Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2018ko otsailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, 2018 urterako zenbait diru-baliabide esleitzen dira 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak finantzatzeko, betiere laguntza horiek emateko prozedura arautzen duen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduarekin bat etorriz.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2018ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako diru-laguntzak 2018an finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege-dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira. Hala, Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.
Azaldutako guztiagatik, honako hau
Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bitartez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako diru-laguntzak 2018an finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege-dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira (erabakia ebazpen honi atxikitako eranskinean dago jasota).
Bigarrena.– Ebazpen honen bidez jakinarazten den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabakiak ondorioak izango ditu ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 27a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren (2012-05-03ko EHAA, 86. zk.) helburua da arautzea otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako diru-laguntzak emateko prozedura. Errege dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langile langabeentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira (196/2010 Errege Dekretua abenduaren 16ko 1783/2011 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen). Sistemas de Instalaciones de Telecomunicaciones, S.A. (Sintel) enpresari baimena eman zitzaion enplegu-erregulazioko espediente horiek ezartzeko.
Diru-laguntzak emateko arau horren indarraldia mugagabea da. Hala ere, arauaren 6.1 artikuluan ezartzen denez, aginduan aipatzen diren laguntzak emateko diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira. Kreditu horiek aldatu ahal izango dira indarrean dagoen aurrekontu-legeriarekin bat etorriz. Hasierako kreditua eta izan litezkeen aldaketak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez iragarriko dira.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2018ko otsailaren 27ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:
Lehenengoa.– 242.440 euro esleitzea otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako diru-laguntzak finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira. Zenbateko horretatik, 28.800 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio; gainerako guztia, berriz, hurrengo ekitaldietako konpromiso-kredituari: 2019tik 2030era. Diru-esleipen hori 3211 programaren kargura egingo da (Enplegua, 41. sekzioa – Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua).
Kopuru hori handitu daiteke, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek eginez gero, horren berri jakinaraziko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.
Bigarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.