Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2018ko martxoaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1257

IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko urriaren 19ko ofizioa jakinarazteko dena. Ofizio horren bidez, entzunaldi-izapidea egiten da irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrendakide bat zerrendatik kanporatu aurretik.

Aipatutako ofizioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du, ohartarazpen hauekin:

Hamar egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, ofizio horren testu osoa jasotzeko. Horretarako, Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1; 08:00etatik 14:30era bitarteko ordutegia) berez edo ordezkari baten bidez agertu beharko da.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 23a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala