Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
989

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 27koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten duena eta Aludium Transformación de Productos SLUri emandako16-I-01-0000000000086 ingurumen-baimen bateratua aldatzen duena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udal-mugartean aluminioa galdatu dezan.

AURREKARIAK

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, Alcoa Transformación de Productos SLri ingurumen-baimen bateratua eman zitzaion, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udal-mugartean aluminioa galdatu zezan.

Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren 2008ko abuztuaren 14ko Aginduaren bidez, Alcoa Transformación de Productos SLk 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen. Agindu horretan, partez baiesten da gora jotzeko errekurtsoa, eta aldatu egiten dira 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bigarren (B.1.1.2, B.1.1.3, B.1.2.2, B.1.2.3, B.1.2.5, B.1.3.1, C.1, C.2, C.3, D.3 azpiatalak) eta hirugarren atalak.

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko irailaren 8ko Ebazpenaren bidez aldatu eta eraginkor egin zen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez Alcoa Transformación de Productos SLri Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko emandako ingurumen-baimen bateratua. Ebazpen horretan, honako hauek aldatzen dira: lehenengo eta bigarren atalak, B.1.1.2, B.1.1.3, B.1.2.1, B.1.2.2, B.1.2.3, B.1.2.4, B.1.2.5, B.1.3, B.1.3.1, B.1.3.2, B.1.4, B.1.5, C.1, C.2 eta C.4 azpiatalak, bosgarren eta zazpigarren atalak.

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez aldatu egin zen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez Alcoa Transformación de Productos SLri Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko emandako ingurumen-baimen bateratua. Aldaketa horren funtsa isurketa-kontroletan sartutako parametro baten akats bat zuzentzea izan zen.

Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, Alcoa Transformación de Productos SLri Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko emandako ingurumen-baimen bateratua aldatu zen. Ebazpen horretan, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bigarren atala aldatu zen.

Ingurumeneko sailburuordearen 2013ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez, Alcoa Transformación de Productos SLri Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko emandako ingurumen-baimen bateratua aldatu zen, eta hau izan zen aldaketa horren funtsa: euri-isurketako uretarako hidrokarburo-bereizgailua instalatzea aluminio-muxarrakinak deskargatzeko gunean, eta biozida gisa erabiltzeko kloro dioxidoren ekoizpenerako ekipamendua instalatzea hozte-sisteman. Halaber, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren lehenengo, bigarren, bosgarren eta zazpigarren atalak aldatu ziren.

Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Alcoa Transformación de Productos SLri emandako ingurumen-baimen bateratua Aludium Transformación de Productos SLUri eskualdatu zitzaion, Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian.

Ingurumeneko sailburuordearen 2016ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten da eta Aludium Transformación de Productos SLUri emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzen eta ordezten da, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udal-mugartean aluminioa galdatu dezan.

2016ko ekainaren 30ean, Batzordearen 2016ko ekainaren 13ko 2016/1032 Betearazpen-erabakia (EB) argitaratu zen. Erabaki haren bidez, eskuragarri dauden teknika onenei buruzko konklusioak ezartzen ziren, Metal ez-ferrosoen industrietarako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/UE Jarraibidearen arabera.

2016ko uztailaren 1ean, Aludium Transformación de Productos SLUk gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, 2016ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren aurka.

2016ko uztailaren 5ean, Aludium Transformación de Productos SLUk aldaketa bat aurkeztu zuen: HR16 suberaketa-labe berri bat ezartzea. Aldaketa hura ingurumen-organoak ez zuen funtsezkotzat jo.

2016ko abuztuaren 5ean, Aludium Transformación de Productos SLUk ingurumen-organo honi ingurumen-baimen bateratua emateko eskatu zion, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin ondoren, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoari jarraikiz, Amorebieta-Etxanoko instalazioan 3. galdatze-taldea handitzeko. Eskabidearekin batera, honako dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

– Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, ingurumen-baimen bateratua lortzeko eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko.

– A agiria. Isilpekoa.

– Laburpen ez-teknikoa.

2016ko azaroaren 22an, ingurumen-organoak jakinarazi zion Aludium Transformación de Productos SLUri eskabideak ez zituela betetzen izapidetzeko onartzeko eskakizun guztiak, azaldu zion zer egin behar zuen eskabidea osatzeko, 15 eguneko epea eman zion akatsak zuzentzeko eta ohartarazi zion akatsak zuzentzen ez bazituen eskabideari uko egiten ziola joko zuela.

2016ko abenduaren 9an, Aludium Transformación de Productos SLUk aldeko hirigintza-txosten bat aurkeztu zuen, Amorebieta-Etxanoko Udalak egina.

2016ko abenduaren 31n, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua argitaratu zen, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko otsailaren 3ko Ebazpenaren bidez, deklaratzen da Aludium Transformación de Productos SLUk uko egin diola ingurumen-baimen bateratua lortzeko eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko aurkeztutako eskabideari, Aludium Transformación de Productos SLUren Amorebieta-Etxanoko instalazioan 3. galdatze-labea handitzeko baitzen, eta artxibatu egiten da espedientea, eskabidea bete ez zelakoan.

2017ko martxoaren 20an, Aludium Transformación de Productos SLUk adierazten du atzera egiten duela 2016ko uztailaren 1eko gora jotzeko errekurtsoan.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko apirilaren 3ko Aginduaren bidez, onartu egin zen Aludium Transformación de Productos SLUk 2017ko martxoaren 20an aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren atzera egitea.

2017ko apirilaren 10ean, Aludium Transformación de Productos SLUk, ingurumen-baimen bateratua lortu nahirik, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin ondoren, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 1/2016 Legean xedatutakoari jarraikiz, agiri bat egin bat aurkeztu zuen, Amorebieta-Etxanoko instalazioan 3. galdatze-taldea handitzeko proiekturako, eta agiri horrekin batera, honako dokumentazio hau ere aurkeztu zen:

– Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

– Laburpen ez-teknikoa.

– A agiria. Isilpekoa.

2017ko apirilaren 10ean, Aludium Transformación de Productos SLUk aldaketa bat aurkeztu zuen: txatarra biltegiratzeko kanpoaldeko gunea handitzea. Aldaketa hura ingurumen-organoak ez zuen funtsezkotzat jo.

2017ko maiatzaren 29an, Aludium Transformación de Productos SLUk jasotako dokumentazioa bidali zion Uraren Euskal Agentziari, eta aurkeztutako dokumentazioaren nahikotasun-txostena eskatu zion, eta nahikotzat joz gero, dokumentazio hori Kantauriko Konfederazio Hidrografikora bidaltzeko eskatzen zion, bere eskumenen barruan egoki irizten dituen oharren txosten-proposamen ulergarri batekin batera.

2017ko ekainaren 2an, Ingurumen Sailburuordetzari atxikitako zerbitzu teknikoek ikuskaritza-bisita bat egin zuten Aludium Transformación de Productos SLUren Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) instalazioetara, 2016ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren seigarren B atalean ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, eta 04431 akta egin zuten, bisitaren nondik norakoak jasotzen dituena.

Aurkeztutako dokumentazioaren askitasuna egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez, Aludium Transformación de Productos SLUk sustatutako proiektua jendaurrean jarri zen 30 laneguneko epean, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen hura, 2017ko ekainaren 22an. Mugakideei 2017ko ekainaren 14an egin zitzaien jakinarazpena. Era berean, espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren eskura ere egon zen, hain zuzen ere Amorebieta-Etxanoko Udaletxean, Ingurumen Sailburuordetzan eta Ingurumen Sailburuordetzaren Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan egon zen bitartean.

Jendaurreko informazioko izapidea bukaturik, ikusi da ez dela alegaziorik aurkeztu ez Ingurumen Sailburuordetzan, ez eta Ingurumen Sailburuordetzaren Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan ere.

2017ko abuztuaren 3an, Uraren Euskal Agentzian, Amorebieta-Etxanoko instalazioan ingurumen-baimen bateratua emateko aurkeztutako dokumentu bategina zuzentzeko eskaera bat jaso zen, Aludium Transformación de Productos SLUri igorri zitzaiona.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzak 2017ko abuztuaren 17an irizpena eskatu zien Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Kultura Sailari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari eta Amorebieta-Etxanoko Udalari.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluan xedatuta dagoena aplikatzeko, Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzak sustatzaileari jendaurrean jartzeko izapidearen emaitza igorri zion, 2017ko abuztuaren 7ko eta urriaren 10eko data zuelarik, eta eragindako administrazioei eta interesdunei kontsulta egin zien.

2017ko irailaren 8an, Aludium Transformación de Productos SLUk «Dokumentu Bateginaren I. Handitzea» aurkeztu zuen, 2017ko apirilaren 10eko datarekin aurkeztu ere.

2017ko irailaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostena jaso zen.

2017ko urriaren 2an, Amorebieta-Etxanoko Udalak Alkatearen 1151/2017 Dekretua bidali zuen, proiektuaren hirigintza-bideragarritasunari eta instalazio berrien aire-isurketei buruzko alegazioak onartzen zituena.

2017ko urriaren 4an, Uraren Euskal Agentziari «Dokumentu Bateginaren I. Handitzea» bidali zitzaion, Aludium Transformación de Productos SLUk aurkeztua.

Urriaren 11n, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren irizpena jaso zen. Amorebieta-Etxanoko Udalaren Alkatearen 1151/2017 Dekretua, ordea, urriaren 2an jaso zen.

2017ko azaroaren 13 eta 14an, sustatzaileak argibide gehigarriak aurkeztu zituen, inplikatutako administrazio publikoei eta interesdunei eskainitako entzunaldi-izapidean jasotako txostenen edukia ikusita, eta zegokien erakundeei bidali zitzaien.

2017ko abenduaren 1ean, Aludium Transformación de Productos SLUk idazki bat aurkeztu zuen non eskatzen baitzuen 3. galdatze-taldea handitzeko ez ziren aldaketak, proiektuan zeudenak, izapidetu zitezela funtsezkoak ez diren aldaketen gisa, izapide honetatik kanpo.

2017ko abenduaren 21ean, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikulua aplikatuta, Aludium Transformación de Productos SLUren esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.

2017ko abenduaren 21ean, Aludium Transformación de Productos SLUk idatzia igorri zuen, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako ebazpen-proposamena onartzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 9. artikuluak xedatzen duena betez, ingurumen-baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko.

Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 6. artikuluan xedatuarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak, zehazki, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueraren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, funtsezko aldaketa da Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko Aludium Transformación de Productos SLUren instalazioetan planteatzen den aldaketa.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 11. artikuluaren xedatuta dagoenaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak errazteko eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen legerian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Aludium Transformación de Productos SLUren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: ibilgura isurtzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera ur sanitarioak eta industriako hondakin urak isurtzeko baimena, atmosferara isurketak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak sortu eta kudeatzeari eta lurzoruaren eta lur azpiko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedura beste edozein administrazio-bitartekori gailenduko zaio herritarren ekintzetan, baldin eta ekintza horiek administrazio eskudunek ezar baditzakete, jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko.

Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da tokiko agintarientzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere.

Bestalde, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa aplikatu behar zaie legearen 1. eranskinean jasotako proiektuei.

Halaber, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bateginaren 11.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta autonomia-erkidegoko araudian ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia-erkidegoak horretarako eskumena badu.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen bateratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan, proiektuak ingurumenean izan ditzakeen eragin guztiak batera bildurik hartu dira kontuan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako ingurumen-preskripzioen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna zenbaterainokoa den. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen integratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Proposamen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo atalean, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak finkatzeko, eta ingurumena oro har ahalik eta gehien babesteko ustiapenari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki, Europako Batzordearen honako dokumentu hauen edukia kontuan hartu da: Galdaketa, BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» (2005eko maiatza); burdinarik gabeko metalurgia, «Reference Document on Best Available Techniques in the Non Ferrous Metals Industries» (2001eko abendua); «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» (2001eko abendua); Europako Batzordearen «Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage» (2006ko uztaila); Europako Batzordearen «Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Non-Ferrous Metals Industries» (2017). Gainera, funtsean aldatzeko egin den aldaketa-eskaeraren helburu diren aldaketa berriei dagokienez, kontuan hartu da Batzordearen 2016ko ekainaren 13ko 2016/1032 Betearazpen-erabakia, zeinaren bidez ezarri baitziren eskuragarri dauden teknika onenei buruzko konklusioak, Metal ez-ferrosoen industrietarako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/UE Jarraibidearen arabera.

Orain arte azaldu denaren arabera, espedienteko txostenak aztertu eta proiektuaren osotasunaren ingurumen-ebaluazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena sinatu zen, zeinetan jaso egin baitziren Aludium Transformación de Productos SLU enpresak sustatutako aldaketa-proiektuak bete beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaituta, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta ebazpen hau egin da.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, organo honek eskumena du ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen bateratua emateko.

Ikusi dira: 2017ko abenduaren 21eko Ebazpen-proposamena, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailarena; otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorra; abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen zuena; abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Horrez gain, aplikatu beharreko gainerako araudiak ere aintzat hartu dira, eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amorebieta-Etxano udalerrian Aludium Transformación de Productos SLU sustatzailearen instalazioetan 3. galdatze-taldea handitzeko ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egitea, ebazpen honen hirugarren eta laugarren ataletan ezarritako baldintzetan.

Jarduera hori Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasota dago: 4. taldea e) Metal ez-ferrosoak (metal preziatuak izan ezik), errekuperazio-produktuak barne hartuta (finketa, fundizio-hondarrak eta abar), galdatzeko instalazioak (aleazioa ere kontuan hartuta), egunean galdatze-gaitasun hau baldin badute: berunaren eta kadmioren kasuan, 4 tonatik gorakoa; eta gainerako metalen kasuan, berriz, 20 tonatik gorakoa, eguneko.

Bigarrena.– Aludium Transformación de Productos SLUri emandako ingurumen-baimena aldatu eta ordeztea (egoitza soziala: Ibarguren auzoa z.g., Amorebieta-Etxano; IFK: B-83727255). Baimen hura Amorebieta-Etxanoko udalerrian (Bizkaia) aluminioa galdatzeko eman zen, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, ebazpen honen 4. atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinaren kategorian sartuta dago: 2.5.b) Metal ez-ferrosoak, are aleazioak ere, galdatzea, eta berreskuratzen diren produktuak eta beste prozesu batzuk galdatze-ahalmen honekin: 4 tona berun edo kadmio baino gehiago egunean edo 20 tona baino gehiago gainerako metal guztietan, eguneko. Era berean aplikatu behar da lege horren 2.5.a) atala: «Mineralak, kontzentratuak edo bigarren mailako lehengaiak oinarri hartuta prozedura metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez metal ez-ferrosoak gordinean ekoizteko erabiltzen diren instalazioak».

Instalazioa hirigunetik kanpo dago, Amorebieta-Etxano udalerriko Zubieta industrialdetik oso hurbil. Lursailak 190.443 m2-ko azalera osoa dauka. Azalera horretatik 126.608 m2 urbanizatuta daude eta 69.512 m estalkipean daude.

Aldaketaren helburua hauxe da: 3. isurketa-putzua isurketa bakoitzeko 5 plaka (eta ez 2, orain arte bezala) isurtzeko edukiera duen putzu bihurtzea. Proiektuaren barruan, txatarra biltzeko gunea handitu beharra dago, ganbera askoko labe bat ezarri, azken belaunaldikoa, txatarra arrunta eta solteko txatarra galdatzen uzten duena; gainera, itxaroteko labearen ordez 65 t-ko labe bat jarri behar da eta isurketa-putzua eta erantsitako instalazioak handitu, behar diren neurrietara egokitzeko. Hauek dira 3. galdatze-taldea handitzean egingo diren aldaketa nagusiak:

1.– Ganbera askoko galdatze-labe bat ezartzea, 330 t/eguneko galdatze-ahalmena duena.

2.– 3. Galdatze-taldeko itxaroteko labearen ordez 65 t-ko ahalmena duen labe bat jartzea (HE3).

3.– Gasak tratatzeko instalazioa.

4.– Aldaketak isurketa-putzuan (isurketa bertikal bat 5 plakarentzat).

5.– Egoera berrira egokitzeko instalazio laguntzaileak moldatzea.

6.– Txatarren biltegi berriak moldatzea.

Gainera, baimena eskatzen da «aluminiozko zepak» hondakina hondakin arriskutsu moduan autokudeatzeko.

Aludium Transformación de Productos SLUn aluminioa eraldatzeko egiten den prozesua honako honetan datza: kanpotik datozen aluminiozko eta aluminio-aleaziozko xaflak galdatzea eta aluminio berreskuratua galdatzea, beroko eta hotzeko ijezketa-tratamendua jaso behar duten xaflak galdatzea. Hala, prozesuak fase hauek ditu:

1. prozesua.– Galdaketa.

1.1 azpiprozesua.– Labe birakarian galdatzea (4. galdatze-taldeko zati da).

Duplex erako galdatze-labetik datozen aluminiozko zepak, taldeko beste instalazio batzuetatik datozen zepak eta kanpotik datozen aluminiozko txatarrak 40 t-ko ahalmen nominala duen labe birakarian sartzen dira.

Labeak osagai hauek ditu: zama-makina, errekuntza-sistema (oxigenoaren zuzeneko ekarpena duen erregailua), ganbera nagusia eta leku-aldaketa mugikorreko kanala. Labea gas naturalezko erregailu batek berotzen du.

Metala urtuta dagoenean, labeko metal likidoa husten da; horretarako bi aukera daude:

a) Metala itxaroteko HE4 labera aldatzea.

b) Labeko atearen aurrean errail batzuen gainean muntatutako plataforma mugikor batean mugitzen diren solidotze-upeletan metala deskargatzea. Gerora, material hori plantako galdatze-labeetako edozeinetan galdatuko da.

Labean sortutako isurketak arazketa-sistemen bitartez atzitu eta tratatuko dira (zikloia, mahuka-iragazkia eta Sorbalit gehigarria injektatzeko sistema) atmosferara isuri aurretik.

1.2 azpiprozesua.– Galdaketako labeetan galdatzea.

Aluminiozko barneko muxarrakinak eta itzulerako gaiak eta taldeko beste fabrika batzuetako kanpokoak bereizita jaso eta biltegiratzen dira, aluminiozko osaeraren arabera.

Gero, material hori, labe birakariaren metal urtuarekin, duplex erako galdatze-labeetan sartzen da. Labe horien atalak galdatzeko labe bat eta itxaroteko labe bat dira.

Urteko prozesuan aleazio-elementuak gehitzen dira (Mg, Mn, Cu, etab...). Ganbera askoko galdatze-labe berriaz gain, duplex erako 4 galdatze-labe ere badaude. Horietan galdaketa egiten da, aluminiozko salda bat lortzen da eta hori itxaroteko labeetara (HE2, HE3 eta HE4) aldatzen da. Labe horietan salda hori galdatuta mantentzen eta homogeneizatzen da, maskorrean isuri arte. Labeak gas naturalezko erregailuekin berotzen dira.

Lehengaietan dauden ezpurutasunak zepa gisa desagerrarazten dira, eta zepa horiek labe birakarian autokudeatuko dira.

2. prozesua.– Isurketa.

Isurketan aluminiozko xaflak sortzen dira eta urarekin hozten dira. Isurketa egiteko aluminio urtua, itxaroteko labeetatik dator.

3. prozesua.– Fresaketa.

Isurketa-prozesua amaitu ondoren ateratzen diren xaflak zerratzen dira eta bi aldeetatik fresatzen dira, irregulartasunak eta egiturazko akatsak kentzeko. Fresatzeko eragiketa horretan aluminiozko txirbilak sortzen dira. Horien dimentsioa eta forma direla-eta, trinkotu egin behar dira galdaketako ekoizpen-prozesuan berrerabili ahal izateko.

4. prozesua.– Beroko ijezketa.

Beroko ijezketa egiteko, planta taldeko instalazioekin eta taldeko beste ekoizpen-zentro batzuetatik datozen xaflekin elikatzen da. Hasteko, aluminiozko xaflak berotzen dira, aluminioaren osaeraren arabera ezarritako tenperaturara iritsi arte. Xaflak berotzeko labeetan berotzen dira (hiru labe daude). Labe horien erregaia gas naturala da. Behar den tenperaturara heldutakoan, xaflak beroko ijezketa trenera bidaltzen dira. Bertan xaflaren lodiera murrizten da, eta bobinatan biltzen dira. Ijezketa egiten den bitartean zilindroak etengabe lubrifikatzen eta hozten dira, olio-emultsio bat erabiliz. Prozesu horretan sortzen den muxarrakina galdategian berriro galdatzen da.

5. prozesua.– Ijezketa hotzean.

Bigarren ijezketa bat da, lodiera bezeroak eskatutako parametroetara murrizteko. Etapa horretan bobinen tratamendu termikoa egiten da suberatzeko labeetan. Horri esker, ijezteko lodiera txikiak lortu ahal dira, baita bezeroak nahi duen metalurgia-egoera ere. Bobinen tratamendu termikoa (suberaketa) egiteko bi ijezkailu daude, baita hiru labe elektriko, eta gas naturala erabiltzen duten beste sei labe ere.

6. prozesua.– Akabera eta bidalketa.

Atal honetan bobinak desbobinatu, ebaki eta bidalketarako prestatu egiten dira, bezeroaren beharrizanen arabera (xaflak, bobinak, etab...). Prozesu horietan sortzen den muxarrakina galdategian berriro galdatzen da.

7. prozesua.– Zerbitzu orokorrak.

Prozesu honek lan osagarriak eta mantentze-lanak biltzen ditu, gainerako prozesuetan eta laborategiko eta bulegoko zenbait jardueratan erabiltzen diren ekipamenduak eta makinak barne hartuta.

Instalazioaren batezbesteko ekoizpena galdatutako 116.000 t-koa da urtean, labe birakaria martxan denean. 3 galdatze-taldearen handitzearekin aurreikusita dago galdatutako 58.000 t gehiago ekoitziko direla. Beraz, guztira 174.000 t ekoitziko dira urtean. Beroko ijezketa (arbastuak barne) ekoizteko urteko batezbesteko ahalmena 275.000 t izango da aurrerantzean ere. Arbastuen ekoizpena 75.000 t-koa da eta erdilanduena 200.000 t-koa. Elkarren segidako hiru txandatan egiten da lan, 350 egunez urtean. Txanda bakoitzak 8 ordu irauten du.

Ekoizpen-prozesurako erabilitako energia-baliabide nagusiak hauek dira: energia elektrikoa, xurgapen- eta iragazketa-sistemen kontsumorako (2.268.000 Kwh); galdatze-labea (2.376.000 Kwh); itxaroteko labea (3.300.000 Kwh) eta isurketa (792.000 Kwh); gas naturala, galdatze-laberako eta erregailuetarako (6.930.000 Nm³) eta itxaroteko laberako (700.000 Nm³) dena. Uste da energia elektrikoaren kontsumo osoa 8.736.000 Kwh-koa izango dela urtean, eta gas naturalarena, ordea, 7.630.000 Nm³-koa urtean.

Instalazioak kontsumorako sareko ura kontsumitzen du ur edangarri gisa, eta horrez gain ur sanitarioa, desionizazio-plantarako ekarpen-ura, emultsioaren ura/olioa bereizteko plantarako ekarpen-ura eta beste erabilera batzuetarako ura, adibidez, larrialdiko dutxetarako eta aire giroturako. Urteko kontsumoa 34.743 m3-koa da. Beste alde batetik, Ibaizabal ibaiaren ura atzitzen du; industria-ura deitzen den hori batez ere fabrikako makina eta ekipamendu batzuk eta besteak hozteko erabiltzen da (euri-ura ere erabiltzen dute), baina bazterreko erabilera bat ere badago, anodizatua garbitzeko upelean, xukatzeko ponpen probetan eta urontzien lurrunketetan. Gutxi gorabehera, urtean atzituko den ur kontsumoa 54.441 m3 izango da.

Instalazioan sortutako hondakin-urak anodizatze-saiakeren garbiketatik datozen industria-urak dira, malutatze eta dekantazio bidez tratatzen direnak, neutralizatutako erretxina desionizatzaileak birsortzeko urak eta iragazkien garbiketako urak. Horiek, ur sanitarioekin batera, udal kolektorera doaz.

Halaber, hozte-zirkuituak aldizka hustean urak sortzen dira, isurketa-puntu batetik Ibaizabal ibaira isurtzen direnak. Beste alde batetik, xukatzeko ponpen probetan erabilitako urak ere Ibaizabal ibaira isurtzen dira bi puntutan.

Beste alde batetik, gasolioa biltegiratzeko gunean kutsadura arrastaka eramaten duten euri-urak biltzen dira. Ur horiek Ibaizabal ibaira isurtzen dira hidrokarburoen banagailu batetik igaro ondoren (isurketaren puntua hozteko uren puntu berbera da). Bestalde, euri-ur garbitzat jotzen dira xaflen parkeko jariatze-urak, hidrokarburoen banagailutik igaro ondoren, baita txatar-parke berriko jariatze-urak ere, hidrokarburoen banagailutik igaro ondoren.

Instalazioan atmosferara isurketak egiten dituzten 44 foku daude. Horien artean 23 emisio-foku sistematikoak dira, eta 21 emisio-foku ez-sistematikoak.

Plantan sortzen diren hondakinik aipagarrienak, prozesu hauekin lotuta daude: labe birakariaren galdaketa-prozesuekin (gatz-zepak, keen tratamendurako instalazioko eta mahuka-iragazkiko hautsa), ijezketarekin (taladrinak, ur oliotsuak eta olio-emultsioak), anodizatzeko fabrikarekin (azido agortuak) eta makrografiarekin, isuriak araztearekin (lohiak), eta ekipamenduen mantentze-eta garbiketa-lanekin.

Proiektuak Teknika Erabilgarri Onentzat (TEO) jotzen diren instalazioak eta ekipamenduak ditu, erreferentziako agiri hauen arabera: «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» (2005eko maiatza); burdinarik gabeko metalurgia, «Reference Document on Best Available Techniques in the Non Ferrous Metals Industries» (2001eko abendua); «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» (2001eko abendua); Europako Batzordearen «Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage» (2006ko uztaila); Europako Batzordearen «Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Non-Ferrous Metals Industries» (2017).

(Ikus .PDF)

Gainera, funtsean aldatzeko egin den aldaketa-eskaeraren helburu diren aldaketa berrietan, 2016ko ekainaren 13ko 2016/1032 Betearazpen-erabakia betetzeko, zeinaren bidez ezarri baitziren eskuragarri dauden teknika onenei buruzko konklusioak, Metal ez-ferrosoen industrietarako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/UE Jarraibidearen arabera, haietatik konklusio hauek aplikatu behar dira: MTD1, MTD2, MTD3, MTD4, MTD5, MTD6, MTD7, MTD8, MTD9, MTD10, MTD11, MTD13, MTD14, MTD15, MTD16, MTD18, MTD19, MTD74, MTD75, MTD77, MTD78, MTD79, MTD81, MTD82, MTD83, MTD84, MTD85 eta MTD86.

Hirugarrena.– Aludium Transformación de Productos SLU sustatzailearen Amorebieta-Etxanoko instalazioetako 3. galdatze-taldearen handitzea prestatu eta muntatzeko honako baldintza eta betebehar hauek ezartzea:

A) Proiektua gauzatzen hasteko epea.

Proiektua gauzatzen hasteko epean, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluak aipatzen baitu, bi urtekoa izango da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Horretarako, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hilabete bat lehenago, noizko aurreikusten den proiektua gauzatzen hastea.

B) Instalazioa antolatzeko eta jartzeko baldintza orokorrak.

Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo ataletan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta. Ezin izango dira hasi aurkeztutako proiektuan agertzen ez den instalaziorik ezartzeko lanak, 3. galdatze-taldearen handitzea ez bada eta urei eragiten badie, arroako erakundeak txosten bat eman behar du-eta aurretik.

B.1.- Jarduketa-esparrua mugatzea.

a) Proiektuak adierazitako esparruan egingo dira obrak eta lurzoruaren okupazioa dakarten lan osagarriak. Esparru horretatik kanpo, ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa.

b) Aipatu esparrutik kanpo ustekabean gertatutako afektazioen kasuan, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak aplikatuko dira.

c) Obrarako sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko eta hondakinak aldi baterako metatzeko gunea ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan proiektatuko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko kontu horien mugaketa zehatza egingo da xehetasunezko kartografian. Muga hori obra-zuzendaritzak baimendu beharko du, eta, aldez aurretik, ebazpen honetako Tercero.B.9 atalean aipatzen den txostena egingo du Ingurumen Aholkularitzak.

B.2.– Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

a) Drainatze-sare naturalera ahalik eta hondakin fin gutxien isuriz egingo dira lanak. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatuko dira eta, hala badagokio, egingo dira, kutsa daitezkeen urak bertan biltzeko.

b) Obratako makinak gordetzeko azalera eta horren mantentze-lanak egiteko tokia drainatze-sare naturaletik bereiziko dira. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango dute, olioa eta erregaiak direla-eta lurzorua eta ura kutsa ez daitezen. Horretarako ezarritako gunetik kanpo, ez da baimenduko erregaia kargatu eta deskargatzea, olio aldatzea eta tailerreko jarduerak egitea.

B.3.– Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.

a) Eraikitzeko fasean, beharrezkoak diren obrarako jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lan orokorrei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

b) Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta soinu-igorpenei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara; eta bereziki egokitu beharko dira, hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak eta arau osagarriek ezarritakora.

B.4.– Hauts-isurtzeak gutxitzeko neurriak.

a) Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza egingo da, bai obrek eragindako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Sistema bat eduki beharko da aldi baterako hutsik dauden pistak eta inguruak ureztatzeko.

b) Ibilgailuak garbitzeko elementuak jarriko dira obra-guneen irteeran. Gailu horien ezaugarriak eta kokaleku zehatza eta bildutako uren kudeaketa ebazpen honen hirugarrena.B.10 puntuak aipatzen duen agirian jaso beharko dira.

B.5.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, hau da, obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak, Hondakinei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu behar dira, hau da: aurrea hartu, berrerabiltzeko prestatu, birziklatu eta balorizatu beste modu batzuetan, balorizazio energetikoa barne hartuta. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela.

b) Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

Aipatu 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko du oinarrizko proiektuetan eta obra gauzatzeko proiektuetan; azterlan horrek, I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

Bestalde, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako eskakizunak betetzeaz gain, plan bat prestatuko du kontratistak, obrako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakin eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

c) Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

Jardueraren soberakinak betelanetarako erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete beharko dituzte betegarri horiek.

Alde horretatik, soberakinak betelanetan edo lurrak prestatzeko lanetan erabiltzeko, ezinbestekoa izango da materialen kutsatzaile-edukia txikiagoa izatea A ebaluazioko balio adierazleak baino –lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean daude jasota–.

d) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte; ontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

Aipatu edukigailuak edo ontziak argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira, bai eta indarreko araudiaren arabera ere.

e) Sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.

Olio erabiliak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak jasotzen dituen arte, sakonune edo segurtasun-sistema batean gordetako andeletan egingo da, biltegi nagusia apurtuz edo galduz gero olioa sakabanatzea saihesteko.

f) Hondakinak kudeatzeko araudia errazago bete ahal izateko, hainbat lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregaiak eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

g) Aurrekoaren ildotik, gune espezifiko bat prestatuko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak –olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar– aldi baterako gordeko dituzten instalazio estaliak; horietatik bereizita, edukiontzi espezifikoak jarriko dira hondakin ez-arriskutsuentzat eta geldoentzat. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, balizko isurketen edo lurrunketen ondorioz edukia ez galtzeko. Orobat, obrak egiten ari diren bitartean sortzen diren hondakinak biltzeko elementu estankoak (bidoiak eta abar) instalatu behar dira; elementuok hondakin motaren arabera bereizi behar dira. Gero, hondakinok aipatutako gune garbira eramango dira.

h) Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten ulergarri bat egin beharko da, eta indarreko legedian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak txosten horretan sartu beharko dira.

B.6.- Hondeaketa-lanetarako eta lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko hartuko diren neurriak.

Aludium Transformación de Productos SLUk proposatutako instalazioa ezarriko den lurzatian lurzorua kutsa dezaketen jarduerak gauzatu dira. Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.5 artikuluari jarraikiz, hondeatzekoak diren materialen karakterizazioa egingo da gaika hondeatzeko plan baten arabera. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plana, betetzen hasi aurretik.

Aurrekoa baztertu gabe, instalazioa ezarriko den lursailetik kanpora eramatea aurreikusten den hondeatutako materialei dagokienez neurri hauek hartu beharko dira:

Hondeatu beharreko material guztiak hondakin gisa karakterizatu beharko dira, bi helbururekin: egon daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzea, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehaztea. Materialen bereizte egokia kontuan hartuko da, kutsadura desberdinei lotutako geruzak nahas ez daitezen.

Materialak hondakindegietan biltegiratzea badago aurreikusita, karakterizazioa hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatua izango da. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak zabortegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori espero daitekeen kutsaduraren heterogenotasunaren eta homogeneotasunaren arabera aldatu ahal izango da. Hartara, lagin konposatu bakoitzaren erreferentziazko bolumena 500 m3-tik gorakoa izan ahalko da, afekzio homogeneoa aurreikusten bada, eta 500 m3-tik beherakoa, afekzio heterogeneoa aurreikusiz gero.

Kutsatzaileak dituztela detektatu zaien materialak ebakuatu baino lehen, materialentzat aurreikusitako norako zehatzari buruzko informazioa bidali behar zaio ingurumen-organo honi, berariaz baimendutako kudeatzaileak egindako tratamendu-kontratu egokiaren kopiarekin batera.

Aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalarekin pareka daitekeen substratu harritsu meteorizatua bada, atal honetan gainerako hondeaketa-materialetarako aurreikusitako neurri berak aplikatu ahal izango dira.

Aurreikusitako hondeaketa-prozesuan lurpeko ura dagoela detektatzen bada, berehala karakterizatu eta kudeatu edo isuri egin beharko da, eta kasu horretan tratamendu-kontratu egokia izan beharko da, edo, bestela, isurtzeko baimen egokia, eta kasu bakoitzean ezarritako eskakizunak bete egin beharko dira.

Hondeatze-lanen ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko ere, ebazpen honen hirugarrena.B.5 atalean jasotako neurriak aplikatu beharko dira.

Langile guztien laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko, hondeaketa-lanetan zehar, erakundeak bete eta betearazi beharko ditu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko xedapenak, bai eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren bestelako xedapenak ere.

B.7.– Kultura-ondarea babesteko neurriak.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatua betetzea baztertu gabe, obrak egiterakoan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari; gero, berak erabakiko du zer neurri ezarri.

B.8.– Garbiketa eta obraren akabera.

Behin lanak amaituta, garbiketa-kanpaina sakona egingo da, proiektuaren eraginaren mende egon den esparru osoan lan-hondakinik ez uzteko.

B.9.– Ingurumen-aholkularitza.

Obrak amaitu arte eta obra horren bermeak dirauen arte, ingurumen gaietan, kultura-ondarearen zaingoan eta neurri babesle eta zuzentzaileetan, aholkularitza gaitua eduki beharko du obraren zuzendaritzak, ingurumen-inpaktuaren azterketako zehaztapenen arabera. Lanen Zuzendaritzak ebazpenik eman behar badu baldintza-agiriak horrelako gaien inguruan esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, aholkulariek txosten bat egingo dute aurrez.

B.10.– Lan-programaren diseinua.

Kontratistak ekintza-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira. Obra zuzendaritzak espresuki onetsi beharko ditu eta lanak burutzeko programan txertatuko dira. Hauek dira agiriak:

a) Kokapenari buruzko xehetasunak eta kontratistaren instalazioen guneak eta hondakinak aldi baterako biltegiratzekoak, ebazpen honen hirugarren.B.1 eta hirugarren.B.5 ataletan aurreikusitakoaren arabera.

b) Ur-eroanbideen sareen eta solido esekiak atxikitzeko ebazpen honen hirugarren.B.2 atalean aurreikusitako gailuen xehetasunak eta kokapena.

c) Ebazpen honen hirugarren.B.4 atalean aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

d) Obretan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa-plana, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

B.11.– Lanen garapenean jardunbide egokiak kontrolatzea.

Obrak egin bitartean jardunbide egokiak egiten direla kontrolatuko da, eta arreta berezia jarriko zaie eragindako eremuari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko elementuen funtzionamenduari, egiten den hautsari eta zaratari, eta ebazpen honetan adierazitako gainerako alderdiei.

B.12.– Obra-amaierako txostena.

Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, obrak egin bitartean sortutako gorabeheren berri emango da, eta ebazpen honetan jasotako babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-organoak hondakinak ondo kudeatzeko eskatutako neurriak noraino bete diren adieraziko da.

Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua garatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira, ingurumenean duten eragina kontuan hartuta. Halaber, eraikuntza-fasean ingurumen-arloan eginiko behaketa-programaren emaitzak eta hondeaketa-materialen erabilera zehatza dokumentatu behar dira, material horien kuantifikazio eta ezaugarriei buruzko datuak barne hartuta.

Laugarrena.– Aludium Transformación de Productos SLU enpresak Amorebieta-Etxanoko udalerrian sustatutako aluminioaren galdaketa egiteko jarduera ustiatzeko, honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila euroko (600.000) zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo haien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera.

B) Aldaketarik badago Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Aludium Transformación de Productos SLUk Ingurumen Sailburuordetzari emandako datuetan, enpresa horrek berak emango du aldaketa horien berri.

C) Neurri babesleak eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

C.1.– Hondakin ez-arriskutsuak hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Aludium Transformación de Productos SLUk balorizatuko ditu hondakin ez-arriskutsuak, aluminioa biltegiratuz eta berreskuratuz eta «aluminiozko zepak» hondakin arriskutsua autokudeatuz (R4 eta R13 kudeaketa-jarduerak).

Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak ondorengo zenbakietan zehazten dira; atal horietan, era berean, hondakinak behar bezala kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen dira.

Biltegiratzeko gehieneko edukiera 2.404 m2-ko azalera da hondakin ez-arriskutsuak biltegiratzeko. Azalera horretatik 234 m2 plantan autokudeatuko diren aluminiozko zepak biltegiratzeko erabiliko dira.

Lantegian tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskabidea bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, horrek onets dezan, eta, behar izanez gero, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

Hondakin jakin bat onar daitekeela egiaztatu ondoren, Aludium Transformación de Productos SLUk dokumentu horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarrita.

C.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

Aludium Transformación de Productos SLUk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin ez-arriskutsuak tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko).

(Ikus .PDF)

Halaber, ekoizpen-prozesuan sortutako hondakin arriskutsu hauen autokudeaketa egingo da:

(Ikus .PDF)

Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin-mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

Hondakinak beste autonomia erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

C.1.2.– Hondakin ez-arriskutsuen sarrera kontrolatzea.

Balorazioa egiteko, plantara iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, bermatzeko ezen ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla plantan.

Kontrol horretan, Ingurumen Sailburuordetza honek onartutako tratamendu-kontratuan ezarritako egiaztapena egin beharko da. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, eta ebazpen honetako laugarren.C.4 atalean ezartzen dena betetzea.

Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

C.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da ez dadin gertatu zehaztugabeko edo kontrolik gabeko isuririk, edo, bestela, isuriok ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, garrantzitsua izango da ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere.

C.1.4.– Jasotako hondakinen biltegiratzea.

Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea.

Balorizatu beharreko «aluminiozko zepak» hondakin arriskutsuak gordetzeko gehienezko denbora sei hilekoa izango da.

Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru estankoak izan behar dituzte, aurreikusitako karga guztiak jasateko eta horien isuri edo ihesei eusteko gaitasunarekin. Hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako biltegiratze-gune bereiziak izango dira.

Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

Prozesuan sortutako zepak biltegiratzeko parkea egitura estali baten azpian prestatuko da.

Hautsezko hondakinak eta soltean jasotakoak nabearen barruan gorde beharko dira, multzotan edo gelaxketan, harik eta tratatzen diren arte.

C.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Aludium Transformación de Productos SLUk fitxategi kronologiko bat izan beharko du, formatu fisikoan edo telematikoan. Fitxategi horretan, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, destinoa eta tratamendu-metodoa, eta, hala badagokio, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken destinoa eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 41. artikuluarekin bat etorriz.

C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, dela inportatu beharreko hondakinak dela inportatutako hondakinak balorizatzeko edo deuseztatzeko tratamenduaren ondoren helmugako instalazioan lortutako korronte esanguratsuren bat zabortegian ezabatzea aurreikusten bada, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean zehazten diren hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

C.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.2.1.– Baldintza orokorrak.

Aludium Transformación de Productos SLUren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.

Instalazioaren titularrek 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzekoa).

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri baterako baimena ematen ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

C.2.2.– Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogazioa.

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Instalazioan, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

(Ikus .PDF)

C.2.3.– Fokuak identifikatzea.

Aludium Transformación de Productos SLUren instalazioak honako foku hauek ditu:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupena orokorrean hartuta lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, isurketa-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da inguruabar hori.

C.2.4.– Isurpenen muga-balioak.

Isuri atmosferikoek isurtzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da lantegia:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(1) Laginketa-aldiko batezbesteko gisa.

(2) Laginketa-aldiko batezbesteko edo eguneko batezbesteko gisa.

(3) Gutxienez sei ordu irauten duen laginketa-aldiko batezbesteko gisa.

(4) Laginketa-aldiko batezbesteko edo eguneko batezbesteko gisa. Kloroa duten produktu kimikoez egindako finketarako, NEA-MET direlakoak klorazioko batezbesteko kontzentrazioari buruzkoak dira.

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak ezartzen duena beteko da. Mugako isurketa-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio.

C.2.5.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo laugarrena.C.2.3 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte sekzioak, neurketa-guneak, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasunak, segurtasunak eta fokuen zerbitzuek.

Isurketa barreiatuak ahalik eta txikienak izan daitezen, isurpenak hartzeko, kanporatzeko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzena egingo da, eta instalazioak garbitzeko lanak egunero eta astero egingo dira. Era berean, jardunbide egokien sistema bat jarriko da, kanpoko ateak itxita edukitzea eta eremuen arteko isolamendu ona izatea ziurtatuko duena, bai eta isurpen lausoak gutxituko dituzten beste jardunbide batzuk ere.

C.3.– Isurketak egiteko baldintzak.

Isurketak egiteko baldintzak beherago datoz azalduta, hargatik eragotzi gabe arroako erakundeak aurkeztutako proiektuan dauden instalazioetarako har litzakeen ebazpenak, baldin eta 3. galdatze-taldearen handitzearekin zerikusirik ez badute eta urei eragiten badiete.

C.3.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isuria sortzen duen jarduera-mota nagusia: aluminioaren ekoizpena eta bigarren eraldaketa.

Jarduera taldea: metala.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-27.42.

(Ikus .PDF)

C.3.2.– Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

–1. isuria: industria-urak eta ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

– 2. isuria: urontzien eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak.

(Ikus .PDF)

– 3. isuria: xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka, 1, 2, 3 eta 4 zenbakidun putzuak.

(Ikus .PDF)

Uholdeen aurkako xukatze-ponpen probek sorrarazitako isurketak ingurumen-baimen bateratuaren prozeduran aurkeztutako eta baliozkotutako informazioaren arabera egingo dira. Isurketa horiek gehienez 4 minutu iraungo dute.

– 4. isuria: gasolioa biltegiratzeko eremuko euri-urak.

(Ikus .PDF)

C.3.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Ondorengo zerrendan ageri dira isurien kutsadura-parametro bereizgarriak, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioarekin:

a) 1. isuria: industria-urak.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko kolektorean isurtzeko erregelamenduan jasotako mugak eta baldintzak bete beharko ditu, erakunde horrek ondo deritzon zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin.

b) 2. isuria: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak.

(Ikus .PDF)

Tenperatura: ibilguan 3.º C-tik beherako gehikuntza.

c) 3. isuria: xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka, 1, 2, 3 eta 4 zenbakidun putzuak.

(Ikus .PDF)

d) 4. isuria: gasolioa biltegiratzeko eremuko euri-urak.

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, aipatutako kalitate-helburuak isurketaren ondorioz urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek ez du onartzen baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantziak isurtzea, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia onartzen duena.

Hozte-zirkuituak husteko protokoloa arauketa egoki baten bitartez zehaztu eta bermatu behar da, eta hauxe izango da:

1.– Husteko gutxieneko denbora: 24 ordu.

2.– Hondar-kloro askea, erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab. ezabatzea, eta zuzeneko in situ kontrol analitikoa, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.

3.– Putzuaren hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, lohi horiek isurtzea derrigorrez saihestu behar baita.

Ezkutuko purgaketa izango liratekeen terrazen, gordailuen eta abarren gainezkabideen isurketak ez dira baimenduko. Halako isurketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko da, eta dagokion isurketa-baimena eskatu.

C.3.4.– Arazteko instalazioak.

Hondakin-urak arazteko instalazioak edo neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztu dituen eta espedientean jasota dauden agirietara egokituko dira. Funtsean, honako jarduketa hauek egingo dira:

1. isuria: industria-urak:

– 1 m3-ko edukierako arazteko sistema fisiko-kimikoa anodizatze-urak tratatzeko, polielektrolitoa duen malutatzailea, sodio hidroxidoa edo azido sulfurikoa erabiliz pH doitze bat, eta ondoren dekantazio bat dituena.

– Neutralizazio-putzua, irabiatzea eta 25 m3-ko edukierako pH neurgailua dituena erretxinak birsortzeko prozesuko hondakin-urak tratatzeko.

4. isuria: gasolioa biltegiratzeko eremuko euri-urak:

– 1,8 m3-ko edukierako hidrokarburo-bereizgailu bertikala.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Aludium Transformación de Productos SLU enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

C.3.5.- Ebakuazio-instalazioak.

Aurkeztutako agirien arabera, isuriak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako, eta isurien lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu kutxatila horrek. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

1. isuria: industria-urak eta ur sanitarioak.

– pH-neurgailua.

– Emari-neurgailua.

2. isuria: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak.

– Ponpen funtzionamendu-orduen kontagailua.

– Test kolorimetrikoa kloroa neurtzeko.

4. isuria: gasolioa biltegiratzeko estazioko jariatze-urak:

– Emari-neurgailua.

C.3.6.– Isurien Kontrol-kanona.

Urtez urte isuriak kontrolatzeko kanonaren behin behiko likidazioa egiteko, Uren Legearen testu bateginaren 113. artikuluari eta Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduko 291. artikuluari erreparatuko zaie, eta, zehazki, baimendutako isuri-bolumena bider isuri-kontroleko unitate-prezioa eragiketa egin beharko da, formula hau betez:

(IKK): Isurketa-kanona= V x Pu

Pu = Pb x Cm

Cm = C2 x C3 x C4

Non:

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3 urtean).

Pu = Isuriaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isuriaren izaeraren arabera.

Cm = Isuriaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

2. isuria: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak:

(Ikus .PDF)

Km = 1,28 x 0,5 x 1,25 = 0,80000.

Pu = 0,80000 x 0,04207 = 0,033656 euro/m3

Isurien Kontrol Kanona = 0,033656 x 3.260 = 109,72 euro urtean.

3. isuria: xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka, 1, 2, 3 eta 4 zenbakidun putzuak.

(Ikus .PDF)

Km = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,62500.

Pu = 0,625000 x 0,04207 = 0,026294 euro/m3

Isurien Kontrol Kanona = 0,026294 x 13.800 = 362,86 euro urtean.

4. isuria: Gasolioa biltegiratzeko eremuko euri-urak:

(Ikus .PDF)

Km = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,625000

Pu = 0,625000 x 0,04207 = 0,026294 euro/m3

Isurien Kontrol Kanona = 0,026294 x 70 = 1,84 euro urtean

Isurketen Kontrol Kanona = 109,72 + 362,86 + 1,84 = 474,42 euro/urte

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurketen baldintzak edo isurketen kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurketen kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Isurketen Kontrol Kanona autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (TRLA 113.7 art.).

C.4.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, ezinbesteko baldintza izango da kudeatzaile baimendu horrek egindako tratamendu-kontratua edukitzea. Kontratuan hondakina onartzeko baldintzak zehaztuko dira, hala nola hondakinen zehaztapenak, garraiorako baldintzak eta, aparteko gorabeherak daudenean, aldeei dagozkien betebeharrak; gainera, tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak eta dagokion administrazio-baimenera egokitzen dela egiaztatu beharko dira. Kontratu hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, hala badagokio, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Amorebieta-Etxanoko Udalean.

Artxibategi batean honako hauek jasoko dira kronologikoki: hondakin guztien kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, 180/2015 Errege Dekretua (Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena) eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta matxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.

C.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

1. prozesua: «Aluminio-galdeketa».

1. hondakina: «Produktu kimiko inorganikoak».

Identifikazioa: A80547284/487820/1/1.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C23-24.

Arrisku-ezaugarriak: H6.

EHZ: 160507.–

Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.

Metal urtuan ezpurutasunak kentzeko gatzen injekziorako instalazioan sortzen da. Estalkipean biltegiratzen dira edukiontzi espezifiko batean, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

2. hondakina: «Gatz-zepa».

Identifikazioa: A80547284/487820/1/2.

Destinoko eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C24-31.

Arrisku-ezaugarriak: H12.

EHZ: 100308.

Urtean sortutako kantitatea: 17.412 t.

Halakoak sortzen dira galdatzeko labe tradizionaletan zepak berreskuratzeko prozesuaren ondorioz, baita aluminioak labean prozesatutako materialetan duen berreskuratze-errendimendua hobetzeko txatar lakatua eta labe birakarian erabilitako gatzak galdatzearen ondorioz ere. Edukiontzietan bilduko da, gerora kanpoaldean tratatzeko.

3. hondakina: «Aluminiozko zepak/aparrak».

Identifikazioa: A80547284/487820/1/3.

Destinoko eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C24.

Arrisku-ezaugarria(k): H12.

EHZ: 100315.

Urtean sortutako kantitatea: 15.500 t.

Galdatzeko labeetan sortzen dira, labe birakarian sartuta autokudeatzen dira, atal honetako o) letran ezarritakoari jarraikiz.

2. prozesua: «Beroko Ijezketa».

1. hondakina: «Ijezteko olio-emultsioa».

Identifikazioa: A80547284/487820/2/1.

Destinoko eragiketaren kodea: R9.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H6-14.

EHZ: 130802.

Urtean sortutako kantitatea: 472,93 tona.

Beroko ijezketaren hozte- eta lubrifikatze-azpiprozesuan sortzen dira, eta nabearen barnealdean dauden andel finkoetan biltzen dira. Badago fase urtsua lurruntzeko instalazio bat olio eta ur-emultsioak minimizatzeko.

2. hondakina: «Artezteko makinako txirbilak».

Identifikazioa: A80547284/487820/2/2.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H5-14.

EHZ: 120120.

Urtean sortutako kantitatea: 14,72 tona.

Ijezteko zilindroak artezteko azpiprozesuan sortzen dira eta artezketa-pabiloiko edukiontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

3. prozesua: «Hotzeko Ijezketa».

1. hondakina: «Ureztatzeko olioa».

Identifikazioa: A80547284/487820/3/1.

Destinoko eragiketaren kodea: R9.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H5-6.

EHZ: 120107.

Urtean sortutako kantitatea: 71,74 tona.

Ureztatzeko azpiprozesuan sortzen dira eta artezketa-plantaren ondoan dagoen andel batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

2. hondakina: «Lur iragazleak».

Identifikazioa: A80547284/487820/3/2.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H5-14.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 107,82 tona.

Ureztatzeko olioa iragazteko azpiprozesuan sortzen dira eta Garbigunearen ondoko berariazko edukiontzi batean biltegiratzen dira (estalita) kudeatzaile baimenduari igorri arte.

4. prozesua: «Anodizazio-planta».

1. hondakina: «Aluminatoak eta karbonatoak».

Identifikazioa: A80547284/487820/4/1.

Destinoko eragiketaren kodea: D9.

Osagai arriskutsuak: C24.

Arrisku-ezaugarriak: H8.

EHZ: 110107.

Urtean sortutako kantitatea: 4,32 tona.

Anodizatzeko instalazioko desugertzeko eta deskoipeztatzeko azpiprozesuetan sortzen da eta kubetetatik zuzenean biltzen du kudeatzaile baimenduak.

5. prozesua: «Plaken makrografia».

1. hondakina: «Azido agortuak».

Identifikazioa: A80547284/487820/5/1.

Destinoko eragiketaren kodea: D9.

Osagai arriskutsuak: C23.

Arrisku-ezaugarriak: H8.

EHZ: 110106.

Urtean sortutako kantitatea: 21,24 tona.

Aluminiozko plaken egitura errebelatzeko azpiprozesuan sortzen diren makrografiako azidoak barne daude, eta kubeta duten andeletan biltegiratzen dira makrografia-plantan, kudeatzaile baimenduari igorri arte.

7. prozesua: «Mantentze-lana eta Zerbitzu Orokorrak».

1. hondakina: «Erabilitako olioa».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/1.

Destinoko eragiketaren kodea: R9.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H5-6.

EHZ: 130208.

Urtean sortutako kantitatea: 17,28 tona.

Makinen mantentze-lanetan sortzen da eta kudeatzaile baimenduak biltzen du.

2. hondakina: «Taladrinak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/2.

Destinoko eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H14.

EHZ: 120109.

Urtean sortutako kantitatea: 11,84 tona.

Taladrina erabilia erretiratzean sortzen dira. Kudeatzaile baimenduak biltzen du.

3. hondakina: «Ur oliotsuak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/3.

Destinoko eragiketaren kodea: D9-R1.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H14.

EHZ: 120302.

Urtean sortutako kantitatea: 112,98 tona.

Laino-iragazkiak, bero-trukagailuen zeramikazko ohantzeak eta motorrak garbitzeko azpiprozesuan sortzen dira eta T nabeko kanpoko andel batean biltegiratzen dira.

4. hondakina: «Bateriak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/4.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C18-23.

Arrisku-ezaugarriak: H8.

EHZ: 160601.

Urtean sortutako kantitatea: 1,4 tona.

Eskorga jasotzaileen mantentze-lanen azpiprozesuan sortzen dira eta garajeko berariazko edukiontzi batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

5. hondakina: «Pilak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/5.

EHZ: 200133.

Destinoko eragiketaren kodea: R13-4.

Osagai arriskutsuak: C11-16.

Arrisku-ezaugarriak: H6.

Urtean sortutako kantitatea: 0,03 tona.

Edukiontzi espezifiko batean biltzen dira, biltegi orokorrean.

6. hondakina: «Fluoreszenteak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/6.

Destinoko eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarriak: H6.

EHZ: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: 0,72 tona.

Lanparak birjartzean sortzen da eta Garbiguneko edukiontzi espezifiko batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

7. hondakina: «Plastikozko ontziak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/7.

Destinoko eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C41-51.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 1,75 tona.

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira eta Garbiguneko plastikozko ontzietarako kaioletan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

8. hondakina: «Metalezko bidoiak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/8.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41-51.

Arrisku-ezaugarriak: H5-14.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 2,16 tona.

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira, eta kudeatzaile baimenduari igorri arte biltegiratzen dira.

9. hondakina: «Metalezko ontziak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/9.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41-51.

Arrisku-ezaugarriak: H5-14.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 0,47 tona.

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira eta Garbiguneko metalezko ontzietarako kaioletan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

10. hondakina: «II. motako hondakin biosanitarioak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/10.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C35.

Arrisku-ezaugarriak: H9.

EHZ: 180103.

Urtean sortutako kantitatea: 0,01 tona.

Osasun-zerbitzuaren azpiprozesuan sortzen dira eta Osasun Zerbitzuko ontzi espezifikoan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

11. hondakina: «Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/11.

Destinoko eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C6-18.

Arrisku-ezaugarriak: H6-14.

EHZ: 160213.

Urtean sortutako kantitatea: 0,72 tona.

Ekipamendu elektriko eta elektronikoak birjartzean sortzen dira eta ontzi espezifikoetan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

12. hondakina: «Aerosol erabilien hondakinak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/12.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41.

Arrisku-ezaugarriak: H3b-5.

EHZ: 160504.

Urtean sortutako kantitatea: 0,05 tona.

Lubrifikatzaileak, disolbatzaileak eta korrosio-kontrako produktuak zituzten aerosol-ontziak biltzean sortzen dira eta ontzi espezifikoan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

13. hondakina: «Koipe lodia».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/13.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 120112.

Urtean sortutako kantitatea: 0,33 tona.

Makinetan lubrifikatzaile gisa erabilitako koipea garbitzean sortzen da eta estalkipeko edukiontzi batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

14. hondakina: «Urontziaren garbiketako hondakin-ura».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/14.

Destinoko eragiketaren kodea: D9.

Osagai arriskutsuak: C24.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 190813.

Urtean sortutako kantitatea: 58,2 tona.

Araztegia eta bildutako urak biltegiratzeko urontzia garbitzean sortzen da eta sortzen den lekutik biltzen du zisterna-kamioi batek kudeatzaile baimenduari igortzeko.

15. hondakina: «Amiantoa duten eraikuntza-materialak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/15.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C25.

Arrisku-ezaugarriak: H7.

EHZ: 170605.

Urtean sortutako kantitatea: 3,26 tona.

Amiantoarekin eraiki ziren eraikuntza-elementu zaharrak eraistean sortzen dira eta edukiontzi espezifikoan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

16. hondakina: «CFCak eta gainerako hozteko gasak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/16.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C42.

Arrisku-ezaugarriak: H14.

EHZ: 160504.

Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Hozteko ekipamenduak erretiratzeko beharrizanarengatik edo ekipamendu horien mantentze-lanarengatik sortzen dira. Estalkipean biltegiratzen dira, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

17. hondakina: «Beste ontzi batzuk».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/17.

Destinoko eragiketaren kodea: R13/D15.

Osagai arriskutsuak: C24.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: aldakorra.

Ontzi erabiliak biltzeko eragiketetan sortzen dira. Estalkipean biltegiratzen dira kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

18. hondakina: «Xurgatzaileak-material kutsatuak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/18.

Destinoko eragiketaren kodea: R13/D15.

Osagai arriskutsuak: C24.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: aldakorra.

Mantentze-lanetan sortzen dira. Edukiontzi espezifiko batean biltegiratzen dira, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

19. hondakina: «Pintura».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/19.

Destinoko eragiketaren kodea: R13/D15.

Osagai arriskutsuak: C41-C3B.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 080113.

Urtean sortutako kantitatea: aldakorra.

Instalazioen atontze-lanetan sortzen dira. Edukiontzi espezifiko batean biltegiratzen dira, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

20. hondakina: «Apar-sortzailea».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/20.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C24.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 200129.

Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

Suteen kontrolerako instalazioen mantentze-lanetan sortzen dira. Estalkipean biltegiratzen dira edukiontzi espezifiko batean, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

21. hondakina: «Hidrokarburoak dituzten hondakinak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/20.

Destinoko eragiketaren kodea: D9.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 160708.

Urtean sortutako kantitatea: 5t.

Garbiketa-lanetan eta mantentze orokorreko lanetan sortzen da. Estalkipean biltegiratzen dira kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

8. prozesua: «Makinen eta Ekipamenduen Garbiketa».

1. hondakina: «Disolbatzaile halogenatuak».

Identifikazioa: A80547284/487820/8/1.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C40.

Arrisku-ezaugarriak: H6.

EHZ: 140602.

Urtean sortutako kantitatea: 0,03 tona.

Laborategian sortzen dira eta kubeta gaineko bidoi batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

2. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatuak».

Identifikazioa: A80547284/487820/8/2.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41-43.

Arrisku-ezaugarriak: H3b-5.

EHZ: 140603.

Urtean sortutako kantitatea: 4,19 tona.

Olioz eta koipez bustitako metalezko piezak garbitzean sortzen dira eta kubetako bidoian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

3. hondakina: «Olioa eta koipea duten trapuak eta kotoiak».

Identifikazioa: A80547284/487820/8/3.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C41-51.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 13,82 tona.

Garbiketan eta mantentze-lan orokorretan sortzen dira eta edukiontzi espezifikoan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

9. prozesua: «Laborategia».

1. hondakina: «Laborategiko hondakinak».

Identifikazioa: A80547284/487820/9/1.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C23-24-41.

Arrisku-ezaugarriak: H6-8.

EHZ: 160506.

Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

Laborategiko saiakuntza eta analisietan sortzen dira eta garbigunean biltegiratzen dira.

2. hondakina: «Laborategiko erreaktiboak izan dituzten beirazko ontziak».

Identifikazioa: A80547284/487820/9/2.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C23-24-41.

Arrisku-ezaugarriak: H14.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 60 kg.

Kubetako 60 litroko bidoietan biltegiratzen dira, kudeatzaile baimenduari igorri arte.

10. prozesua: «Gas efluenteak araztea».

1. hondakina: «Keen araztegiaren instalazioko mahuka-iragazkiak».

Identifikazioa: A80547284/487820/10/1.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C24.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 350 kg, 5-6 urtean behin.

Hondakin hau ez da biltegiratzen. Apurtzen diren unean kudeatzaile baimendu batekin kudeatzen dira, eta ez dira enpresaren instalazioetan metatzen antzeko era batean apurtu arte. Hala egiten da mota horretako hondakinak oso epe luzeetan sortzen direlako.

2. hondakina: «Keen araztegiaren instalazioko mahuka-iragazkiak».

Identifikazioa: A80547284/487820/10/2.

Destinoko eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C18-24.

Arrisku-ezaugarriak: H12.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 1,15 t.

Labe birakariko gasak arazteko sistemaren iragazkien mahukak aldatzean sortzen dira. Aluminiozko partikula metalikoak dituzten mahukak dira. Edukiontzi batean biltzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

3. hondakina: «Kearen tratamendurako instalazioko hautsa».

Identifikazioa: A80547284/487820/10/3.

Destinoko eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C18-24.

Arrisku-ezaugarriak: H12.

EHZ: 100323.

Urtean sortutako kantitatea: 2.568 t.

Kearen tratamendurako instalazioan ateratzen den hautsa da, bai partikulak bereizteko zikloietakoa, bai mahuka-iragazkikoa bertakoa. Big bag motako zakuetan bilduko da, kudeatzaile baimenduari igorri arte.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarritzat hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Taladrinen hondakinak eta Urontziaren garbiketako hondakin-ura, sortzen den instalazioko gordailutik jaso behar da zuzenean, aurretik ontziratu eta biltegiratu gabe, eta baimendutako kudeatzaileari eman behar zaio.

d) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

f) Gehienez ere 6 hilabetez eduki ahal izango dira hondakin arriskutsuak biltegian. Honako hondakin hauek dira salbuespen: «Azido agortuak», «disolbatzaile ez-halogenoztatua» eta «laborategiko erreaktiboak izan dituzten beirazko bilgarriak»; hondakin horiek urtebetez egon daitezke biltegian, duten sormen txikiagatik.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, ezinbesteko baldintza izango da kudeatzaile baimendu horrek egindako tratamendu-kontratua edukitzea. Kontratuan hondakina onartzeko baldintzak zehaztuko dira, hala nola hondakinen zehaztapenak, garraiorako baldintzak eta, aparteko gorabeherak daudenean, aldeei dagozkien betebeharrak; gainera, tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak eta dagokion administrazio-baimenera egokitzen dela egiaztatu beharko dira. Kontratu hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, hala badagokio, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Aludium Transformación de Productos SLUk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

i) Hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu egin beharko da.

j) Aludium Transformación de Productos SLUk industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

k) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– kudeatuko dira tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko 106/2008 Errege Dekretuan xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

l) Aludium Transformación de Productos SLUk poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, haiek behar bezala kudeatzeko, bete egin beharko ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan -polikrorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen dekretuan- azaltzen diren baldintzak (dekretu hori otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuak aldatu zuen).

m) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Aludium Transformación de Productos SLUk, berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

n) Aludium Transformación de Productos SLU enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

o) Artxibategi batean honako hauek jasoko dira kronologikoki: hondakin guztien kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, ahalik eta horrelako hondakin gutxien sortzeko, Aludium Transformación de Productos SLUk neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluak ezartzen duenez, baldin eta lege horren arau bidezko garapenean Aludium Transformación de Productos SLU hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa katalogatzen ez bada.

q) Baldin eta Aludium Transformación de Productos SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

r) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira f) eta g) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m) eta n) letretan aipatutakoak, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

s) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Aludium Transformación de Productos SLUk bete beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.4.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) «Material erregogorra» eta «labeen estaldura» hondakinen kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honen C.4.1. atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira. «Araztegiko lohiak» hondakinaren kasuan, hiru urtean behin begi-narritaduraren saiakuntza bat egingo da hondakin ez-arriskutsua izaten jarraitzeko edo aldatzeko.

b) Hondakinen kudeaketako printzipio hierarkikoei buruzko laugarren atalaren C.4 azpiatalean xedatutakoarekin bat etorriz, hondakin guztiak balorizatuko dira baimendutako balorizatzaile bati emanez, batez ere «obra-hondakinak», «material erregogorra» eta «labeen estaldura» hondakinak. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Egiaztapen tekniko hori lortzeko, baimendutako hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina baloratzeari, hondakin hori onartzeko.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Aludium Transformación de Productos SLUk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, derrigorrezkoak badira, hiru urtean gutxienez.

f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz.

g) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

h) Aludium Transformación de Productos SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei apirilaren 24ko 11/1997 buruzko Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

i) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko Ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

j) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta n) letran aipatutakoak, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

C.5.– Ontziak merkaturatzea.

Aludium Transformación de Productos SLUk, produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, Aludium Transformación de Productos SLUk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez, zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita. Aludium Transformación de Productos SLUk bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, ontzi eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen Lehen Xedapen Gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Aludium Transformación de Productos SLUk, urte natural baten zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen produktu ontziratuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, egurra soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko da urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Ingurumena zaintzeko urteko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

C.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Aludium Transformación de Productos SLUk neurriak hartuko ditu, bai Ezohiko jardunaren prebentzioari eta esku-hartzeari buruzko Ebazpen honen laugarrena.D.4 atalean jasotakoak, bai eta hondakinak biltegiratzeari eta zamalanei buruz laugarrena.B.4 atalekoak ere.

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako betebeharrak betetze aldera lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenaren arabera, Aludium Transformación de Productos SLUk zaintzeko eta kontrolatzeko planarekin segitu beharko du, obra-hondakindegi zaharreko lursailetan burututako erremedioaren eraginkortasuna egiaztatzeko. Kontrol-plan hori hiru urtero lurzoruaren kalitatearen analisiak izango dira, gunean instalatutako MW13, MW14, MW15 eta MW16 piezometroen bidez.

Gainera, dena delakoagatik, instalazioa abian jarri ondoren eta funtzionatzen duen bitartean, berekin lursaileko lurrak hondeatzea dakarten obrak egitea aurreikusten denean, ebazpen honen Hirugarrena.B.6 atalean jasotako neurriak hartu beharko dira, ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatua aplikatzea baztertu gabe.

Era berean, eta lurzorua babesteari buruzko urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean, abenduaren 16ko 1/2016 Legean jasotako betebeharrak betetzeko:Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoan xedatutako lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak betetzeko, sustatzaileak aurkeztu beharko du 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa. Zirkular honetan honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta entregatzeko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-dokumentua eta jarraipen-dokumentua. Esteka honetan eskura daiteke:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/es/

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bategin bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen ibiltzen den erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurrazpiko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean, entregatutako dokumentazioa aldatu edo dokumentazio berria entregatu behar bada, lurrei buruzko dokumentu bategin berri bat bidaliko da.

Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1c atalarekin bat etorriz, jardueraren sustatzaileak karakterizatu egin beharko ditu hondeatu behar dituen materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

b) Hondeaketa horrek hondeatutako materialen 500 m³ gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan baten aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plana, betetzen hasi aurretik.

c) Induskatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketa-komunikazioak informazio hau eman beharko du: non dagoen kokatuta, zenbat induskatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.

e) Oro har, irizpide hauek beteko dira:

– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak 10 azpilagin izango ditu gutxienez, hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3-ko, baina hori aldatu ahal izango da espero izatekoa den kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten denean, 500 m3-tik gorako bolumena duten unitateez osatutako lagina hartu ahal izango da; aldiz, afekzio heterogeneoa aurreikusten bada, 500 m3-tik beherako bolumenekoez.

– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketa egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz betiere.

C.7.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Beharrezko neurriak hartuko dira, indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Jardueraren zuzeneko edo zeharkako eraginez zaratarentzat ezarritako kalitate akustikoaren helburuak gainditzen direnean, hain zuzen ere, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean garatzen den zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpen akustikoei buruzko urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 14. eta 16. artikuluetan adierazten direnak, jarduerak beharrezko neurriak hartu beharko ditu helburu horiek gainditu ez daitezen.

c) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handitu behar sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

d) Labe birakariarekin lotuta dauden zarata-iturrietarako (gasen tratamendurako instalazioa eta mahuka-iragazkia) eta 3. galdatze-taldea handitzearekin lotuta dauden hiru zarata-iturri berrietarako (ganbera askoko galdatze-labea, itxaroteko labea, gasen tratamendurako sistema), Aludium Transformación de Productos SLUk beharrezko neurriak hartuko ditu fokuek urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak transmititu ez ditzaten kanpoko ingurumenera, betiere horiek aipatu arauaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

– Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat inongo eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako, baliook eraikinaren garaiera orotan leihodun fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkiolarik, are eraikin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo egonda ere.

Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera eta leihodun fatxaden kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.

D) Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

D.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

D.1.1– Kanpoko kontrolak.

a) Aludium Transformación de Productos SLUk emisioak kontrolatu beharko ditu, honako informazio honen arabera:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(1) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).

b) Puntu honetako a) atalean aipatutako neurketa guztiak II. mailako administrazioarekiko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, dekretu honetan xedatuaren arabera: 212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena. Aipamen haiei buruzko txostenek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan jasotako baldintzak bete beharko dituzte, batez ere gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua, banako neurketa bakoitzaren iraupena eta erreferentziazko metodoen hautapenerako irizpidea.

c) Barne-neurketak egiteko erabiliko diren ekipamenduen mantentze egokiaren egiaztagiriak agintari eskudunen eskura egongo dira, haiek noiz eskatuko.

d) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta isurketaren iraupen globala lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, urte egokikoan, justifikatu beharko da.

e) Neurketa jarraitua.

Aludium Transformación de Productos SLUk zatiki solidoen eta HCI isurien neurketa jarraitua egin beharko du 44. isurketa-fokuan.

D.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

D.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

Segidan, isurketa kontrolatzeko baldintzak ezarrita daude, ezertan galarazi gabe arroako erakundeek ezar ditzaketen ebazpenak.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpo-kontrol bakoitza, dela laginak hartzea, dela ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren 255. artikulua) eta aurreko puntuetan aipatutako parametroen gainean egingo da. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua. Urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketako fluxuaren analisiekin batera, atzipen-uraren analisia ere egin beharko da, OEK eta AOX parametroei dagokienez. Xukatzeko ponpen probetako uraren fluxuaren analisiarekin batera, halaber, atzipen-uraren OEK parametroaren analisia egin beharko da.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

c) Laginketak, kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) atalean ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen laugarren ataleko B.3.3 azpiatalean ezarritako mugak betetzen dituztenean.

e) Titularrak urtero aurkeztu beharko du lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak barne hartutako substantzia arriskutsuak dituzten isurketak daudela aitortzen duen agiria. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu. Datuen igorpen hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera egingo da.

D.3.– Zarata kontrolatzea.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq, 60 segundo. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Dena dela, ingurumen-organoak zainduko du ezen ebaluazioak egiten dituzten erakundeek badutela gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du, ebaluazio-puntu zehatzak jasoko dituena. Ebazpen honen laugarrena.C.7 atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da proposamena.

D.4.– Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola.

a) Aludium Transformación de Productos SLUk instalazioaren ohiko nahiz ohiz besteko funtzionamenduaren ondoriozko kutsadura-arriskuaren ebaluazio sistematiko bat egingo du. Kutsadura hori instalazioaren kokalekuan egon daitezkeen substantzia arriskutsuek eragindakoa da. Ebaluazio hori gutxienez bost urtean behin egingo da eta lurrei buruzko dokumentu bateginarekin batera bidaliko da (dokumentu hori ebazpen honen laugarrena.C.6 atalean aipatzen da).

Lehen esandakoa baztertu gabe, dokumentu bateginean honako datu hauek ere jasoko dira:

– Aintzat hartutako aldian izan diren intzidentziak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera –zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak,– bai eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Tresneria eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

– Lurzorua edo lurrazpiko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Aludium Transformación de Productos SLU enpresak, gainera, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egingo du, gutxienez bi zundaketa eginez honako hauetarako: urak karakterizatzeko, ateratako lur-zutabea karakterizatzeko eta piezometro bana gaitzeko. Haiek lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko erabiliko dira. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Atal honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

D.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

D.6.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orriko emate-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/y22-izapide/es/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/es_def/electronic_partial.shtml

Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, kontrolak urtean behin baino maiztasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

D.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

E.1.– Planta gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurpenen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak bigarren ataleko C.4 azpiatalean («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

E.2.– Jarduera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (27.5.– Metalen galdatzea), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Aludium Transformación de Productos SLUk jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Aludium Transformación de Productos SLUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen laugarren atalaren C.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

E.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Aludium Transformación de Productos SLU enpresak, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

E.4.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jarioak edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratuko dira, hala badagokio, hondoan hustubiderik ez duten gordetegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-urak ezingo dira «by-pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By-pass» horretan aurreikusi gabeko isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j letran adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak jasota uzteko.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak egoki ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

d) Besteak beste, disolbatzaileak, margoak, hala nola zepak eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Hori dela-eta, isuriak, jarioak edo ihesak izan ditzaketen lursailen azalera guztiak iragazgaiztuko dira. Zolak diseinatzean, kontuan hartuko dira drainatzeko eta efluenteak biltzeko gailuak, ingurunean kutsatzaileak barreiatzeko bideak eragozteko.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, eduki behar dira silo itxiak edo, bestela, hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratuko dira, halako kondiziotan ezen ez baitira izango ingurunean sakabanatzeko moduan.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu beharko da biltegiratzeko instalazio horiek betetzen dituztela produktu kimikoak, sukoiak eta erregaiak eta korrosiboak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako inguruneak isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Andelen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gertakari-mota.

– Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Amorebieta-Etxanoko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari-mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria eta isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isurpenei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

k) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari honako gertaera hauetakoren bat jazo dela:

1.– Etengabeko neurketa-ekipoek 24 ordu baino gehiagoz datu fidagarririk ez ematea eragiten duten matxurak edo akatsak gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan-egunak direnean, edo lan-egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.

2.– Instalazioaren geldialdi programatua, prozesu jarraitu bati dagokiona, barne direlarik aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak, gutxienez 15 eguneko aurrerapenaz jakinaraziko dira.

3.– 44. fokuan, analizagailuan modu jarraituan neurtutako datu balidatu baten kontzentrazioak % 100ean muga-balioa gainditzen badu, jakinarazpena gehienez hori gertatu eta 24 orduko epean egingo dute, lanegunetan, edo hori gertatu ondorengo lehen lanegunean, lanegunetatik kanpo.

Edozelan ere, enpresak fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean) jakinarazpena berehala bidaliko dio Ingurumen Sailburuordetzari, datu hauek zehaztuta:

– Gertakari-mota.

– Jatorria eta arrazoiak.

– Sortutako ondorioak.

– Okerrera ez egiteko hartutako neurriak.

– Epeak.

l) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu, etengabeko prozesu bati badagokio, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, betiere ahalik eta aurrerapen handienarekin.

m) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

n) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

F) Ingurumen-baimen bateratua eta ingurumena zaintzeko programa aldatzea.

Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, hala neurri babes- eta zuzenketa-neurriak nola ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

G) E-PRTR jakinarazpena.

Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Aludium Transformación de Productos SLU enpresak aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako isurketei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Isurketa eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori lekualdatzeko, IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliko da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hots, Ingurumen eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistema.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) ezarritakoa betetzen dela.

H) Instalazioan aldaketak egitea.

Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/faq/aai/es_faq/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Erakunde honen onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute aldaketa gauzatu aurretik, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Bosgarrena.– Instalazioa martxan jarri aurretik bete behar diren baldintza hauek ezartzea:

A) Agiri bidezko egiaztapena.

Aludium Transformación de Productos SLUk Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko dio ebazpen honen hirugarren eta laugarren ataletako honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituela:

Hirugarren atala.

B.6.– Indusketa-plana.

B.12.– Obra-amaierako txostena.

Laugarren atala.

C.1.5.– Onartutako hondakinen artxibo kronologikoaren eredua.

C.4.– Sortutako hondakinen artxibo kronologikoaren eredua.

C.4.1.– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

C.4.2.a) «Material erregogorra» eta «labeen estaldura» hondakinen aurretiazko karakterizazioa (161104 LER kodea).

C.4.2.b) «Obra-hondakinak» hondakinaren balorizatzaileari eman beharreko agiriak edo baimendutako hiru kudeatzailek hondakina balorizatzeari emandako ezezkoa, onartua izan dadin.

D.1.1.b) Baimendutako aldaketan aurreikusita dagoenez atmosferara isurtzeko 44. foku berria (ganbera askoko galdatze-labea eta itxaroteko labea) eta ikusirik Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 11. artikuluak baimena eraginkorra izan dadin beharrezko ikusten duela hasierako neurketa-kontrol bat aurkeztea, ingurumen-kontrolaren erakundeak egina; kontrol hori organo honi bidaliko zaio, sei hileko epean, eta ingurumen-baimen bateratuari erantsiko dio fokuari buruzko informazioa.

2016ko uztailaren 6ko idazkiaren bidez egindako eskaria berresten da, alegia, «HR16 suberaketa-labea» 43. fokuaren hasierako neurketaren kontrol bat aurkeztea, ingurumen-kontroleko erakunde batek egina.

D.1.2.– Atmosferara egindako isurketak erregistratzeko eredua.

E.3.d) Soinu-isurpenak kontrolatzeko proposamena.

D.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

E.4.b) Mantentze-eragiketak eta gertakariak erregistratzeko eredua.

E.4.j) Gertakarien aurrean jarduteko protokoloa.

E.4.n) Suteen aurkako araudia betetzen dela adierazten duen ziurtagiria.

Atal honetan aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko 6 hilabete egongo dira, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori luzatu ahalko da, behar bezala arrazoituz gero eta sustatzaileak aldez aurretik eskatuz gero.

Era berean, sustatzaileak «as built» proiektua aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan aipatu epearen barruan, hala nola teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri bat, instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan xedatuaren arabera eraikita eta hornituta daudela esaten duena. Nolanahi ere, ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, ezinbestekoa izango da kontuan hartzea ingurumen-organo honi lotutako zerbitzu teknikoek, hala egokituz gero, egiten duten ikuskaritza-bisitaren emaitza.

B) Ikuskapen-bisita eta beharrezko baimenak.

Ingurumen-organoari atxikitako zerbitzu teknikoek egiaztatuko dute –ikuskapena «in situ» eginez– aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan ezarritakoaren arabera ekipatuta daudela instalazioak. Horretarako, ikuskapen-bisita hori egin aurretik, sustatzaileak proiektua «as built» eta teknikari eskudunak alderdi horiek bete direla adieraziz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko ditu Ingurumen Sailburuordetzan.

Hondakin eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ikuskapenaren emaitzaren eta artikulu horretan ezarritako gainerako baldintzak betetzen direla ingurumen-organoak egiaztatzearen mende geratzen da baimen honen eraginkortasuna.

C) Proba-aldia eta lehenengo neurketak.

Instalazioa benetan martxan jarri aurretik, abiarazteko probaldi bat egin ahal izango da, gehienez ere sei hilabetekoa, eta, probaldi horretan, neurri zuzentzaileak eraginkorrak direla egiaztatzeari ekingo zaio, besteak beste. Ingurumen-organoari aldez aurretik jakinarazi beharko zaio probaldia hasteko aurreikusitako eguna eta probaldiaren aurreikusitako iraupena.

Proba-aldi hori hasi baino lehen, ebazpen honen laugarrena.D.4 atalean aipatutako lurpeko uren eta lurzoruaren egoeraren lehenengo neurketak egingo dira. Ebazpen honen laugarrena.D.1 eta laugarrena.D.3 ataletan aipatutako lehen neurketak proba-aldian egingo dira. Halaber, emisioko neurketa errealak ere egingo dira, baita zarata-foku berrien immisioko modelizazioa ere, hori guztia 3. galdatze-taldearen handitzearekin lotuta. Lehen neurketa horien eta modelizazioaren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira instalazioa benetan abian jarri aurretik.

Proba-aldirik egiten ez bada, lurzoruaren eta lurpeko uren lehenengo neurketak, zeinak ebazpen honen laugarrena.D.4 atalean aipatuta baitaude, instalazioa abian jarri baino lehen egingo dira. Kasu horretan, ebazpen honen laugarrena.D.1 eta laugarrena.D.3 ataletan aipatutako lehenengo neurketak eta emisioko neurketa errealak, baita zarata-foku berrien immisioko modelizazioa ere, 3. galdatze-taldea handitzearekin lotuta daudenak, instalazioa abian jarri eta gehienez ere hilabeteko epean egingo dira. Lehenengo neurketa horien emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, instalazioa abian jarri eta gehienez ere hiru hileko epean.

Seigarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela-eta komeni bada isurien muga-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isuriak nabarmen murriz badaitezke gehiegizko kosturik izan gabe, erabil daitezkeen teknikarik onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa bada.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, berrikuste-prozesua gehienez ere hogei eguneko epean hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen bateratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

Zazpigarrena.– Aludium Transformación de Productos SLUk ebazpen honen xede den aluminioa galdatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zortzigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

– Ez egiaztatzea, epe barruan, ebazpen honetako bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla (ingurumen-baimen bateratuak ondorioak izateko ezarritakoak, alegia), non eta interesdunak ez duen epe-luzatzea eskatzen, behar bezala justifikatuta.

– Aludium Transformación de Productos SLUren nortasun juridikoa iraungitzen bada, indarreko arauetan ezarritako kasuetan.

Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.

Bederatzigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hamargarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Aludium Transformación de Productos SLUri, Amorebieta-Etxanoko Udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Hamaikagarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamabigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 27a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala