Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
856

132/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO ANATOMIA PATOLOGIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK.

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialista kategoriako destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Anatomia Patologikoko eta Zitologiako Goi-mailako Teknikari titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

C1 taldea (C taldea zena): 15 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Anatomia Patologikoko eta Zitologiako Goi-mailako Teknikari tituluaren fotokopia konpultsatua edo horren baliokidea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– 1984ko ekainaren 14a baino lehenagotik Teknikari Espezialista gisa diharduten Erizaintzako laguntzaileak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erizaintzako laguntzaileen kategorian lanpostu bat jabetzan duten Erizaintzako laguntzaileek, 1984ko ekainaren 14ko Agindua indarrean jarri zenetik Teknikari Espezialista Sanitario gisa aritu baldin badira eta eskabideak aurkezteko azken egunean Teknikari Espezialista Sanitarioaren titulua badaukate dagokion espezialitatean, Teknikari Espezialista lanpostua lortuz gero, aukera izango dute dauden lanpostu eta destino horretan geratzeko, lanbide-kategoria berria kontsolidatuz.

Modalitate honetan parte hartu nahi dutenek berariaz adierazi beharko dute dagokion eskabidean.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: ANATOMIA PATOLOGIKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Txanda irekiaren deialdia: 24 destino.

Sarbide orokorra: 22.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 2.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN OSASUN TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKO ANATOMIA PATOLOGIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dena delako espezialitatean teknikari espezialista gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,22 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

d) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Dagokion espezialitatean teknikari espezialisten ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

● ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

● Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,50ekoa edo hortiko gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV: ERANSKINA
ANATOMIA PATOLOGIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Gaixotasun transmitigarrien epidemiologia. Infekzio nosokomiala: Barrera higienikoak. Prebentzioko eta kontroleko neurriak. Norbera babesteko ekipamenduak. Sepsia, asepsia, esterilizazioa eta desinfekzioa. Garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa anatomia patologikoko laborategian. Material esterilekin lan egitea.

2.– Anatomia patologikoko laborategia. Arriskua substantzia kimikoen erabileran. Disolbagarri organikoen efektu toxikoak.

3.– Anatomia patologikoko laborategi bateko izakinak biltegiratzeko, banatzeko, kontserbatzeko eta kontrolatzeko teknika ezberdinen kudeaketa. Materiala banatzea eta lan-eremu ezberdinak berriz hornitzea. Izakinen inbentarioa.

4.– Biopsiak, nekropsiak eta zitologiak biltzea eta erregistratzea. Biopsiak, nekropsiak eta zitologiak jasotzerakoan balioztatzeko irizpideak. Elkarlana patologoarekin nekropsien, pieza kirurgikoen eta/edo biopsien lan makroskopikoan. Pieza txikiak barruan sartzea.

5.– Biobankurako laginak prozesatzea. Izozteko eta kontserbatzeko sistemak. Azido nukleikoen kriopreserbazioa, kontserbatzaileak. Lagin anonimo, anonimizatu eta kodetuen kontzeptua. Biosegurtasuna. Zelula-hazkuntzak eta fluxu-zitometria. Zitometria digitaleko eta irudi-analisiko metodoak.

6.– Organoen transplantearen ezarpen aurreko ebaluaziorako laginak prozesatzea.

7.– Anatomia patologikoko laborategira aplikatutako histoteknologiaren hastapena: anatomia patologikoko teknikari espezialisten eginkizunak. Histoteknologiaren kontzeptua eta xedea. Biopsiaren eta pieza kirurgikoaren kontzeptuak. Prestaketa histologikoaren kontzeptuak.

8.– Autopsiaren eta azterketa makroskopikoaren teknika orokorrak. Autopsia gela eta gela makroskopikoa. Autopsia klinikoa eta/edo mediko-legala. Gorpuaren autopsiaren fasearen aurkikuntza makroskopikoen indikazioa eta kanpora ateratako organoen tailaketa zuzena.

9.– Enborreko barrunbea irekitzeko, lepoa disekzionatzeko eta mingaina eta lepoko egiturak erauzteko prozedurak. Enborra irekitzeko teknikak. Lepoaren disekzioa eta mingainaren eta egitura zerbikalen erauzketa. Enborra irekitzeko teknikak: pneumotoraxa ikertzea. Sekzioak T-n eta U-n. Teknika eta jarraibideak. Larruazalaren disekzioa. Toraxeko eta abdomeneko pareten azterketa. Toraxeko barrunbea irekitzea. Garezurreko barrunbea eta nerbio-sistema irekitzea eta aztertzea.

10.– Garezurraren neurriak eta garezurra irekitzea: Kalota eta duramaterra aztertzea. Garezur-barrunbea aztertzea. Nerbio-sistema zentrala blokean erauztea. Blokearen kanpoko azterketa. Pisua eta neurriak. Entzefalo-blokea aurretik finkatzea eta zintzilik uztea. Garezur-barrunbearen, barrunbe errakideoaren eta nerbio-sistemaren anatomia patologiko makroskopikoa.

11.– Deskaltsifikazioa eta ehunen biguntzea. Gehien erabiltzen diren soluzio deskaltsifikatzaileak. Ultrasoinuen bidez deskaltsifikazio kimikoaren prozesua bizkortzea. Ehunen finkatze prozesuaren oinarriak: ehun-finkapenaren printzipio orokorrak. Finkatze-motak. Agente finkatzaile motak, jarduteko mekanismoaren arabera. Finkapena mikroskopia elektronikoan. Likido finkatzaileak erabiltzerakoan kontuan izan beharreko arau orokorrak.

12.– Ehunen prozesamendu histologikoari buruzko oinarri orokorrak. Anatomia patologikoko laborategi bateko ekipamendu orokorra. Kolorazioa baino lehenagoko eta ondoko ebakien tratamendua.

13.– Inklusio-metodoak eta -teknikak: deshidratazioa. Parafina-infiltrazioa. Beste inklusio-metodo batzuk (gelatina, zeloidina, erretxina plastikoak). Inklusioa mikroskopia elektronikoan.

14.– Blokeak egitea eta horiek orientatzea. Kontsiderazio orokorrak. Egitura tubularrak. Gainazal epitelialak. Zati handiak. Zati anizkoitzak. Kiste-egiturak. Blokeak egitea mikroskopia elektronikoan.

15.– Mikrotomoak eta ehunak ebakitzeko teknikak. Mikrotomoen kontzeptua eta motak. Hortzak eta motak. Parafina-blokeen gainean ebakitzeko teknikak. Kriostatoan ebakitzeko teknika. Ebakitzeko teknika mikroskopia elektronikoan.

16.– Mikroskopio optiko sinplea eta konposatua. Mikroskopioa erabiltzeko arau orokorrak. Mikroskopio elektronikoaren kontzeptua, deskribapena eta funtzionamendua.

17.– Kolorazioko oinarri orokorrak. Kolorazio nuklearrak. Koloragarri zitoplasmatikoak. Kolorazioak ehun konektiborako. Inpregnazio argentikoko teknikak.

18.– Kolorazioko teknikak substantzia ezberdinak identifikatzeko: gantzak, glukogenoa, muzina, fibrina eta amiloidea. Kolorazioak azido nukleikoetarako. Pigmentuak eta ioi metalikoak identifikatzeko metodoak.

19.– Mikroorganismoak detektatzeko metodoak: bakterioak, azidoa, alkohol erresistentea, espiroketak, onddoak, hepatitisaren birusa.

20.– Immunitate-sistema: orokortasunak. Immunohistokimikaren hastapenak. Teknika immunohistokimikoak.

21.– Diagnostiko molekularreko teknikak: in situ hibridazioa, polimerasaren kate-erreakzioa (PCR), polimerasaren katea - alderantzizkako transkripzioa (RT-PCR), polimerasaren kate-erreakzio denbora errealean (Q-PCR) eta sekuentziazioa. DNAren egitura. Erreplikazioa, transkripzioa eta translazioa. Azido nukleikoen erauzketa, purutasuna. Kalitate kontrolak.

22.– Zitopatologiaren hastapenak: zitopatologia ataleko ekipamendu orokorra. Zitoteknologoen eginkizunak. Lagin-motak zitopatologian: esfoliatiboa, orratz fin batekin egindako ziztada-xurgapenaren bidez (PAAF), likidoena eta sekrezioena, etab. Lagin horiek lortzeko, aurretik finkatzeko eta bidaltzeko orokortasunak.

23.– Material zitopatologikoko prozesamendu orokorra: karkaxen hedapena eta bronkio-xurgapenak, hainbat likido, bronkio-garbiketa eta garbiketa gastrikoak, orratz fin batekin egindako ziztada-xurgapena (PAAF). Finkapena.

24.– Kolorazioak azterketa zitologikoetarako. Kolorazio-metodo garrantzitsuenak: Papanicolau-ren, May-Grünwald-Giemsa-ren eta Diff Qui-ren kolorazioa.

25.– Zitodiagnostikoaren oinarrizko alderdiak. Zelularen oinarrizko egitura. Nukleoaren eta zitoplasmaren gaineko orokortasunak. Ehuneko hanturaren zitodiagnostikoa. Zelula-gaiztotasunaren irizpide zitologikoak.

26.– Emakumezkoen aparatu genitalaren zitologia. Umetoki-lepoko minbiziaren baheketaren zitologia. Sailkapena Bethesda-ren arabera. Ohiko hartze hirukoitzaren zitologia eta zitologia inguru likidoan. Teknika molekularrak. HPV-k eragindako infekzioa.

27.– Zitologia klinikoa: arnas aparatuko, digestio-aparatuko, isurketetako, gernuko eta beste kokapen batzuetako zitologia esfoliatiboa.

28.– Teknika bereziak zitologian. Immunizitokimika zitologia diagnostikoan. Molekula-diagnostikoko teknikak.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betebeharrak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Datuen babesaren printzipioak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

9.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

10.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Anatomía Patológica y Citología. Unidad formativa 1: gestión de la unidad de un laboratorio de anatomía patológica y citología. Argit.: Formación Alcalá. (2015).

2.– Anatomía Patológica y Citología. Unidad formativa 2: necropsias y macroscopia. Argit.: Formación Alcalá. (2015).

3.– Anatomía Patológica y Citología. Unidad formativa 4: citología y ginecología. Argit.: Formación Alcalá. (2015).

4.– Anatomía Patológica y Citología. Unidad formativa 7: Técnicas de inmunohistoquímica y biología molecular. Argit.: Formación Alcalá. (2015).

5.– Técnicas en histología y biología celular. Luis Montuenga, Francisco Esteban, Alfonso Calvo. Argit.: Masson. (2. edizioa, 2014).

6.– Higiene del medio Hospitalario y limpieza del material. A. Ortega. Argit.: Altamar.

7.– Técnicas generales de laboratorio. F. Simón, M.I. Lorenzo, F. Gómez-Aguado, B. Hernández. 2015 Argit.: Altamar.

8.– Gestión de muestras biológicas. Antonio Cisterna Marin. Argit.: Sintesis. 2016.

9.– Biología Molecular del Gen. James D. Watson, Tania A. Baker, Stephen P. Bell, Alexander Gann, Michael Levine, Richard Losick. Argit.: Panamericana. 7. edizioa. 2016.

10.– Biología Molecular y Citogenética. F. Gómez-Aguado, M.I. Lorenzo, F. Simón, B. Hernández. Argit.: Altamar.

11.– Citología ginecológica. Rafael Martínez Girón. Argit.: Paraninfo (2017).

12.– Cuadernos de Citopatología 14: Citología Ginecologica, Infecciones Fúngicas, Virus del Papiloma Humano (Hpv) Argit.: Diaz de Santos (2016).

13.– The Bethesda System for Reporting Cervical Cytology: Definitions, Criteria, and Explanatory Notes. Ritu Nayar eta David Wilbur (2015eko apirilaren 28a).

14.– 147/2015 Dekretua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pazienteen eta erabiltzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko Adierazpena.

15.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioak kudeatzeari buruzkoa dena (EHAA, 46. zk. 2015-03-09).

16.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11. artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13. artikuluak).

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21. artikuluak)

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. artikuluak).

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12. artikuluak).

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43. artikuluak).

7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

9.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

10.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

12.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala