Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2018ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1064

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 115/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 115/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: JNC.

Alderdi demandatua: Michel Pereira Da Silva.

Gaia: adostasunik ez izanik, seme-alabei buruzko neurriak.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

711/2017 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko abenduaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: JNC.

Abokatua: Teofilo Gonzalez Martin.

Prokuradorea: Sonia Saenz Tuñon.

Alderdi demandatua: Michel Pereira Da Silva.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: bereizketa edo dibortzioaren ziozko neurriak.

EPAITZA

Partzialki baiesten dut JNC andreak aurkeztutako demanda, Michel Pereira Da Silva jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, APN semearentzako behin betiko neurrien gainean lortutako honako akordio hau onartzen dut:

Michel Pereira Da Silva jaunak eta JNC andreak elkarren artean adostutako neurriak arautzea, semearen eta gurasoen harremanetarako.

1.– Guraso-ahala batera baliatuko dute gurasoek, 154 CC artikuluan ezarritakoaren arabera, eta beti egingo dute beren semearen eta bere nortasunaren alde. Horretarako, zin egiten dute elkarren artean adostuko dituztela semeari eragin ahal dioten erabaki garrantzitsuak, berehala jakinaraziko diotela beste gurasokideari adingabeak edozein gaixotasun badu, eta semearen eskolaratzearekin, osasunarekin eta hezkuntzarekin lotutako edozein gertaera edo egoera jakinaraziko dutela, bai eta bere aurrean beste gurasokidea guztiz errespetatuko dutela ere. Gurasokideetako edozeinek larrialdi-egoeratan hartutako ekintzak onartu egingo dira, baina beti jarri beharko da beste gurasokidea jakinaren gainean, berehala.

2.– Bien seme XXXXXren zaintza eta kustodia JNC andreak izango ditu oso-osorik, eta berarekin egongo da uneoro, aitari esleitutako bisita-araubidean ezartzen diren aldietan izan ezik.

3.– Mantenu-pentsioa: aitak semearen elikaduran, zaintzan, eta hezkuntzan lagunduko du. Horretarako, mantenu-pentsioa ordainduko du; zehazki, hilean berrehun eta berrogeita hamar eurokoa (250 euro hilean). Hil bakoitzeko lehenengo hamar egunen barruan ordainduko zaio pentsioa amari, horretarako ematen duen banku-kontuan. Pentsio hori automatikoki eguneratuko da hamabi hilero, hau da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hura ordezkatzen duen beste erakunde ofizialen batek argitaratzen duen KPIren arabera igo edo murriztuko da. Pentsio horrekin jarraituko da semea adinez nagusia denean ere, bere burua mantentzeko independentzia ekonomiko nahikoa eduki arte.

4.– Aparteko gastuak: mantenuarekin lotutako kopurua gorabehera, aitak adingabearen osasunarekin lotutako aparteko bestelako gastuen % 50 ordainduko du, osasun-aseguruan zuzenean estalita ez dauden zerbitzuetan (ebakuntza kirurgikoak, erradiografiak, analisiak eta beste azterketa kliniko batzuk, tratamendu luzeak, odontologia eta ortodontzia, errehabilitazioak eta errekuperazioak, aparatu ortopedikoak edo betaurrekoak, psikiatria eta abar), bai eta kiroleko, kulturako eta eskolan laguntzeko jarduerekin lotutako beste edozein gastu ere. Azken kasu horietan, beharrezkoa izango da bi gurasokideak aldez aurretik ados jartzea kontzeptuan. Premiazko egoeretan adostasunik lortu ezin diren kasuak izango dira salbuespen bakarra.

5.– Aitaren bisita-araubidea: adingabearen gurasoek askatasunez adosten dutena izango da aitaren bisita-araubidea, baina ados jartzen ez baldin badira, honela ezarri beharko da:

1) Txandakako asteburuak:

– Aita bere semearekin egon ahalko da txandakako asteburuetan. Larunbatean hartuko du semea 12:00etan amaren etxean, eta igandean itzuliko du 20:00etan, amaren etxean.

– Aurreko asteburuarekin batzen den zubia baldin badago, asteburu horretan adingabearekin egoteko eskubidea duen gurasokideak zubiko egun horiek asteburuarekin batuko ditu, eta, beraz, adingabea amaren etxetik jasoko du lehen jai-egunean, 12:00etan, baldin eta aita bada asteburu horretan semearekin egoteko eskubidea duena, eta igandean itzuliko du, 20:00etan, leku berean.

– Ondorengo zubi batekin batzen den asteburu bat baldin badago, asteburu horretan adingabearekin egoteko eskubidea duen gurasokideak asteburua zubiko egun horiekin batuko du, eta, beraz, adingabea amaren etxetik jasoko du larunbatean, 12:00etan, baldin eta aita bada asteburu horretan semearekin egoteko eskubidea duena, eta zubiko azken egunean itzuliko du, 20:00etan, leku berean.

2) Aste barruko bisitak:

– Aste barruan aita bere semearekin egon ahalko da asteazkenetan. Hala, ikastetxetik irteten denean, edo, eskolarik ezean, 17:00etan jasoko du, amaren etxean, eta 20:00etan itzuli beharko du berriz ere amaren etxera.

3) Oporrak:

a) Aste santua: aita bere semearekin egongo da Pazko-astearen aurreko astean, urte bakoitietan, eta Pazko-astean bertan, urte bikoitietan. Adingabea amaren etxean jasoko du asteleheneko 12:00etan, eta leku berera itzuliko du hurrengo asteleheneko 12:00etan.

b) Gabonak: aita bere semearekin egongo da eskolan Gabonetako oporrak hasten diren lehen egunetik abenduaren 31ra arte, urte bakoitietan. Semea lehen eguneko 12:00etan jasoko du amaren etxetik, eta abenduaren 31n leku berera itzuliko du, ordu berean. Urte bikoitietan aita bere semearekin egongo da abenduaren 31tik ikasturtea berriz hasi aurreko egunera arte. Amaren etxean jasoko du 12:00etan, eta leku berean utziko du eskolak hasi aurreko eguneko 20:00etan.

c) Uda: aita bere semearekin egongo da urte bakoitietan eskolako udako oporren lehen egunetik ekainaren 30era arte, uztaileko bigarren hamabostaldian, eta abuztuko bigarren hamabostaldian. Urte bikoitietan, bestalde, semearekin egongo da uztaileko lehenengo hamabostaldian, abuztuko lehenengo hamabostaldian, eta irailaren 1etik ikasturtea hasi aurreko egunera arte. Aitak adingabea amaren etxean hartuko du, aldi bakoitzeko lehen eguneko 12:00etan, eta leku berean utziko du, aldi bakoitzeko azken eguneko 20:00etan.

Seme adingabearen urtebetetze-eguna denean, egun horretan berarekin egoteko eskubidea duen gurasokidearekin egongo da, baina azken horrek beste gurasokideari umea utziko dio egunean gutxienez 2 orduz, berarekin egoteko aukera izan dezan. Gurasoak ez badira ados jartzen beste gurasokidearekin egongo den 2 ordu horiek ezartzeko orduan, adingabearen bazkalordua erabiliko da.

Gurasoen urtebetetze-egunetan, egun horretan adingabearekin egoteko eskubidea duen gurasokideak urteak bete dituen gurasokideari utziko dio semea. Eskolatik irtetean edo 12:00etan jasoko du egun horretan dagoen gurasokidearen etxetik, eskola-eguna ez bada, eta 20:00etan itzuliko du egun horretan berarekin egon behar duen gurasokidearen etxera.

Adingabea gaixo badago, beste gurasokidea jakinaren gainean jartzeaz gain, une horretan semearekin dagoenak ahalik eta informazio gehien emango dio. Adingabearen gaixotasuna dela eta txandakako asteburuen bisita-araubidea betetzea kaltegarria izan badaiteke, dagokion asteburuaren hurrengoan gauzatuko da bisita.

Aita ezingo da Espainiatik irten, amaren aurretiazko eta berariazko baimena ez badu. Halaber, bere bisita-araubideko aldian ezingo du autonomia-erkidegotik irten, amaren aurretiazko eta berariazko baimena ez baldin badu.

6.– Komunikazio-araubidea.

Bisita-araubiderako ezarritako aldietatik kanpo aitaren eta amaren artean eta aitaren bisita-araubideko aldietan amaren eta aitaren artean egiten diren komunikazioak telefono bidez garatuko dira soilik.

Bi gurasokideek adingabearekin komunikatzeko erraztasunak jarriko dizkiote elkarri. Aitak edo amak bere semearekin hitz egin ahalko du egokitzat jotzen duen aldiro, baldin eta komunikazio horiek adingabearentzat normalak diren orduetan egiten badira.

Horrez gain, prozedura honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: (........) Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4. eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko otsailaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala