Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
858

134/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialista kategoriako destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialista titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

C1 taldea (C taldea zena): 15 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialista tituluaren fotokopia konpultsatua edo horren baliokidea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 5 destino.

Sarbide orokorra: 5

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0

● Txanda irekiaren deialdia: 13 destino.

Sarbide orokorra: 12

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 1

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN OSASUN TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKO DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dena delako espezialitatean teknikari espezialista gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,22 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

d) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Dagokion espezialitatean teknikari espezialisten ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

● ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

● Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,50ekoa edo hortiko gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

2. HE: 18 puntu.

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

A) Dokumentazio klinikoaren definizioa eta tratamendua.

1.– Lege-definizioak. Informazio klinikoa. Dokumentazio klinikoa. Dokumentu primarioak eta sekundarioak.

2.– Historia klinikoa: Definizioa. Egitura. Motak. Identifikazioa. Eginkizunak.

3.– Historia klinikoaren dokumentu-diseinua eta euskarri-motak. Estiloa, koloreen erabilera, dokumentu-materiala (dimentsioak, gramajeak, kostuaren analisia). Euskarri digitala. Historia kliniko elektronikoa.

4.– Araudi espezifikoa. Historia klinikoa erabiltzeko araudia.

5.– Dokumentazio klinikoa ebaluatzeko metodoak.

B) Fitxategi klinikoak antolatzea.

6.– Fitxategi klinikoak antolatzea eta kudeatzea. Fitxategi-motak. Fitxategi klinikoen araudia. Historia klinikoen fitxategia kudeatzeko prozedurak.

7.– Artxibatzeko materialak eta ekipoak. Ezaugarriak; Abantailak eta desabantailak.

8.– Dokumentazio aktiboa/pasiboa. Dokumentazio klinikoa kontserbatzea eta garbitzea. Osasun arloko legedia. Nazioarteko irizpideak.

9.– Artxibo kliniko batean behar izan daitekeen lekua aztertzea. Historia klinikoaren handiera, historia klinikoak handitzea, erradiografiak artxibatzea.

10.– Artxibatzeko teknikak: eskaneatua, mikrofilmazioa, artxibatzeko beste teknika batzuk. Eskaneatutako materiala berreskuratzea. Dokumentuen digitalizazioa. Sinadura elektronikoa, sinadura biometrikoa.

11.– Artxibo klinikoen kalitate programak. Protokoloak, adierazleak eta kalitate-estandarrak.

12.– Artxibo klinikoen segurtasuna. Indarrean dagoen legedia.

C) Datu klinikoak eta ez-klinikoak kodetzea.

13.– Informazioa berreskuratzeko sistemak. Profil dokumentala. Prozesu dokumentalaren faseak. Kodetze kontzeptua. Kodetzeari laguntza emateko programak.

14.– Pazienteak sailkatzeko sistemak. Case Mixa (DLT, ACG)

15.– Datuen gutxieneko oinarrizko multzoa (DGOM). Osatzen duten aldagaiak. Aldagaiak aukeratzeko irizpideak. Aldagai ez-klinikoak kodetzea.

16.– Osasun arloko datu-baseak. Definizioa eta aplikazioak. Arlo klinikoan erabiltzen diren datu-base nagusiak. Datu-baseak erabiltzea. Datu-baseen kalitate-protokoloak.

17.– Giza anatomia eta fisiologia: Aparatu eta sistema nagusien oroitzapen anatomofisiologikoa.

18.– Patologia orokorraren nozioak. Kontzeptu nagusiak: etiologia, klinika (seinaleak, sintomak, sindromea), diagnostikoa, eboluzioa (akutua, kronikoa), aurrekariak, konplikazioak. Terminologia medikoa aparatuen eta sistemen arabera. Aparatu eta sistemen araberako patologia, sintoma eta zeinu nagusiak.

19.– Diagnostikoen sailkapena. Diagnostiko kontzeptua. Beste kontzeptu batzuekin duen lotura: ingresatzeko arrazoia, sintomak eta seinaleak, aurrekariak. Diagnostiko motak: nagusia, bigarren mailakoa, anatomopatologikoa, operazio aurrekoa, operazio ondokoa, beste batzuk.

20.– Konplikazioak. Konplikazio kontzeptua. Beste kontzeptu batzuekiko duen aldea: drogen aurkako erreakzioa, aurkako efektua.

21.– Prozedura diagnostiko eta terapeutiko ez-kirurgikoak. Erabilera klinikoa. Tratamendu medikoak.

22.– Prozedura obstetrikoak. Haurdunaldi, erditze eta puerperio kontzeptua eta garapena. Haurdunaldi garaian gerta daitezkeen egoerak: arrisku handiko haurdunaldia. Erditzearen garapena. Konplikazioak.

23.– Prozedura diagnostiko eta terapeutiko kirurgikoak. Terminologia kirurgikoa. Biopsia hartu aldia duten prozedura endoskopikoak. Laparoskopia eta laparotomia.

24.– Lesioen eta pozoitzearen kanpoko kausak.

25.– Gaixotasunak eta lesioak sailkatzeko sistemak.

26.– Prozedura kirurgikoak eta ez-kirurgikoak sailkatzeko sistemak.

27.– CIE-10-MC bitartez kodetzeko oinarrizko prozedura eta arau espezifikoak.

28.– Beste kodetze-sistema batzuk: CIE-9-MC, SNOMED-CT, CIAP.

D) Datu-base sanitarioen balidazioa eta erabilera.

29.– Datu-baseen kalitatea ebaluatzea. Metodologia, laginen aukeraketa, akatsak antzematea eta sailkatzea. Diagnostikoak eta prozedurak kodetzeko kalitate-kontrola. Adierazleak prestatzea.

30.– Deskripzio-estatistika: Parametro-estatistikoak, ausazko laginketa, adierazpen grafikoa.

31.– Ospitaletako adierazle sanitarioak: batez besteko egonaldia, errotazio-indizea, okupazio-indizea, hilkortasun-portzentajea, berrospitalizazioak...

32.– Informazioa berreskuratzea: bilaketa-profila.

E) Aplikazio informatiko nagusiak.

33.– Informatikaren oinarriak. Sistema eragileak.

34.– Sare lokalak: motak, osagai fisikoak.

35.– Testu tratamendurako programak: diseinua, edizioa, kudeaketa eta inprimaketa.

36.– Kalkulu-orriak: diseinua, edizioa, kudeaketa eta inprimaketa.

37.– Aplikazio grafikoak eta autoediziokoak: grafiko motak, grafikoen diseinua eta aurkezpena, dokumentuetan sartzea.

38.– Pakete integratuak: modularitatea.

39.– Utilitate informatikoen programak. Diskoen eta fitxategien kudeaketa. Memoriaren kudeaketa. Segurtasun- eta babes-sistemak.

F) Lanaren inguruarekiko harremanak.

40.– Komunikazioa eta informazioa ospitalean. Komunikazio motak. Informazio- eta komunikazio-sareak. Lan-taldeak. Talde-lanerako tresnak.

G) Lan-prestakuntza eta -orientazioa.

41.– Ekonomia eta antolaketa enpresaren baitan. Ekonomiaren oinarriak. Enpresaren organigrama.

42.– Kalitatea asistentzia sanitarioan. EFQM eredua. Bikaintasun Eredua. ISO egiaztagiria. Akreditazioa.

43.– Datuen isilpekotasuna. Izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien segurtasun neurriak. Izaera pertsonaleko datuen babeserako araudia.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Euskadiko Osasun Antolamenduko xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Antolamendua eta Herritarren eskubide eta betebeharrak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

3.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Datuak babestearen printzipioak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

9.– Erronka eta Proiektu Estrategikoak. Osakidetza. 2017-2020.

10.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

11.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2017-2020.

12.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2.º. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Giza anatomia eta fisiologia. Egileak: Antonia Álvarez Díaz, Eunate Arana Arri, Amale Caballero. Ibaizabal argit. 2000. urtea.

2.– Economía y salud. Egileak: R. Cisbert y Cefont. Masson argit. 2002. urtea.

3.– Formación y orientación laboral. Egileak: Concepción Ricart, M.ª Dolores Salazar, Marcela Senent. Vicenta Fuster. Joan Gandía. Grupo Santillana (Santillana profesional). 1995 «Escola profesional la Florida» Sociedad cooperativa Valenciana. Grado Superior.

4.– ISAD (G). Norma internacional general de descripción archivística. Consejo internacional de archivos. Ministerio de educación, cultura y deporte. Madril. 2000. urtea.

5.– Documentación clínica y archivo. Tejero Álvarez, Mercedes. Editorial Díaz de Santos. 2003. urtea.

6.– Organización de archivos clínicos. Ciclo Formativo Documentación Sanitaria. Egilea: Sorribas Vivas, M. Masson argit. 2005. urtea.

7.– Principios de gestión sanitaria. Francisco Errasti. Ediciones Díaz de Santos. Madrid, 1997.

8.– CIE-10- ES. Clasificación internacional de enfermedades 10.ª Revisión. Sistema de clasificación de Diagnósticos. Sistema de clasificación de Procedimientos. 1. ed.: 2016ko urtarrila, 2. ed. 2018ko urtarrila. Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad.

Http://eciemaps.msssi.gob.es/ecieMaps/browser/index_10_mc.html

9.– El manual del usuario. Norma de codificación. Ministerio de Sanidad y consumo. 9.ª revisión. 4. edizioa.

10.– Diccionario de siglas médicas y otras abreviaturas, epónimos y términos médicos relacionados con la codificación de las altas hospitalarias. Ministerio de Sanidad y Consumo. Centro de publicaciones. Madril 2003.

11.– Estándares internacionales de acreditación de hospitales. Joint Comission International Accreditation. Fundación Avedis Donabedian. 2014. urtea.

12.– Guía de autoevaluación EFQM para unidades de gestión. Osakidetza-Servicio vasco de salud. 2004ko otsaila.

13.– Guía de gestión por procesos e ISO 9001: 2000 en las organizaciones sanitarias. Osakidetza-Servicio vasco de salud. 2004ko iraila.

14.– 8/2014 Jarraibidea, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiarena, uztailaren 24koa.

15.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa.

16.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa; informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea.

17.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa. Pertsonek Euskadiko osasun-sisteman dituzten eskubide eta betebeharren adierazpena.

18.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, Historia Klinikoari buruzkoa eta dokumentazio klinikoaren arloan pazienteek eta osasuneko profesionalek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa.

19.– 69/2015 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, osasun-arreta espezializatuaren jarduera-erregistroa arautzen duena. Erregistroak Ospitale altaren xehetasunen gutxieneko oinarrizko bilduma (gaztelaniaz CMBD delakoa) eguneratzen du.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13 artikuluak).

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21 artikuluak).

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 artikuluak).

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43 artikuluak).

7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020:

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

9.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020:

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

10.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016:

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak. 2017-2020:

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

12.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019:

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala