Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
862

140/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Laguntzaile sanitarioen Lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizain laguntzaile, Osasun Mentaleko erizain laguntzaile eta Osasun Mentaleko begiralearen lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 7/2007 Legea, apirilaren 12koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Laguntzaile Sanitarioen Lanbide-taldeko Erizaintzako laguntzaile kategorian (Erizain laguntzaile, Osasun Mentaleko erizain laguntzaile eta Osasun Mentaleko begiralearen lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILE KATEGORIAN (ERIZAIN LAGUNTZAILE, OSASUN MENTALEKO ERIZAIN LAGUNTZAILE ETA OSASUN MENTALEKO BEGIRALEAREN LANPOSTU FUNTZIONALAK) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Laguntzaile Sanitarioen Lanbide-taldeko Erizaintzako laguntzaile kategoriako (Erizain laguntzaile, Osasun mentaleko erizain laguntzaile eta Osasun mentaleko begiralearen lanpostu funtzionalak) destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Erizaintzako zainketa osagarrietako teknikari titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

C2 taldea (D taldea zena): 15 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Oinarri hauen 2.a) atalean aipatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: ERIZAINTZAKO LANGUNTZAILEA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 67 destino

Sarbide orokorra: 62

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 5

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 3

● Txanda irekiaren deialdia: 505 destino

Sarbide orokorra: 470

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 35

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 25

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 10

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSASUN TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, erizaintzako laguntzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,21 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Erizaintzako zaintza osagarrien teknikarien ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

● ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

● Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,50ekoa edo hortiko gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

2. HE: 18 puntu.

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA (ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILE, OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILE ETA OSASUN MENTALEKO MONITORE LANPOSTU FUNTZIONALAK)

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Osasun-sistemaren egitura, Antolaketa, Asistentzia-mailak eta prestazio-motak, Sailak. Dokumentu klinikoak eta ez-klinikoak eta dokumentu, arau eta protokolo horiek bideratzea. Historia Klinikoa.

2.– Osasun publikoa. Komunitateko osasuna. Osasun taldeak.

3.– Bilakaera historikoa. Erizaintzako arretako metodoak eta prozedurak. Erizaintzako Arreta Prozesua (PAE). Erizaintzako laguntzaileen eginkizunak.

4.– Pazientearen eskubideak eta betebeharrak. Sekretu profesionala.

5.– Bioetikaren oinarrizko printzipioak.

6.– Biltegiko izakinak biltegiratzea eta kontrolatzea; produktuak edo materialak kontserbatzeko eta mantentzeko araudia.

7.– Larruazalaren printzipio anatomofisiologikoak. Pazientearen higienea. Kontzeptua. Higiene osoa eta partziala. Pazienteak euren egoera aintzat hartuta sailkatzea ahalbidetzen duten irizpideen arabera.

– Larruazala eta mukosak zaintzea. Ahoko, begietako, sexu-organoetako eta buruko higienea. Ohatuta dauden pazienteen higienea. Pazientea mugitzea.

– Iraizkinak jasotzea ziri eta/edo botila baten bidez.

– Presioak eragindako ultzerak. Etiologia. Ultzerak agertzea eragiten duten faktoreen kontzeptua. Arrisku zonak. Prebentzio neurriak. Jarreraz aldatzea eta larruazala zaintzea.

8.– Sostengu eta mugimendurako printzipio anatomofisiologikoa. Mugitzea eta leku batetik bestera ibiltzea. Jarreren higienea. Pazientearen oheko posizioak. Lekualdatzea eta mugitzea. Ibiltzeko laguntza. Posizio anatomikoak. Istripu arriskuak prebenitzeko pazienteentzako neurriak.

9.– Bihotz-hodietako eta arnasketa aparatuko printzipio anatomofisiologikoa. Bizi-konstanteen eta oreka hidrikoaren ezaugarri fisiologikoak. Kontzeptu orokorrak eta balio arruntak.

10.– Medikamentuak ematea. Farmakologia orokorreko printzipioak. Medikamentuak emateko bide ohikoenen ezaugarri anatomofisiologikoak.

11.– Bihotz-hodietako eta arnasketa aparatuko printzipio anatomofisiologikoa. Aerosolterapia eta oxigenoterapia egiteko metodoak.

– Bihotz-biriketako nahasmenduak dituzten pazienteak zaintzen laguntzea.

12.– Digestio-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoa. Kontzeptu orokorrak, elikagaiak, ezaugarri nutritiboen araberako sailkapena, dieta arruntak eta terapeutikoak. Elikatzeko bideak: aho-elikadura eta elikadura enterala. Ohatuta dauden pazienteak elikatzeko teknikak, disfagiak, SNG.

– Zunda nasogastrikoaren bidez elikatzea. Erizaintzako zainketak. Barrua hustea hesteen bidez. Gorozkien ezaugarriak. Lagina jasotzea. Ondesteko zundaketa. Enemak, motak eta prozedurak. Ostomia.

– Urdail-hesteetako nahasmenduak dituzten pazienteak zaintzen laguntzea.

– Elikadura parenterala eta enterala. Oinarrizko printzipioak.

13.– Gernu-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Gernua kanporatzea. Kontzeptu orokorrak. Diuresia. Gernuaren ezaugarriak. Lagina jasotzea. Prozedurak. Zundaketak. Zainketetan laguntzea.

14.– Hil ondorengo zainketak. Hilotzaren azken xedea eta prestaketa.

15.– Lehen sorospenak. Lehen sorospenei aplikatutako printzipio anatomofisiologikoak. Urgentzia eta lehentasunerako irizpideak. Traumatismoak. Bihotz-biriketako bizkortze teknikak, asfixiak, bihotz-biriken geldialdia.

16.– Oinarrizko zainketak gizakien bizitzako zikloaren etapa guztietan: Bularreko haurrak eta eskolako garaikoak. Helduak. Haurdunaldia eta edoskitzaroa. Zahartzea.

– Erizaintzako zainketak unitate berezietan. Pediatria, Geriatria, Ginekologia, Neurologia eta Kirurgia.

17.– Material sanitarioak garbitzea, desinfektatzea eta esterilizatzea. Kontzeptuak: Oinarrizko printzipioak. Desinfektatzeko metodoak. Esterilizatzeko metodoak. Materiala esterilizatzeko prestatzea.

18.– Infekzioa. Kontzeptu orokorrak. Infekzio-iturriak. Isolamendua: kontzeptua. Motak. Infekzioak prebenitzea. Eskuak garbitzea. Neurri estandarrak. Airearen, tanten eta kontaktuaren bidez transmisioa saihesteko neurriak. Infekzio nosokomiala.

19.– Laginak manipulatzea. Hondakin sanitarioak deuseztatzea. Jatorri biologikoaren arabera laginak jaso eta garraiatzea.

20.– Psikologia orokor eta ebolutiboaren funtsak. Ezaugarri bereziak dituzten pazienteen jokabideetan disfuntzioak eragin ditzaketen egoera psikologikoak. Garapen ebolutibo eta afektiboa. Nortasunaren garapenari buruzko teoria psikologikoak.

21.– Komunikazioa/Humanizazioa. Kontzeptua. Komunikazio prozesua eta komunikazio eta harreman motak. Osasun arloko komunikazioaren faktoreak eta eragozpenak.

22.– Osasuna eta gaixotasuna; ingurune fisiko, sozial eta kulturalaren eragina; gaixotu izanaren ondorio nagusiak.

23.– Erizaintzako laguntzaileak (osasun arloko profesionalak). Diziplina anitzekoak. Erizain laguntzaileen eginkizunak. Gaitasunak eta jokabideak.

24.– Egoera berezian dauden pazienteen egoera psikologikoak. Mina eta giza oinazea, gaixotasunaren bizipenak. Pazientea bere gaixotasunaren subjektu gisa. Gaixotasunaren eta oinazearen ondoriozko erreakzioak.

25.– Osasun hezkuntza. Osasuna sustatzea. Gaixotasunaren prebentzioa eta osasunean heztea. Programa terapeutikoak.

26.– Nahasmendu psikikoak dituzten pazienteentzako arreta. Osasun mentala. Buruko nahasmenduak. Buruko nahasmenduen sailkapena. Buruko nahasmenduak dituzten pazienteen ospitalizazioa eta erizain laguntzailearekiko harremana.

27.– Segurtasun klinikoa: Pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Segurtasuneko gorabeherak jakinaraztea.

28.– Laneko osasuna. Kontzeptua. Laneko giro-baldintzak eta baldintza fisikoak. Arrisku biologikoko istripuak: ergonomia, prebentzio neurriak. Gaixoak mugitzeko metodoak.

29.– Medikamentuak emateko bideak: ahotik, ondestetik eta bide topikotik. Neurriak.

30.– Genero indarkeria. Tratu txarrei aurreko egiteko protokoloa.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Euskadiko Osasun Antolamenduko Xedapen Orokorrak: Euskal Autonomia Erkidegoan osasuna babesteko eskubidearen arloko eremu subjektiboa eta eduki materiala. Euskadiko Osasun-sistema: Euskadiko osasun-sistemaren eraketa. Printzipio informatzaileak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda.

3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Datuak babestearen printzipioak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2017-2020

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

9.– Erronka eta Proiektu Estrategikoak. Osakidetza. 2017-2020.

10.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana (2013-2019): Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Sánchez González M. Á.: Bioética en Ciencias de la Salud, Elsevier Masson, 2012.

2.– Pérez De La Plaza, Evangelina; Fernández Espinosa, Ana M.ª: Técnicas básicas de enfermería, Mc Graw Hill. Interamericana de España, S.L. (erdi mailako heziketa zikloa). 2017ko argit.

3.– López San Miguel, Ángeles; Fernández-Villacañas Martín, Dolores: Higiene del medio hospitalario y limpieza del material, Mac Millan profesional (erdi mailako heziketa zikloa). Mc Graw Hill. Interamericana de España, S.L. Evangelina Pérez De La Plaza eta Ana M.ª Fernández Espinosa. 2017ko argit.

4.– Ballano, F.; Esteban, A.: Promoción de salud y apoyo psicológico al paciente, Editex, S.A. (erdi mailako heziketa zikloa). 2017ko argit.

5.– García Gómez, María Luisa; Simón Saiz, M.ª José; Landete López, Emilio: Operaciones Administrativas y Documentación Sanitaria, Mc Graw Hill (erdi mailako heziketa zikloa). 2017ko argit.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa. Pertsonek Euskadiko osasun-sisteman dituzten eskubide eta betebeharren Adierazpena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena.

8.– INOZ Batzordea: Infekzio Nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua, I. eranskina. Osakidetza. 1997.

9.– Prebentzioko eta Laneko Osasuneko Zerbitzua, Osakidetza. Informazio-eskuliburua. Osakidetzako langileentzako arrisku orokorrak, 2008 (gaztelaniaz).

10.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari buruzkoa eta dokumentazio klinikoaren arloan pazienteek eta osasuneko profesionalek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa. Hemen dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2012/03/1201512e.pdf

11.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013. Hemen eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

12.– Eskularruak osasun arloan modu egokian erabiltzeko gida-eskuliburua. Osakidetza 2017 (gaztelaniaz):

Osakidetzako webgunean eskuragarri.

13.– Genero indarkeria. Tratu txarrei aurre egiteko protokoloa. Hemen dago eskuragarri (gaztelaniaz):

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/maltrato_domestico/es_maltrato/adjuntos/protocoloSanitarioAnteMalosTratosDomesticos.pdf

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (4, 5, 6, 10 eta 11 artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3 eta 6 artikuluak).

3.– 147/2015 Dekretua, 2015eko uztailaren 21ekoa, Pertsonek Euskadiko osasun-sisteman dituzten eskubide eta betebeharren Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21 artikuluak).

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 artikuluak).

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43 artikuluak).

7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020:

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020:

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

9.– Erronka eta Proiektu Estrategikoak. Osakidetza. 2017-2020:

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

10.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016:

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020:

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

12.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019:

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana