Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
995

EDIKTUA, 425/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Medius Collection S.L. sozietateak eskatuta, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 425/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Henry Leonardo Chila jaunaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gaineko epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

30/2018 EPAIA

Donostia, 2018ko otsailaren 8a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak, ikusi ditut dirua erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutako 425/2017 hitzezko judizioaren autoak. Judizio hori Medius Collection S.L. Enpresak eskatuta bideratu da, Michal Lukasz Imiolek jaunak ordezkatuta, auzi-ihesean den Leonardo Chila Henry jaunaren aurka. Horrenbestez, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Partez baiesten dut Michal Lukasz Imiolek jaunak, Medius Collection S.L. enpresaren izenean, Leonardo Chila Henry jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut hauek ordaintzera: 526,50 euro, diruaren legezko interesak demandaren egunetik (2017ko ekainaren 15a) ebazpen honen egunera arte sortutakoak, eta diruaren urteko interesak, bi puntu gehituta, zorra erabat ordaindu arte sortutakoak. Kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei –demandatuari PZLko 497. artikuluan ezarritako eran jakinaraziko zaio, auzi-ihesean baita–, eta adieraz bekie, halaber, epaia irmoa dela eta haren aurka ez dagoela inolako errekurtsorik aurkezterik (PZLbko 455. art.).

Sar bedi ebazpen honen jatorrizko kopia epaitegi honetako epaien liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi lekukotza.

Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatu du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Henry Leonardo Chila demandatuari jakinarazteko egiten dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamazortziko otsailaren zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala