Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1033

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 9koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez kentzen baita Busturialdeko Ur Partzuergoko idazkari-lanpostua, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordea.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen bigarren xedapen gehigarriari jarraikiz, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaren bidez, Busturialdeko Ur Partzuergoko idazkari-lanpostua sortu zen, eta hirugarren mailan sailkatu. Lanpostu hura Idazkaritza Kontuhartzailetza azpieskalako gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta zegoen.

2017ko azaroaren 8an, Busturialdeko Ur Partzuergoaren Batzorde Exekutiboak Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatu zion idazkaritza-lanpostu hori kentzeko.

Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak (aurrerantzean, TAAIL) aldatzen ditu, besteak beste, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea (garai hartan indarrean zegoen). TAAIL indarrean jartzearekin batera, partzuergoek galdu dute beren toki-erakunde izaera. Ildo horretatik, TAAILaren azken xedapenetako bigarrenak 30/1992 Legeari hogeigarren xedapen gehigarria gehitzen dio; izan ere, partzuergo bakoitzeko estatutuek zehaztuko dute zer administrazio publikori atxikiko zaion (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea indarrean jarri ondoren, horren II. tituluko VI. kapituluan ez da ia batere aldatu atxikitzearen arau hori).

TAAILaren zazpigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluak aurreikusten duen araudia indarrean jarri arte, eta lege horretan xedatutakoaren kontra ez doan neurrian, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioei buruzko araudiak indarrean jarraituko du.

Horrela, toki-araubidearen alorrean indarrean dauden lege-xedapenen testu beteginaren 159. artikuluaren arabera (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), autonomia-erkidegoek dute gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, kendu eta sailkatzeko betearazpen-eskumena.

Horren ondorioz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Busturialdeko Ur Partzuergoko idazkari-lanpostua kentzea, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordea, Idazkaritza-Kontuhartzailetza Azpieskalakoa.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, eta ezertan eragotzi gabe errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bide.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, administrazio publikoek ez dute administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango ebazpen honen aurka. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, 29/1998 Legearen 45. eta hurrengo artikuluen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahalko diote ebazpen hori baliogabetzeko edo errebokatzeko, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan ezartzen denari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 9a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala