Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1035

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 30ekoa, Nazioartekotzeko zuzendariarena; horren bidez, 2017ko deialdiko Nazioartekotzeko Bekak eman dira A modalitatean.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduak (2016ko otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) nazioartekotze beken programa arautu zuen.

Industriako sailburuordearen 2017ko otsailaren 8ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean aurkeztu da Nazioartekotzeko Bekak emateko 2017ko ekitaldirako deialdia.

Hautaketa-prozesua amaituta, ekainaren 15ean, 1. faseko bekadunak izendatzeko ebazpena eman zen prestakuntza teoriko espezializatua egiteko, nazioartekotze-beken programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren 13.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean adierazten diren hautagaiak A modalitateko bekadun izendatzea, erakunde laguntzaileetan prestakuntza praktikoko 2. fasea egiteko eta enpresa laguntzaileetan prestakuntza praktikoko 3. fasea egiteko, eranskinean bakoitzarentzat adierazten den hasierako diru-kopuru gordin eta destinoarekin.

Bigarrena.– Onuradunek Nazioartekotze Bekak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduak ezarritakoa bete beharko dute.

Hirugarrena.– Ebazpen honek 2017ko abenduaren 1etik aurrera izango du eragina.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 30a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala