Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1039

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratzeko eta hedatzeko diru-laguntzak ematen baitira.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko urriaren 5eko Aginduaren bidez (urriaren 16ko EHAA, 197. zk.), Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko diru-laguntzetarako deialdia arautu zen, bai eta diru-laguntza horiek emateko araubidea finkatu ere.

Eskabideak aurkezteko epea, eskabide presentzialen kasuan, aipaturiko aginduaren 9. artikuluaren arabera, 2017ko azaroaren 16an amaitu zen. Eskabide telematikoen kasuan, epea azaroaren 24ra arte luzatu zen; izan ere, mundu mailako mehatxu bat detektatu zen identifikazioko eta sinadura elektronikoko txartel batzuetarako, eta, ondorioz, Energia Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioak (MINETAD) eskatu zien erakunde ziurtatzaileei berehala baliogabetzeko mehatxu horren eraginpean egon zitezkeen ziurtagiriak. Mehatxuaren larritasuna ikusita eta hainbat eskatzailek baliabide telematikoz izapidetzeko izan zituzten arazoak kontuan hartuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.4 artikuluan ezarritakoaren babespean, baliabide telematikoz egindako eskabideetarako epea luzatu egin zen; egoitza elektronikoan argitaratu zen luzapen hori azaroaren 24an.

Aginduko 14. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu eta eskabideak aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2017ko azaroaren 29an, eta horrekin batera, Aginduaren 16. eta 17. artikuluen araberako balorazio-irizpideak aditzera eman zituen.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta Aginduaren 18. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean adierazitako eskabideak, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Hirugarrena.– Diru-laguntza ukatzea III. eranskinean agertzen diren pertsona eta erakundeei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Laugarrena.– Onuradunak diru-laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Bosgarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2019ko abenduaren 31n bukatuko da, diru-laguntza hauek arautzen dituen Aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz. Dena dela, diruz lagundutako proiektuek 2017ko urtealdian hasi behar dute edota dagoeneko hasiak egon.

Emandako diru-laguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, Aginduaren 22., 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Era berean, kontuan hartu beharko da diruz lagundutako proiektuak, gehienez ere, data hauetarako justifikatu beharko direla:

2017an gauzatzekoak diren proiektuak: 2018ko urtarrilaren 15a baino lehen.

2017-2018 epealdian gauzatzekoak diren proiektuak: 2017an gauzatutako jarduerak, 2018ko urtarrilaren 15a baino lehen; 2018an gauzatutako jarduerak, berriz, 2019ko urtarrilaren 15a baino lehen.

2017-2019 epealdian gauzatzekoak diren proiektuak: 2017an gauzatutako jarduerak, 2018ko urtarrilaren 15a baino lehen; 2018an gauzatutako jarduerak, 2019ko urtarrilaren 15a baino lehen, eta 2019an gauzatutako jarduerak, 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko, aurkeztutako aurrekontua hartuko da ardaztzat, eta, horrekin batera, aginduaren 24. artikuluan ezarritako gainerako alderdiak.

Seigarrena.– Agindu honen babesean eman beharreko diru-laguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:

a) Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren herena ordainduko da, behin 22.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainontzekoa ebazpen honen II. eranskinean ezarritako zatikatzearen arabera ordainduko da, gastua justifikatu ondoren.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik kontatuta edo, hala badagokio, Euskal Herriko agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 29a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUŃOZ OTAEGI.

I. ERANSKINA
ONARTU EZ DIREN ESKABIDEAK

1.1.– Aginduan eskatzen den moduan, kalifikatu eta inbentariatu gabe dauden elementuetan edo babesteko espedientea hasteko espedienterik ez duten elementuetan egin beharreko esku-hartzeak direlako. Hori dela eta, honako hauek ez dira baloratu:

– Markina-Xemeingo Udala: «Iurretako San Kristobal ermita zaharberritzea».

– Zeraingo Udala: «Zeraingo plazan Serora eta Errementari etxea berreraikitzea».

– José Agustín Barandiaran Iturriaga: «Maruri-Jatabeko Asteintza Nagusi baserria balioan jartzea».

1.2.– Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 102.2 artikuluan jasotako jarduketak direlako eta lurralde historikoetan foru aldundien eskumenekoak direlako, Aginduaren 1. artikuluan ezartzen denez, ez dira baloratu honako proiektu hauek:

– Bergarako Udala: «Errekalde Jauregiaren finkako horma-zati bat birjartzea».

– Getariako Udala: «Salbatore Parrokiako hormako zeramikazko oroitarriaren balioa nabarmentzea». Zaharberritze-proiektua da batez ere.

– Getariako Udala: «Salbatore Parrokiako Elkanoren XVIII. mendeko Zenotafioari balioa ematea». Zaharberritze-proiektua da batez ere.

– Munitibar-Arbaiztegi-Gerrikaitzeko Udala: «Done Jakue Bidearen balioa nabarmentzeko lanak». Zaharberritze-proiektua da batez ere.

– M.Ş Jesús Ildefonsa Zamacola Aristegui: «Zamacola lantegi-etxearen balioa nabarmentzea».

1.3.– Aginduko 2. artikuluan jasotako kasuetan sartzen ez diren proiektuak izateagatik, ez dira baloratu honako proiektu hauek:

– Asparrenako Udala: «Marutegi gazteluaren balioa nabarmentzea». Balizko zona arkeologikoa da.

– Azkoitiko Udala: «Kale Nagusia 80an dagoen eraikina eskuratzea».

– Bergarako Udala: «Errege Seminarioaren eliza kultura eta aisialdiko hainbat jardueratarako egokitzeko lanak, eta organoaren termiten aurkako tratamendua». Proposatutako jarduera ez da 2. artikuluko berrerabilpen kontzeptu batean ere sartzen.

– Bermeoko Udala: «Hurtado de Mendoza kalearen balioa nabarmentzea».

– Larrabetzuko Udala: «Udalari erantsitako eraikina eraistea aterpe bat eraikitzeko».

– Zallako Udala: «Antzinako Cadaguako ardatz-galtzadari atxikitako ondare-elementuen balioa nabarmentzea eta hedatzea; Zallako tartean». web-orri bati buruzko proiektua da.

– Zamudioko Udala: «Kadaltso baserria erostea». Ez ditu 2. artikuluko d) apartatuko baldintzak betetzen.

– Debegesa: «Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren balioa nabarmentzea». Indusketa arkeologikoa da proiektuaren xede nagusia.

1.4.– Proiektua ez denez 2017ko ekitaldian hasi, Aginduko 7. artikuluan eskatzen denez, ez da baloratu honako proiektu hau:

– Santa Maria Katedrala Fundazioa: «Katedralaren musealizazioa. 3. fasea: Bisitatu daitezkeen espazio berrien balioa nabarmentzea».

1.5.– 2015-2017ko deialdian aurkeztu eta diruz lagundutako proiektu bera izateagatik:

– Azpeitiko Udala: «Basozabal Jauregia berriz erabiltzea. 3. fasea».

(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK

Agindu arautzailearen 15. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik:

– Asociación de Promoción Cultural Idea bat-Kultura Sustatzeko Elkartea: «Iraganeko oihartzunak. Bodovalleko Ebakiduraren kultur ondarearen balioa nabarmentzea. Gallarta».

– Arrankudiagako Udala: «Arrankudiaga-Zollon Bilboko Burdin Hesiaren eta Defentsen lerroaren balioa nabarmentzea».

– Balmasedako Udala: «Horkasitas Jauregia egokitzea aldi baterako jarduera soziokulturaletarako espazio gisa».

– Bergarako Udala: «Zubietako zubia zaharberritzea eta haren balioa nabarmentzea».

– Eskoriatzako Udala: «Atxorrotzeko Gazteluaren balioa nabarmentzea».

– Getariako Udala: «San Salbatore parrokiako pasadizoaren balioa nabarmentzea».

– Gordexolako Udala: «Burdin Hesiaren balioa nabarmentzea Gordexolako zatian».

– Maruri-Jatabeko Udala: «Ingeles lerroaren balioa nabarmentzea».

– Oiartzungo Udala: «Beloaga Gaztelua kontsolidatzea eta gizarteratzea».

– Ormaiztegiko Udala: «Eskola Zaharrak eraikina zaharberritzea».

– Ugao-Miraballeseko Udala: «Burdin Hesia Ugao-Miraballesen. Balioa nabarmentzeko ekintzak».

– Urdulizko Udala: «Burdin Hesiaren parkea. Urdulizko Andra Mari inguruaren balioa nabarmentzea eta gizarteratzea».

– Zeberioko Udala: «Burdin Hesiak Zeberioko tartean dituen ondare-elementuen balioa nabarmentzea».

– Buruntzape, S.L.: «Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkeko Joseba Jaka eraikina berrerabiltzea».

– Gazteluzar, S.L.: «Lekeitio, monumentu-multzoa loteka banatzea. Ezpeleta 24».

– Iosu Etxezarraga Ortuondo: «Bergarako Aritzetako edo Ezkialdaiko San Migel ermitaren balioa nabarmentzea».

– Lenbur Fundazioa: «Azpikoetxe paper-errota kontsolidatzeko 1. fasea».

– M.Ş Jesús Ildefonsa Zamacola Aristegui: «Zamacola lantegi-etxearen balioa nabarmentzea».

– Donostiako Gotzaindegia: «Gipuzkoan Errege Bideari atxikitako ermitak».

– Kantabriako Unibertsitatea: «Axlor-Baltzolako ondare arkeologikoa hedatzea».


Azterketa dokumentala