Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
997

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 627/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 627/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Editorial Oceano SL.

Abokatua: Miguel Remon Navarro.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo.

Demandatua: Paula Yakette Diaz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean, 32/2018 epaia eman zen, 2018-01-24an. Honela dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut María Concepción Mendoza Abajo prokuradoreak Banque Editorial Oceano SLren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Paula Yakette Díaz andrearen aurkakoa. Horrenbestez, azken hura 674,09 euro ordaintzera kondenatzen dut, baita interesak eta prozesuko kostuak ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Paula Yakette Diaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala