeko interes legitimoren baten jabe direla uste duten pertsona fisiko eta juridiko publiko zein pribatu guztiek kontsulta dezakete agindu-proiektu horren espedientea. Horretarako, Zerbitzu Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora jo beharko dute, goian adierazitako epearen barruan, eta aurkeztu ahal izango dituzte egokitzat jotako alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala