Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2018ko martxoaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAZKAOKO UDALA
1354

IRAGARKIA, 2018rako Enplegu Publikoko Eskaintzari buruzkoa.

Euskal Funtzio Publikoko 6/1989 Legea, 16/1997 Legeak eman dion idazketa berrian 24 artikuluan xedatzen duenari jarraiki, Lazkaoko Udalaren 2018rako Enplegu Publikoko Eskaintza argitaratzen da, hain zuzen ere Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko otsailaren 23an egindako bilkuran onartutakoa.

2018ko Enplegu Publikoko Eskaintza.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko otsailaren 23an egindako bilkuran honako erabakiak hartu ditu:

Lehenengoa.– 2018. urterako enplegu publikoko eskaintza onartzea eta ondoren zehazten den lanpostua lehiaketa-oposizio libre bitartez betetzeko deialdia egitea:

Lanpostuaren izena: Zerbitzuen koordinatzailea.

Kop.: 1.

Taldea: A2.

Plantila: Funtzionarioena.

Eskala: Administrazio Berezia.

Subeskala: Zerbitzu Bereziak.

Mota: Ofizioetako pertsonala.

Akordio hau behin-betikoa da eta administrazio bide-ari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi errekurtso jar dezakezu, edota egoki deritzozun beste edozein errekurtso, Donostiako Administrazio Auzietarako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurrre-tik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, akordio hau azken al-diz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik.

Lazkao, 2018ko otsailaren 26a.

Alkatea,

FELIX URKOLA IRIARTE.


Azterketa dokumentala