Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2018ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1334

EDIKTUA, 514/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 514/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Liberbank S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Teresa Lapresa Villandiego.

Demandatua: José María Agruña Cantera.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-2-9an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut auzi-jartzaileak José M.ª Agruña Cantera jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez,

1.– Suntsitutzat deklaratzen dut 2008ko apirilaren 28an izenpetutako mailegu hipotekarioaren kontratua, eta demandatua kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 134.486,32 euro, itxieran; itxieratik epai honen egunera arte sortutako interesak, itundutako ordain-tasan, eta prozesuko berandutze-interesak.

2.– José M.ª Agruña Cantera jauna kondenatzen dut prozedura-kostuak ordaintzera.

José M.ª Agruña Cantera demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala