Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2018ko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
966

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 30ekoa, Industriako sailburuordearena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan araututako laguntzen 2017. urteko onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horrek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Agindua aldatu zuen, zeinaren bidez arautzen baitira unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteek atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktikak egin ahal izateko «Global Training» deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeetarako laguntzak.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan xedatutako laguntzen onuradunei banan-banan jakinarazi ondoren, onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, ebazpen honen bidez. Agindu horrek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Agindua aldatu zuen, zeinaren bidez «Global Training» deituriko bekak arautu baitziren.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulua bakarra.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan araututako laguntzen 2017. urteko onuradunen zerrenda argitara ematea, eranskinean agertzen den legez. Agindu horrek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Agindua aldatu zuen, zeinaren bidez arautzen baitira unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteek atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktikak egin ahal izateko «Global Training» deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeentzako laguntzak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 30a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala