Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2018ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1076

IRAGARKIA, «Lanen zuzendaritza fakultatiborako laguntza teknikoa Oyón-Oion (Araba) HUA-ko zabaltze-lanen gainbegiraketan eta kontrolean» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/014A/2016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: lanen zuzendaritza fakultatiborako laguntza teknikoa Oyón-Oion (Araba) HUA-ko zabaltze-lanen gainbegiraketan eta kontrolean.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2016ko irailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 180. zk.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun eta hogeita hamazazpi mila, laurehun eta bi (237.402,00) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Esleipen-data: 2017ko maiatzaren 3a.

b) Formalizazio-data: 2017ko maiatzaren 22a.

c) Kontratista: Tpf Getinsa Euroestudios SL.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita zazpi mila, bederatziehun eta hamasei euro eta hogeita hamasei zentimo (127.916,36), BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala