Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1175

AGINDUA, 2018ko otsailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko (Bizkaian) «Ibaiondo» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilboko «Ibaiondo» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretua, zeinaren bidez Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (maiatzaren 20ko BOE), eta 2011ko urriaren 7ko 207/2011 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (urriak 26ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48005202.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Ibaiondo».

Titularra: «Academia Ibaiondo SLL» LHko ikastetxea.

Helbidea: Venancio Echevarria 18.

Udalerria: Getxo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Plataforma anitzeko aplikazioak garapena» Goi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Informatika.

○ Mikroinformatika-sistemak eta sareetako erdi-mailako heziketa -zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Web aplikazioen garapeneko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Sare-Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako- heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garapeneko Goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Administrazioa.

○ Administrazio-kudeaketako erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika:

○ Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala