Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2018ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1089

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendu publikoak emateko hasitako jarduketen artxibatzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak dira, edo jakinarazpena egiten saiatu gara Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritako moduan baina ez dugu ezer lortu. Hori dela eta, argitaratzen da duela urte batzuetatik geldi daudela Iragarki honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduak emateko espedienteak. Horrela egiaztatuta gelditu da Agentzia honek burutu dituen eguneratze eta erregulazio lanetan. Kontuan izanda igarotako denbora, eta eskatzailearen aldetik ez dela inolako jarduerarik burutu eskatutakoaren tramitazioarekin jarraitzeko, iritzi da uzian atzera egin dela. Ondorioz, jarduketak artxibatzea dagokio.

Edozein administrazio-ekintza gauzatu aurretik, beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau EAOean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Alegazioak Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusira zuzenduko dira. Helbidea: Orio Kalea, 1 – 3, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Interesdunek ez badituzte beharrezkoak diren jarduerak burutzen espedienteen tramitazioa berriz ekiteko 3 hilabeteko epean, atzera egindakotzat joko da. Hortaz, horien iraungitzea aitortu, eta jarduketen artxibatzea adostuko da aplikatu beharreko legeriari jarraikiz.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala