Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2018ko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
974

EDIKTUA, 110/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 110/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Rosa Julia Monton Morales.

Abokatua: Antonio Vargas Vilardosa.

Prokuradorea: Fernando Castro Mocoroa.

Demandatuak: Jon Arregui Uranga, Emilio Barrero Hidalgo, Asemas Mutua de Seguros y Reaseguros a prima fija, Luso Hispana de Gestión, S.L. eta Jarrezu, S.L.

Abokatuak: Maite Martin Puyal, J. Maria Mugica Heras.

Prokuradoreak: Iñigo Navajas Saiz, J. Ignacio Otermin.

Gaia: judizio arrunta.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Luso Hispana de Gestión, S.L. sozietatearen aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen 2017-11-15ean.

Kodemandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio Luso Hispana de Gestión, S.L. kodemandatuari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2017ko azaroaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala