Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2018ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1328

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Errektoregorako Kargudunaren idazkaria lanpostua betetzeko deialdian, ezarritako epean ez denez eskaerarik aurkeztu, eta deialdia erabakiaren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentziak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakia, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenen eskuordetzeko dena (2017ko otsailaren 3ko EHAA) erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Behean azaltzen den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea:

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erref.: F 831.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 1.

– Maila: 19.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2; derrigorrezkotasun-data: 2014ko urtarrilaren 31.

– Langunea: Errektoregoa.

– BE.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2018ko otsailaren 16a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala