Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1038

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatzen baita Electroquímica de Hernani SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, produktu kimikoak fabrikatzeko Hernaniko udal-mugartean (Gipuzkoa).

Honako hauek ikusirik: Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko urtarrilaren 28ko ebazpenaren bidez, Electroquímica de Hernani SAri Hernaniko udalerrian (Gipuzkoa) produktu kimikoak fabrikatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion.

Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko urtarrilaren 10eko ebazpenaren bidez aldatu eta eraginkor egin zen Electroquímica de Hernani SAri Hernaniko udalerrian (Gipuzkoa) produktu kimikoak fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion 16-I-01-000000000077 ingurumen-baimen integratua.

2012ko martxoaren 5ean Electroquímica de Hernani SAk pabilioi baten eraikuntza jakinarazi zuen, estalki pean gatza biltegiratzeko.

2013ko urtarrilaren 30ean Electroquímica de Hernani SAk 132 kV-ko azpiestazio elektriko berri baten eraikuntza jakinarazi zuen, 30 kV-koa ordezteko.

2013ko urriaren 19an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurketen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura ezartzen da, baldin eta teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitaratzen badira.

2013ko abenduaren 11n Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2013ko abenduaren 9ko exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira kloro alkaliaren ekoizpeneko eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen isurketa industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2013/732/EB Erabakia).

2014ko apirilaren 20an Electroquímica de Hernani SAk galdararen aldaketa jakinarazi zuen, ekoizpenetik soberan geratutako gas naturalaren eta hidrogenoaren errekuntza ahalbidetzeko.

2015eko maiatzaren 7an Electroquímica de Hernani SAk aldaketa bat jakinarazi zuen, elektrolisi-lineetako ekoizpen-gaitasunaren optimizaziorako (kloro-soda eta kloratoa).

2016ko otsailaren 24an Electroquímica de Hernani SAk aldaketa bat jakinarazi zuen, hipokloritoen biltegia lekualdatu baitzuten.

2016ko apirilaren 19an Electroquímica de Hernani SAk honako aldaketa hau jakinarazi zuen: mintzaren teknologia berria erabiliz kloro-sodaren elektrolisiarekin lortutako kloroarekin amaierako beste produktu batzuk ekoiztea, balio erantsi handiagoko aplikazioetarako.

2016ko ekainaren 9an Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2016ko maiatzaren 30ko exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira sektore kimikoko hondakin-ur eta -gasen tratamendurako eta kudeaketarako sistema komunetarako eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen isurketa industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2016/902/EB Erabakia).

2016ko abenduaren 31n Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2017ko apirilaren 7an Electroquímica de Hernani SAk lurzoruen egoerari buruzko txosten bategina aurkeztu zuen.

2017ko ekainaren 28an ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, Electroquímica de Hernani SAri eskatu zion ondorioetan deskribatutako eskuragarri dauden teknika onenen instalazioaren funtzionamenduaren konparazioa bidaltzeko, baimena berrikusi ahal izateko.

2017ko uztailaren 14an Electroquímica de Hernani SAk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez, Electroquímica de Hernani SA sozietatearen ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea erabaki zen, 1 hilabeteko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2017ko irailaren 18an.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Hernaniko Udalari, Añarbeko Urak erakundeari, URA - Uraren Euskal Agentziari eta Osasun Sailari 2017ko azaroaren 2an.

2017ko abenduaren 4an, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 20. artikulua aplikatuz (Dekretu horrek kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du), espediente guztia Electroquímica de Hernani SAren esku ipini zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako ebazpen-proposamena barne.

Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokionez, egiaztatu da ez dagoela alegaziorik jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren.

Kloro alkaliaren produkzioko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentuak kloro alkaliaren ekoizpenaren sektoreko hainbat fokutarako isurketaren muga-balioak ezartzen ditu, eta ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.

Eta honako hauek kontuan hartuz: abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluak (Dekretu horrek kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du), isurketen muga-balioei eta neurri teknikoei buruzkoak, ezartzen du ingurumen-baimen integratuan isurketaren gehieneko balioak zehazteko kontuan hartu beharko dela, besteak beste, «eskuragarri daude teknika onenei buruzko ondorioen inguruan emandako informazioa, 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, teknika edo teknologia zehatz bat erabiltzeko betebeharrik ezarri gabe.»

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluak (Dekretu horrek kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du) eskuragarri dauden teknologia onenekin lotutako isurketa mailak definitzen ditu instalazioaren ohiko funtzionamendu-baldintzen eta martxan dagoen denboraren arabera (ordutan), denbora-tarte horretan errekuntza-instalazio osoa edo haren zati bat funtzionamenduan badago eta atmosferara isurketak egiten baditu, martxan jartzeko eta gelditzeko epeak kontuan izan gabe.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (abenduaren 16ko 1/2016 legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) ingurumen-baimen integrala aldatzeari buruz xedatzen dena, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, lurzoruaren babesari buruzko atala eta saneamendu-sareko isurketei buruzkoa eguneratzeko.

Ingurumen-baimen integratuaren izapidetze-aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu da, eta egokia da ingurumen-baimen integratuaren bigarren atala aldatzea, aipatutako ondorioetara egokitzeko xedez.

Ebazpen hau emateko ingurumen-organo honek du eskumena, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babestekoa; eta 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Ikusi dira 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, industriako isurketen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berrikustea Electroquímica de Hernani SAri emandako ingurumen-baimen integratua, baimenaren baldintzak honako hauei egokituz: Batzordearen 2013ko abenduaren 9ko exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira kloro alkaliaren ekoizpeneko eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen isurketa industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2013/732/EB Erabakia); eta Batzordearen 2016ko maiatzaren 30ko exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira sektore kimikoko hondakin-ur eta -gasen tratamendurako eta kudeaketarako sistema komunetarako eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen isurketa industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2016/902/EB Erabakia).

Bigarrena.– Aldatzea Electroquímica de Hernani SAri Hernaniko udal-mugartean produktu kimikoak fabrikatzeko eman zitzaion ingurumen-baimen integratua (Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko urtarrilaren 28ko ebazpenaren bidez eman zen baimena, eta Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko urtarrilaren 10eko ebazpenaren bidez aldatu eta eraginkor egin zen). Zentzu horretan, aipatutako baimenen lehen eta bigarren atalak aldatzen dira, eta honela geratuko dira idatzita:

«Lehenengoa. Helbide soziala Hernaniko (Gipuzkoa) Epele auzoko 29. zenbakian eta IFK: A20025672 eta NIMA: 2000000223 zenbakia duen Electroquímica de Hernani SA enpresari ingurumen-baimen integratua ematea, produktu kimikoen fabrikazioaren jarduerarako, eta ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera hori kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 1. eranskineko 4.2 kategorian dago sartuta: «Oinarrizko produktu kimiko ez-organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak».

Electroquímica de Hernani SA enpresak kloroa, soda, hidrogenoa eta produktu eratorriak fabrikatzen ditu mintzaren teknologiaren bidez. Instalazioaren urteko gutxi gorabeherako ekoizpen-ahalmena honako hau da: 50.700 t soda (% 100), 45.000 t kloro, 116.800 t sodio hipoklorito, 39.818 t azido klorhidriko, 16.425 t sodio klorato, 24.307.606 m3 hidrogeno, 20.000 t azido trikloroisozianuriko eta 40.000 t kloruro ferriko.

Produkzio-prozesuak etapa hauek ditu:

a) Kloro-sodaren ekoizpena.

Erabiltzen duten lehengaia gatza da (sodio kloruroa) eta uretan disolbatzen da, gatzuna lortuz. Gatzuna garbitu egiten da prezipitazio, dekantazio eta iragazketa bidez; ioiak trukatzeko erretxina batzuetan zehar igarotzen da eta ondoren elektrolisi-kutxetara bidaltzen da.

Kutxetan anodoa eta katodoa urarekiko iragazgaitza den mintz batez bereizita daude. Gatzuna anodoaren konpartimentuan zehar ibiltzen da eta kloruro ioiak kloroa emateko oxidatzen dira. Sodio ioiek mintza zeharkatzen dute eta katodoen konpartimentura igarotzen dira; bertan, sodio hidroxido korronte bat dabil.

Prozesu horren bidez honako produktu hauek lortzen dituzte:

– Soda: lortutako soda, % 32koa, % 50era kontzentratu behar da ondoren, horixe baita gero merkaturatzen dena.

– Hidrogenoa: ekoitzitako hidrogenoa zuzenean bidaltzen zaio enpresa bezero bati, hura arduratzen baita konprimitzeaz eta merkaturatzeaz. Azidoaren sintesirako edo lurrun-galdaretako erregai bezala erabiltzen da.

– Kloroa: kloroa hoztu eta azido sulfurikoarekin lehortzen da; ondoren likidotu biltegiratzeko.

b) Hipokloritoaren ekoizpena.

Hipokloritoa eta sodaren disoluziotik lortzen da; disoluzio horretan zehar kloroa pasatzen da; kloro hori kondentsaezinetatik, gatzunaren dekloraziotik, kloro-ontziak betetzetik kloro-sosa ekoiztetik eta biltegietatik lortzen da.

c) Azido klorhidrikoaren ekoizpena.

Ekoizpen-prozesua honetan datza: hidrogenoak kloro-atmosferan duen errekuntza erreakzioaren bidez azido klorhidrikoa sortzen da % 33-35eko disoluzioan.

Hidrogenoa klorato eta kloro-sosaren instalaziotik dator eta kloroa berriz, kloro-sosaren instalaziotik.

Errekuntza-prozesuan behar dena baino hidrogeno gehiago erabiltzen da baldintza estekiometrikoen gainetik (% 5 baino gehiago); horrela, kloroaren erabateko errekuntza ziurtatzen da.

Kloro eta hidrogeno gasak sintesi unitatearen burutik sartu eta erre egiten dira, erabateko errekuntza bermatzeko diseinu berezia duen erregailu batean.

d) Sodio kloratoaren ekoizpena.

Sodio kloratoa KREBs diseinuko gelaxketan ematen den sodio klorato disoluzioaren elektrolisi bidez lortzen da. Gatzun disoluzio hori araztu egin behar da, kloro-sosa gatzuna garbitzeko erabiltzen den mintz-sistemaren antzeko sistema batekin.

e) Azido trikloroisozianurikoaren ekoizpena.

Azido trikloroisozianurikoa zianurato trisodikoaren klorazioaren bidez lortzen da. Klorazioaren bidez azido trikloroisozianurikoaren kristalak lortzen dira. Horiek zentrifugatu, lehortu eta pikortatu egiten dira merkaturatu aurretik.

f) Kloruro ferrikoaren fabrikazioa.

Kloruro ferrikoa ekoizteko oinarria agortutako desugerketa-bainuak, txatarra, kloroa eta azido klorhidrikoa dira. Ekoitzitako produktuaren zati bat berriz jartzen da zirkulazioan, prozesuko likidoa homogeneizatzeko eta erreakzioak azkartzeko. Gainerakoa biltegiratzeko tangetara bidaltzen da.

Ekoizpen-prozesurako erabilitako energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta gasolioa dira. Gasolioa barne garraiorako eta ekipo elektrogenoetarako erabiltzen da; 60.000 litro kontsumitzen dira. Gas naturala berriz lurrunezko galdaran erabiltzen da eta 2.000.000 m³ kontsumitzen dira. Bestalde, energia elektrikoa kloro-sosa eta kloratoaren prozesuetan eta beste zerbitzu lagungarri batzuetan erabiltzen da. 50.000 kW-ko potentzia elektrikoa dute instalatuta.

Ura helburu industrial zein sanitarioetarako erabiltzen da eta Epele errekatik, Urumea ibaitik eta udal-saretik hartzen dute.

Enpresak sortzen diren efluente desberdinak sailkatu egiten dira: ekoizpen-prozesuetako industriako urak, erdi-irekitako hozteko zirkuituetakoak, ur sanitarioak eta euri-urak. Instalazioak sortutako efluente guztiak dekantazio-putzu batera bideratzen dira, eta ondoren hondakin-uren tratamendura.

Instalazioak atmosferara isurtzen diren 5 foku sistematiko ditu, honako gailu hauei dagozkienak: lurrun-galdara mistoa, azido klorhidrikoaren sintesia, hipokloritoaren segurtasun-dorrea, azido trikloroisozianurikoaren segurtasun-dorrea eta kloruro ferrikoaren dorrea. Instalazioak atmosferara isurtzen diren 2 foku ez-sistematiko ere baditu, lurrun-galdarari eta ekipo elektrogenoari dagozkienak.

Honako hauek dira hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak:

2. prozesua: Lantegiko eta laguntza-zerbitzuetako mantentze-lanak.

3. prozesua: Sodio kloratoaren ekoizpena.

7. prozesua: Azido trikloroisozianurikoaren ekoizpena.

8. prozesua: Kloruro ferrikoaren ekoizpena.

Ekoizpen-prozesuetan eskuragarri dauden teknikarik onenak aplikatzen dira, hala kloro alkaliaren ekoizpenari buruzko BREFean jasotakoak (Europako Batzordearen 2014ko «Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Production of Chlor-alkali» dokumentuan dauden jasota) nola sektore kimikoko hondakin-ur eta -gasen tratamendurako eta kudeaketarako sistemetako BREFean jasotakoak (Europako Batzordea, 2016). Hortaz, ingurumena bere osotasunean zaintzeko helburuak betetzen dira, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integraturako araudian jasotakoak.

Era berean, beharrezko bitarteko teknikoak dituzte xedapen hauek betetzeko: Batzordearen 2013ko abenduaren 9ko exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira kloro alkaliaren ekoizpeneko eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioak, (2013/732/EB Erabakia); eta Batzordearen 2016ko maiatzaren 30ko exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira sektore kimikoko hondakin-ur eta -gasen tratamendurako eta kudeaketarako sistema komunetarako eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen isurketa industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2016/902/EB Erabakia). Horietatik ondorio hauek aplika daitezke:

Kloro alkaliaren fabrikazioan eskuragarri dauden teknikarik onenak (MTD) (2013/732/EB Erabakia): MTD1, MTD4, MTD5, MTD6, MTD7, MTD8, MTD11, MTD12, MTD13, MTD14, MTD15, MTD16.

Sektore kimikoko hondakin-ur eta -gasen tratamendurako eta kudeaketarako sisteman eskuragarri dauden teknologia onenak (MTD) (2016/902/EB Erabakia): MTD1, MTD2, MTD3, MTD4, MTD7, MTD8, MTD9, MTD10, MTD11, MTD13, MTD15, MTD16, MTD22, MTD23.

Bigarrena.– Baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Electroquímica de Hernani SAk sustatuta produktu kimikoak fabrikatzeko Hernanin dagoen jarduera ustiatzeko.

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Electroquímica de Hernani SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Electroquímica de Hernani SAren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara botatzen den kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko dira, behar denean, kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.

Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (Dekretu horrek atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen ditu).

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako ILE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

B.1.1.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Electroquímica de Hernani SAren instalazioak honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

Electroquímica de Hernani SAren instalazioak kloroa eta kloratoak ekoizten ditu, eta honako foku zarratu hauek ditu, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren (atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duena eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) katalogoan jasotako 04041300 jarduerarekin lotuta:

(Ikus .PDF)

Horiez gain beste kutsagarri batzuk ere botatzen dira barreiatuta, kamioiak azido klorhidrikoz (HCl) betetzen diren gunean.

Foku ez-sistematiko horietakoren bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurketen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, isurtze-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

Horiez gain beste kutsagarri batzuk ere botatzen dira barreiatuta, kamioiak azido klorhidrikoz (HCl) betetzen diren gunean.

B.1.1.3.- Isurketaren muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurketetan, ez dira gaindituko isurketen muga-balio hauek:

(Ikus .PDF)

Isurketen muga-balioak baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura eta 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Isurketa-balioak betetzen direla abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera ebaluatuko da. Mugako isurketa-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala jakinaraziko zaizkio ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzea, neurri zuzentzaileak eta haien epeak.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskatzeetan (gutxienez ordubeteko hiru neurketa) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketaren perdoi gisa, muga horiek kasuen 100 hogeita bostean gainditu ahal izatea onartuko da, zenbatekoa 100eko berrogeian gainditzen ez bada. Perdoi hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako perdoi global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean immisio-mailek ezin izango dituzte inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

B.1.1.4.- Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (Dekretu horrek atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen ditu).

Guneetako hondar-gasak husteko tximiniak B.1.1.2 zenbakian ezarritako kotatik gora helduko dira. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (elektrizitatea eta beste batzuk).

Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako neurketa-kontrol bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

Oro har, Cl eta HCl gasen galera gutxitu (bai prozesukoak bai zisternak lotzerakoan gertatu ohi diren galerak) eta horiek atmosferan ez barreiatzeko neurriak hartuko dira instalazio guztietan; gas horiek Cl xurgatzeko unitateetara bideratuko dira.

Kamioiak azido klorhidrikoz zamatzeko gunean isuri daitezkeen gasak gutxitzeko garbiketarako dorre bat dago; dorre horretan zehar pasatuko da zisterna betetzeko disoluzioak mugitzen duen aire guztia.

Zisternak betetzeko sistemetan gasa berreskuratzeko ekipamenduak jarriko dira eta gas hori kloroa xurgatzeko dauden unitateetara bideratuko da.

B.1.2.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak:

B.1.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

(Ikus .PDF)

Kloro alkaliko instalazioko urak berriz erabiltzen dira, kloro-sodaren elektrolisiko gatzuna kloratoaren elektrolisirako aprobetxatuz, eta horrela isurketa saihesten da.

B.1.2.2.– Industriako uraren isurketen emariak eta bolumenak.

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.- Isurketaren muga-balioak.

Añarbeko Uren Mankomunitateko «saneamendu-sarera egindako isurketak arautzeko erregelamenduan» agertzen diren mugak eta baldintzak bete beharko dira, Erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketako muga-balioak lortzeko.

B.1.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Hondakin-uren egungo arazketa-instalazioek edo neurri zuzentzaileek honako hauek dituzte:

– Isurketa jasotzeko putzua, mailaren erregulagailuek kontrolatutako urpeko bi ponparen bidezko ponpaketarekin (bat erreserba aktiboan), hondakin-urak tratatzeko instalaziora ponpatzeko.

– Homogeneizazioa-neutralizazioa. 100 m3-ko edukierako bi putzu dira, beira-zuntzarekin indartutako poliesterrez eraikiak. Urak zirkulazioan daude une oro ponpa zentrifugo baten bidez, solidoen dekantazioa saihesteko, eta modu jarraituan neurtzen da pH-a eta kloro askea.

– Dosifikazio-eremua. Bisulfitoa (% 34), azido klorhidrikoa (% 33) eta soda (% 32) askatzeko hiru ponpa dosifikatzaile dauzka, kloro askea eta pH-a doitzeko.

– Edukiera-gailua eta laginak hartzea. Añarbeko uren kolektorera isuri aurreko puntuan, emaria eta pH-a neurtzeko gailu bat eta laginak hartzeko puntu bat ditu».

B.1.3.- Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helmugarik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta haiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu beharko da, balorizatzaile baimendu bati emanda. Hau izango da hondakinak ezabatzeko aukera bakarra: aldez aurretik haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela justifikatzea. Birsortzea/berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.

Hondakinen azken helmuga aurreikusia bada zabortegi baimendu baten ezabatzea; orduan, hondakin horiek karakterizatu egingo dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak (Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d) atala) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibiatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galduko balira galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko zaio gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzari eta Hernaniko Udalari.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, 180/2015 Errege Dekretua (Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena) eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta matxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

*Hondakin hauek ez dira urtero sortzen; aitzitik, aldian behin sortzen dira, instalazioen mantentze-lanetan.

Hondakin arriskutsuak ontzi estankoetan gordetzen dira, beren ezaugarri eta sailkapenaren arabera behar bezala etiketaturik. Sortutako hondakin arriskutsu guztiak kudeatzaile baimendu baten kudeatzen ditu.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarritzat hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago biltegiratu. Salbuespenetan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, araudian zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Electroquímica de Hernani SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Electroquímica de Hernani SAk Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen Errege Dekretuari (ekainaren 2ko 679/2006) jarraikiz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko Errege Dekretuan (otsailaren 20ko 110/2015) xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Electroquímica de Hernani SAk PCB eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen Errege Dekretuaren (abuztuaren 27ko 1378/1999) baldintzak eta Errege Dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretukoak.

k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009 (EE) Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Electroquímica da Hernani SAk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Electroquímica de Hernani SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

m) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.

n) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, alegia, hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzeko, Electroquímica de Hernani SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legearen garapenerako araubideak ez badu Electroquímica de Hernani SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

o) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Electroquímica de Hernani SA, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

p) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta l) eta m) apartatuetan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabiliz.

q) Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Electroquímica de Hernani SAk 108/1991 Errege Dekretuaren (amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan) 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira (dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak).

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Zianuratoa iragazteko lohiei eta gatzun-lohiei dagokienez, hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako B.1.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) 0 atalean hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoarekin bat etorriz, hondakin oro balorizatu beharko da, balorizatzaile baimendu bati emanda. Hau izango da hondakinak ezabatzeko aukera bakarra: aldez aurretik haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela justifikatzea. Justifikazio tekniko hori lortzeko, baimendutako hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina baloratzeari, hondakin hori onartzeko.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Electroquímica de Hernani SAk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtean gutxienez.

f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz.

g) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

h) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Electroquímica de Hernani SA, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

i) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko Ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

j) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta n) letran aipatutakoak, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

B.1.4.– Ontziak merkaturatzea.

Electroquímica de Hernani SAk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, Electroquímica de Hernani SAk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du nahitaez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Electroquímica de Hernani SAk bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) Lehen Xedapen Gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Electroquímica de Hernani SAk urte natural batean merkaturatzen ontziratutako produktuek eta, ondorioz, industria- edo merkataritza-ontziek jarraian adierazten diren kantitateak baino handiagoak diren ontzi-hondakinak sor baditzakete:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, egurra soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, banaka, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Prebentziozko enpresa-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta prebentziozko enpresa-planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko da urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Bi agiriok dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.

B.1.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1.c) atalarekin bat etorriz, jardueraren sustatzaileak karakterizatu egin beharko ditu hondeatu behar dituen materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

b) Hondeaketa horrek hondeatutako materialen 500 m³ gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan baten aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plana, betetzen hasi aurretik.

c) Hondeatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketaren jakinarazpenean informazio hau eman beharko da: non dagoen kokatuta, zenbat hondeatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.

e) Oro har, irizpide hauek beteko dira:

– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak 10 azpilagin izango ditu gutxienez, hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3-ko, baina hori aldatu ahal izango da espero izatekoa den kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.

– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketa egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e zenbakiari jarraikiz betiere.»

B.1.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak ez gainditzeko beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardun-modu bat baldin badago, gainerako jardueretatik nabarmen bereizia dagoena, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.»

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferarako isurketen kontrola.

a) Electroquímica de Hernani SA enpresak isurketen kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

(1) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).

Era berean kloro-detektagailuak ditu (Draeger motako gelaxka elektrokimikoak edo antzekoak), atmosferara kloroa isur lezaketen fokuetako desbideratzen posibleak berehala hautemateko.

b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, batik bat honako hauei dagozkienak: neurketaren helburua eta plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta neurketa bakoitzaren banako iraupena eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Lehen adierazitako parametro guztien neurketekin baimendutako kontrol-erakundeak egindako txostenak bidali beharko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isurketa atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

d) Jardueraren inguruan jarritako kloro-detektagailuak (alarma-maila kloro kontzentrazioa 2 ppm edo gehiagokoa denean) behar bezala mantendu eta erabiliko dira.

e) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta isurketaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, urte egokikoan, justifikatu beharko da.

f) Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena). Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

C.2.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Laginketak, kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Baimendutako parametro bakoitza kontrolatuko da, eta baimenaren baldintzak betetzen dituztela ulertuko da baldin eta Añarbeko Uren Mankomunitatearen «saneamendu-sarera egindako isurketak arautzeko erregelamenduan» eta 0 atalean agertzen diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen dituztela egiaztatzen denean.

C.3.– Zarataren kontrola.

a) Hiru urtean behin, 60 segundotan Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.

b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.»

C.4.– Jardueraren adierazleen kontrola.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko emate-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/y22-izapide/es/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/es_def/electronic_partial.shtml

Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, kontrolak urtean behin baino maiztasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

C.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak Ingurumena ikuskatzeko programaren dokumentu bategin bat egin beharko du, aurkeztu duen proiektu teknikoan eta Ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen zehatza. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urtean behingo mantentze-lanei dagokienez, isurketen eta sortuko diren hondakinen kalkulua egin beharko du enpresak, eta, hala egokituz gero, beraiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-lanetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren ataleko B.1.3 azpiatalean («Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

D.2.– Jarduera bertan behera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa (2413 epigrafea: kimika inorganikoko oinarrizko produktuen fabrikazioa), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Electroquímica de Hernani SAk lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, jarduera behin betiko utzi eta bi hilabeteko epean, betiere ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera utzi baino lehen, Electroquímica de Hernani SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren atalaren B.1.3 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

D.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurketen Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren (urriaren 18ko 815/2013) 13. artikuluan arautu bezala, Electroquímica de Hernani SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

D.4.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Enpresak aurkeztu dituen agirietan proposatzen diren egoera normaletik kanpo, ez-ohiko egoeratako jardunean aplikatu beharreko neurri eta baldintzaz gain, ondorengo ataletan ezartzen diren baldintzak ere bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratu egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-urak ezingo dira «by-pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by-pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By-pass» horretan aurreikusi gabeko isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non aldizka egindako mantentze-lanen eta antzemandako gorabeheren berri eman beharko baita.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.

i) Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat edukiko da. Horri jarraituz, tratamendu-instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen produktu-isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Hernaniko Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

E) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Electroquímica de Hernani SAk aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) ezarritakoa betetzen dela.

F) Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/faq/aai/es_faq/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Erakunde honen onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legea (uztailaren 1eko 16/2002) garatzen duen Errege Dekretuaren (urriaren 18ko 815/2013) 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013) 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.»

Hirugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni bada isurketen muga-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isurketak nabarmen murritz badaitezke gehiegizko kosturik izan gabe, erabil daitezkeen teknikarik onenetan izandako aldaketa handien ondorioz.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa bada.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste badu, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurpenei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

Laugarrena.– Alderdi hauei sei hilabeteko gehienezko epean erantzuteko eskatzea Electroquímica de Hernani SAri:

– B.1.3.1.a) atalean zehaztutako analitikak.

Bosgarrena.– Electroquímica de Hernani SAk Ebazpen honen xede den produktu kimikoak fabrikatzeko jardueran egindako edozein titulartasun-aldaketa jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

– Ebazpen honen laugarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez bada epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen.

– Electroquímica de Hernani SAren nortasun juridikoa azkentzen bada, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.»

Zazpigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako arauaren 32. artikuluan jasotako zehapenak ezartzea ekar dezake.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Electroquímica de Hernani SAri, Hernaniko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 7a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala