Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2018ko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
973

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 313/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 313/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Irene Lanz Llamas.

Abokatua: Ana Isabel Lopez.

Prokuradorea: J. Manuel Sanz.

Demandatua: Abderrahim El Kreoua.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Abderrahim El Kreouaren aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen, 2017ko urtarrilaren 19an.

Abderrahim El Kreoua demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraziko zaio demandatuari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Tolosa (Gipuzkoa), 2017ko ekainaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala