Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1047

IRAGARKIA, «EAE-n dauden zebra muskuiluaren larba-populazioen jarraipena egiteko sarea. 2017-2019 kanpaina» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/003A/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: EAE-n dauden zebra muskuiluaren larba-populazioen jarraipena egiteko sarea. 2017-2019 kanpaina.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 103 zk., 2017ko ekainaren 1a.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen-irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita sei mila hirurehun eta hogeita hamar euro eta berrogeita hemezortzi zentimo (146.330,58).

5.– Esleipena eta formalizazioa:

a) Esleipen data: 2017ko uztailaren 27a.

b) Formalizazio data: 2017ko uztailaren 31.

c) Kontratista: Ekolur Asesoría Ambiental, SLL – Anbiotek, SL N.º2, aldibaterako enpresen elkarketa, maiatzaren 26ko 18/1982 Legea. Izen laburra: «Ekolur-Anbiotek 2 UTE».

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita hamabi mila zazpiehun eta laurogeita hemezortzi euro eta hogeita bederatzi zentimo (132.798,29) BEZ barne.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala