Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2018ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1341

IRAGARKIA, zeinaren bidez Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren zenbait ebazpen jakinarazten baitira, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa haustearren zenbait zehapen-espedienteri hasiera emateko direnak.

Ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen urriaren 1eko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunei adierazten zaie 10 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko.

Epe horretan, helbide honetan lortu ahal izango dituzte espedientea ikusi eta agirien kopiak: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean epe horretan, hasiera bera ebazpen-proposamentzat hartuko da, 39/2015 Legearen 64.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 2a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala