Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1048

IRAGARKIA, «Ibai kategoria duten Euskadiko ur-masen karakterizazio morfologikoaren eguneratzea.» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/008A/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: Ibai kategoria duten Euskadiko ur-masen karakterizazio morfologikoaren eguneratzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 124 zk., 2017ko ekainaren 30a.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen-irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogeita hamabost mila (195.000,00) euro.

5.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Esleipen data: 2017ko irailaren 28a.

b) Formalizazio data: 2017ko urriaren 9a.

c) Kontratista: Ekolur Asesoría Ambiental, SLL – Anbiotek, SL n.º 2 aldi baterako enpresa-elkartea (maiatzaren 26ko 18/1982 Legea), izen laburra: «Ekolur-Anbiotek 1 UTE».

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta berrogeita hamar mila ehun eta berrogeita hamar (150.150,00) euro, BEZ barne.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala