Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1051

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Hondarribiko Udalerrian, Irungo Ikastolaren inguruan, Jaizubia Ibaian Uholdeetatik babesteko Proiektua».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen Hondarribiko Udalerrian, Irungo Ikastolaren inguruan, Jaizubia Ibaian Uholdeetatik babesteko Proiektua.

Proiektuaren xedea da Irungo ikastola babestea, inguruan maiz gertatzen diren uholdeetatik, eta zenbait jarduketa definitzea, funtsean, proiektuaren jarduketa honetan datza: Mendianborda zubia eta kirol pistetarako pasabideak aldatu, ikastolako eraikinak babesteko, lur muino bat eta ikastolako azpiko sarbide errepidean pasabide hodi bat egin.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta haren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 19a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala