Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, 2018ko otsailaren 15ekoa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena desjabetze-espedientean preziamendu-orriaren izapidea jakinaraztekoa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, zuzenean jakinaraztea lortu ez denez «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Egikaritze-Unitatea, III. Fasea» izeneko Proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren zenbait finken jabeei honako errekerimendu honen jakinarazpena egiten zaie: desjabetzegai diren ondasun eta eskubideei egozten zaien balioa zehazten duen haztapen-orria, hiru aletan, aurkezteko, bidezko deritzeten arrazoibideak gehituta. Balorazioak arrazoituta egon beharko dute nahitaez eta peritu baten izenpeak bermatu ahal izango dute, gastu hauek haien kontura izanik.
Preziamendu-orria Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzan aurkeztu ahal izango da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) 20 eguneko epean, honako jakinarazpena eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.
Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.