Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
864

142/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Administrazioko Teknikari Laguntzaileen Lanbide-taldeko Administrari laguntzaile kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Administrazioko Teknikari Laguntzaileen Lanbide-taldeko Administrari laguntzaile kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARIA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE-TALDEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILE KATEGORIAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Administrazioko Teknikari Laguntzaileen Lanbide-taldeko Administra laguntzaile kategoriako destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte.

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Administrazio-kudeaketako teknikari titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

Era berean, kategorian parte hartzen duten izangaiek modulu hauekin lotutako informatika-ezagutzak egiaztatu beharko dituzte: Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila Aurreratua eta Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 Oinarrizkoa, Euskadi Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean Planak eskura jartzen dituenak Kzguneako zentro publikoetan.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

C2 taldea (D taldea zena): 15 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Oinarri hauen 2) atalean aipatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA eta erabiltzailearekiko arreta

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 45 destino.

Sarbide orokorra: 42.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 3.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2.

● Txanda irekiaren deialdia: 200 destino.

Sarbide orokorra: 186.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 14.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 12.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, administrari laguntzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,21 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Administrazio Kudeaketako teknikarien ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,50ekoa edo hortiko gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaro espezifikotzat, besteak beste, honako hauek hartuko dira:

– Giza Baliabideetako, Kudeaketa Ekonomikoko eta SDH kudeaketako SAP ikastaroak.

– Lan osasuna, Ergonomia, Jarrera-higienea, Estresaren kudeaketa, Laneko Segurtasuna eta Lan-arriskuen prebentzioa.

– Zerbitzuen kalitatea, Erabiltzailearentzako arreta, telefono bidezko arreta, pazientearentzako arreta-eremuetako irudi instituzionala.

– Prozesuen araberako kudeaketa.

– Gaitasunak eta trebetasunak, automotibazioa eta talde-lana.

– Kudeaketari buruzko aplikazio informatikoak.

– Artxiboa eta dokumentazioa, historia klinikoen artxiboa.

– Lan administratiboaren antolakuntza, Osabide global.

e) Irakaskuntza jarduera:

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatika ezagutzak: (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

2. HE: 18 puntu.

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

GAI-ZERRENDA

1.– Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaria.

2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea.

3.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea.

4.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Epemugak eta epeak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

5.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Administrazio-errekurtsoak: Xedapen orokorrak: Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertze-errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia.

6.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Xedapen orokorrak: Administrazio publikoetako organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena. Printzipio orokorrak. Informazio klinikorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea.

9.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

10.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. titulua: Xedea eta aplikazio-eremua. II. titulua: Administrazio publikoetako langile motak.

11.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko Sistema Sanitarioa: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Ezarpen-eremua. Pertsonalaren egitura eta antolaketa. Enpleguko erlazio estatutarioa. Sailkapena.

12.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoa. Zuzendaritza antolamendua. Zerbitzu-erakundeak. Zerbitzu-erakundeen zerrenda, izenak, lurralde-esparrua. Erakunde Sanitario Integratuak (ESI).

13.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Xedea. Eremua. Historia klinikoaren definizioa. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoari buruzko eskubide eta obligazioak. Pazienteen eskubideak, baimen informatua. Hitoria klinikoan zuzenketak egitea, ezereztea eta aurka egitea.

14.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

15.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.

16.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileriaren lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (235/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, eta 106/2008 Dekretua, ekainaren 16koa): Helburua. Langileen esparrua. Eskubide sozialak. Lanaldia: urteko ohiko lanaldia, eguneko lanaldia eta atsedenaldia, asteko atsedenaldia, atsedenaldi alternatiboak, atsedenaldien izaera, lan-egutegia, lan-karteldegiak, soberan egindako lanorduen konpentsazioa. Oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Soldaten erregimena.

17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: Xedea eta esparrua. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Mugikortasuna. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

18.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena. Xedea, eremua, titularrak, bigarren iritzi medikoa, prozedura, pazienteari jakinaraztea eta informazioa ematea. Osasun-asistentzia.

19.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: Araudia. Xedea, aplikazio-esparrua eta definizioa. Arriskuen prebentzioaren arloko politika, lanean segurtasuna eta osasuna babesteko.

20.– Laneko Arriskuen Prebentzioa Bezeroentzako arreta gunean. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzua. Laneko arriskuen definizioa, lan-taldea, gaixotasun profesionala, norbera babesteko ekipamenduak, arrisku psikosozialak. Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Laneko istripuak edo gertakariak: definizioak, langilearen eta horien goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.

21.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

22.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

23.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

24.– Osakidetzako Pazientearen Segurtasunaren Estrategia 2013-2016.

25.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

26.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

BIBLIOGRAFIA

1.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuari buruzkoa (1, 2, 3,4, 5, 6, 7, 8, 9, 25, 26, 27, 28, 29, 30 31, 32 eta 33 artikuluak).

2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Atariko Titulua (1 eta 2 artikukuak) eta I. titulua (3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 artikuluak).

3.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: II. tituluko I. kapitulua (13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 21 eta 22 artikuluak).

4.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: II. tituluko II. kapitulua (29, 30, 31, 32 eta 33 artikuluak). III. tituluko I. kapitulua (34, 35 eta 36 artikuluak). III. tituluko II. kapitulua (37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45 eta 46 artikuluak). III. tituluko III. kapitulua (47, 48, 49, 50 eta 51 artikuluak).

5.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: V. tituluko II. kapitulua (112, 113, 114, 115, 116, 117, 118, 119, 120, 121, 122, 123, 124, 125 eta 126 artikuluak).

6.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko Tituluko II. kapitulua (5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 11, 12 eta 13 artikuluak). Atariko Tituluko V. kapitulua (38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45 eta 46 artikuluak).

7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa: I. titulua (1, 2 eta 3 artikuluak). II. titulua (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 artikuluak). III. titulua (13, 14, 15, 16,17, 18 eta 19 artikuluak).

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena: I. kapitulua (1, 2 eta 3 artikuluak). II. kapitulua (4, 5 eta 6 artikuluak). III. kapitulua (7 artikulua).

9.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43. artikuluak).

10.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. titulua (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak). II. titulua (8, 9, 10, 11, 12 eta 13 artikuluak).

11.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko Sistema Sanitarioa: I. titulua (1, 2, 3 eta 4 artikuluak). II. titulua (lehenengo kapitulua: 5, 6, 7, 8 eta 9 artikuluak; bigarren kapitulua: 10 eta 11 artikuluak). III. titulua (hirugarren kapitulua: 25 eta 26 artikuluak eta 28. artikuluko lehen araua eta bigarrena).

12.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 13, 14, 15 eta 16 artikuluak. Osasun-zerbitzuetako erakundeen eta Erakunde Sanitario Integratuen (ESI) zerrenda: izenak, sortzeko era eta eremuak aldatzen dituzten hainbat erabaki.

13.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa (1, 2, 3, 8, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 24, 25, 26, 27, 28, 29 30 eta 31 artikuluak).

14.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21 artikuluak).

15.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

16.– Osakidetzako lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: 1 eta 2 artikuluak, II. titulua, III. titulua, IV. titulua, V. titulua eta IX. titulua (235/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, eta 106/2008 Dekretua, ekainaren 16koa).

17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: I. kapitulua: 1 eta 2 art. V. kapitulua: 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27 eta 28 artikuluak VI. kapitulua: 29, 30, 31, 32, 33, 34 eta 35 artikuluak VII. kapitulua: 36, 37, 38 eta 39 artikuluak IX. kapitulua: 41, 42, 43, 44 eta 45. XII. kapitulua: 70, 71, 72, 73, 74 eta 75 artikuluak.

18.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

19.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua: 1, 2, 3 eta 4 artikuluak, II. kapitulua: 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12 eta 13 artikuluak.

20.– Informazio-eskuliburua: Osakidetzako langileen arrisku orokorrak. Lehen mailako arretan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua. Informazio-eskuliburua: ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Osakidetzaren prebentziorako karpeta gorria.

21.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

22.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

23.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

24.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

25.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

26.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana